Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/07 20:01:32.603 GMT+1

Badator Txapelketa!!!

Badator txapelketa lagunok!!! zenbat busti nahi, hainbeste ur dakar gainera. Botila betetzeko beste bai! 5 ordezkari izango ditu lautadak txapelketa honetan eta bazpada, despistatuentzat beltxinga azpimarratuz jarri ditugu. Ba horixe. 4 kanporaketetan behintzat asistentzia derrigorrezkoa dugula eta aste bakoitzeko asteazkena baino lehen jakinarazi beharko dugula zenbat goazen afarietara. Aste honetan Laudion dugu hitzordua.

Datorren astean hitzordua eskualdean dugu, Ilarduiko paraje zoragarrian. Ohitura zaharrak berrituz guri tokatuko zaigu afari goxoa prestatzea. Beraz erne.

2011-02-12 Laudio
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 1. kanporaketa
Lekua: Basalarrina elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Oihane Perea, Rikardo Gonzalez De Durana, Xabier Igoa, Alberto Martinez "Beito", Bingen Sainz, Ainhoa Comas

2011-02-18 Oion
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 2 kanporaketa
Lekua: Azkenak elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Serapio Lopez, Iker Agirre, Amaia Lasaga, Maialen Saez de Okariz

2011-02-19 Ilarduia
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 3 kanporaketa
Lekua: Herriko elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Unai Mendibil, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Ander Solozabal, Iñaki Tena, Josu Campo

2011-02-25 Atauri
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 4 kanporaketa
Lekua: Antzinako eskolak Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Irati Anda, Manex Agirre, Ekaitz Samaniego, Maite Solozabal, Iker Pastor

2011-02-26 Elosu
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 5. kanporaketa
Lekua: Herriko elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Jon Ruiz de Pinedo


Informazio gehiago eskuratzeko klikatu irudia

external image 4fe2e855b301f132f8cfcf3668790656_c.jpg




 

 

Nork: Laube.2011/02/07 20:01:32.603 GMT+1
Etiketak: agenda berriak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Iritsi da eguna/ badoa hastera/ eta ona sartu naiz/ nik entrenatzera/ eta ahal badugu/ guztiok batera/ benga goazen guztiok/ bloga berpiztera

Nork: zeledon.2011/02/09 19:13:13.053 GMT+1

Tenerifetik nator

jet-lag puta honekin

blog hau berriz pizteko

nator asmoarekin

entrenatzen zabiltza

ekin eta ekin

baina kontuz ibili

ergatiboarekin!

Nork: Markitos.2011/02/09 21:07:09.812 GMT+1

Laudion lautada egon
beharko da fin fin
ta hurrengoan,berriz,
saioa ilarduin
ergatiboa landuz
Jonpi egon dadin
gaizki irakatsiko
diote Donostin.

Nork: Mandragorin.2011/02/09 23:02:48.649 GMT+1

Hasi gara jadanik

nerbioak antzematen

ta ergatiboa dabil

guri lana ematen

Zeledonen problema

ari naiz ikusten:

ondo irakasten dute

baina ez du ikasten!

Nork: Markitos.2011/02/10 15:49:14.140 GMT+1

Kritikak jaso eta/ me kagoen puñeta/ Donostin hantze nago/ ikasten nago eta/ baina nere burua/ trafikoz beteta/ nahikotxo lortzearekin/ kotxeko karneta

Nork: Zeledon.2011/02/10 22:12:50.374 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru