100 lagundik gora bildu ziren Aguraingo Aniturri institutuko kiroldegian Udaberriko jaiari hasiera emateko prest. Luxuzko teloneroak izan genituen: PEÑA, EGAÑA, MAIA eta ARZALLUS. Giro ederra eta bertso-saio dotorea. Aguraingo bertso-eskolako ikasle-irakasleok izan genuen saioa gidatu eta bertsolariei harrera egiteko ardura.
Hemen JEREk ateratako argazkiak (eskerrik asko!):
AGURAINGO BERTSO-ESKOLAREN AGURRA
|
Jon Ander Mtz de Albeniz |
Maialen Arriaga |
|
Maialen Mateo |
Jon Unai Axpe |
|
Bingen Saiz |
Irakasle Anderea gaia jartzen |

Jon Maia kantari, bertsolari txiki eta handiak atzean

Amets eta Peña nor baino nor

Lau bertsolariak puntuka, Euskal sex azokan





Erantzunak
Aupa Aguraingo bertso-eskola!
Hori da hori posea! Zer moduz kontzertua? Kotileorik edo?
Nork: Oihane.2008/04/13 13:23:09.480 GMT+2
Ez dakidana da gero rock kontzertua nolakoa izan zen.Itxuraz, ona, gazteak (bertso saioko pronostikoaren kontra) helduak baino dexente beranduago iritsi ziren eta etxera. Eta gaur goizean ere gaupasero dexente zebilen Aguraingo tabernetan.
Nork: miren.2008/04/13 15:22:06.445 GMT+2
Bai, Okinak esan dit beldurra ematen zuela kaletik bakarrik ibiltzeak ere... En fin! Eskerrak beste atso batek esan dion kresta eraman arren, "barrukoa dela inportanteena", eta inor ez dela itxuragatik bakarrik epaitu behar.
Ta zuek gazteok zer moduz?
Nor iritsi zen beranduago, Joneren aita edo Jone?
Nork: Oihane.2008/04/13 16:13:35.173 GMT+2