
Kaixo lagunok
Hurrengo helduen bertso-eskola Ostiral hontan izango dugu Aguraingo Matadero zaharrean. Gure lana izango da Apirilaren 12an izango den saiorako gaiak jartzea. Ideiaren bat baduzue, hemen bertan bota dezakezue lana aurreratzen joateko.
Besarkada bana

Erantzunak
Kaixo:
Idearik ez zer den gai ipintzea.
Atzoko BERRIAn helbidea hau zetorren.
www.gaijartzailea.com
Gomendio batzuk azaltzen ditu gaiak jartzeko.
Nork: asier.2008/04/10 14:38:34.342 GMT+2
- Gauean dagoen kontzertua (Ofizioaren bat sortu dezakegu kontzertuan girotua).
- Egunkariaren aldeko jaialdia hurrengolarunbatean
-
-
-
Nork: Oihane.2008/04/10 17:25:39.284 GMT+2
Gaur bertso-eskolan gaztetxoei gai hau okurritu zaie.
- Bi ezkontzear daude eta bietako batek azken momentuan ezetz esaten du.
Nola formulatuko zenukete bertan irakurtzeko? Eliza aipatzea komeni da edo libre utziko diogu zibiletik ezkontzen den bikote hetero edo homosexuala izaten? Edo gehiegi konplikatzea da?
Nori jarriko zenioteke? Egaña-Peña pentsatu dugu guk...
Nork: Gazteen taldetik.2008/04/10 21:15:35.520 GMT+2
Eskuliburu bat dauka bertsozale elkarteak honetarako. Atal batzuk inprimatuta eramango dizkizuet bertso-eskolara, baina esteka eduki dezazuen, hauxe da:
http://www.bertsozale.com/liburua/gai-jartzailetza/sarrera/sarrera.htm
Nork: Oihane.2008/04/11 17:31:35.374 GMT+2
II. GAIAK SORTZEKO ITURRIAK
1. Inguruko erreferentziak
-Egunean zehar ikusia edo gertatua.
-Norberari gertatutakoak, etxekoak...
-Ingurukoak, lantokikoak, lagunartekoak...
-Bidaietakoak, oporretakoak...
- …
2. Saioa den herriko kontuak
-Herriaren berezitasunak.
-Herriko pertsonaiak.
-Jaiak, ospakizunak, azokak...
-Herriko arazoak, gertakizunak, esamesak, ...
- …
3. Eguneroko albisteak
4. Urte garaia
- Urtaroen berezitasunak, arazoak, onurak...
- Data seinalatuak.
- Santutegia.
- Eguraldia, ondorioak...
- Aste Santua.
- Gabonak.
- …
5. Hitz esanguratsuakHitz esanguratsu batetik abiatuta sortu daitezke gaiak. Hitza bera, esate baterako "ohea", izan daiteke gaia bere horretan. Baina, hitz horrek sujeritzen duenari helduz sor daitezke teman nahiz bakarka aritzeko gaiak.
6. Bertsolaria objektuen paperean
7. Bertsolaria pertsonaien paperean
8. Bertsolaria animalien paperean.
- Hartza: generikoa, leku edo arraza jakinekoa...
- Putrea: generikoa, leku edo arraza jakinekoa…
- Lehoia: oihanekoa, zirkokoa…
- Arratoia: generikoa, toki jakinekoa, laborategikoa…
- Etxeko abereak.
- Babestutako animaliak.
- …
9. Fikziozko egoerak edo xelebrekeriak
-Amona kantzontziloak josten eta...
-Komun mugikorra eta garabia...
-Gai umoretsuak, "berde" kontuak...
-Umore beltza, zerua/infernua...
10. Beste saioetako gaiak aztertu, aldaketak egin eta egokitu
- Txapelketako gaiak.
- Bapatean liburu bildumakoak.
- Edonon entzun edo jasoak.
Nork: Oihane.2008/04/11 17:46:02.409 GMT+2