![]() |
Kuadrilarteko bertso-txapelketak BERTSO-SORTA kolektiboen lehiaketa ere izango du aurten. Aguraingo famili bertso eskolako taldea ere aurkeztuko da, noski!!! zozertan espezialistak bagara hortan izango gara gu!!! Bueno, gaur zeozer aurreratu dugu bertso-eskolan. Sorta apurtzailea izango da.... kar, kar..
DOINUA: Ez gara ezer, (Evarixto Páramos bertsolari handiarena)
NEURRIA: Zortziko handi anarkista
Laguntxo maiteak, herrialde honetan, dena dago kontrolpean! dena? EZ! bada herri bat elurrak inkomunikatzen duena, inbasoreak uxatzeko beste aldiz, garaitezin egiten duen edabe majiko baten jabe dena... Beste denak lanean daudenean jai egitea!
Aguraineko ingurutako
bide lapurrak gara gu
mihi zorrotzak, buztanak motzak
baina bihotzak ondradu
nahiz izan sarri gure herrian
zeropetik hogei gradu
Ebaristoren seme alabok
kresta jarrita daukagu !!!
Ez dugu hotzik!
Ez dugu lotsik!
Garaitu nahi gaituzue, baina jai duzue!
ETXERAKO LANAK: beste hiru bertso edo ia egiten ditugu denon artean online eta hasierak ipuintxoa eta amaierako esaldia osatzen ditugun. Proposamen bat jarri dut. Orain zuen txanda:

Bisitak




Erantzunak
honatx proba bat:
uda partean beroa ere
daukagu izugarria
eta zerbeza hotza edanda
kentzen dugu egarria
sonbrilla azpian etzaten gara
eskuan freskagarria
krema emanda ez erretzetzeko
tripa edo belarria
Nork: miren.2010/01/09 12:48:47.108 GMT+1
Si señora!
Bertso sorta erdia eginda dugu... ia beste pare bat jasotzen ditugun... Balza-Lafuentetarrek edo Jerek haber...
Proposamen bat gure herrian gero eta haur gehio dagoela, besteak beste zuen lanari esker.. kar, kar...
Laster arte!
Nork: Oihane.2010/01/09 21:01:11.738 GMT+1
aupa kuadrilla!
bertso gehiago ba ote dagoen ikustera sartu naiz eta lehenengo bertsoan gauza arraro bat ikusi dut: "Evaristoren seme-alabok kresta jarrita daukagu" Ez ote da hobe "Evaristoren jarraitzaileok edo adiskideok esatea? Adinari begiratuta , behintzat, sinestezin samarra da gu Evaristoren seme-alabak izatea.
eta hirugarren bertsoa?
Nork: miren.2010/01/14 08:46:27.590 GMT+1
hemen jendea alpertuta dabil! Eskerrak baten batek lan egiten dula! Bueno, astia dago otsailaren 6a arte, baina ez lokartu eh!
Ah! Adinaren kontuarekin arrazoi duzu. Ea besteek zer dioten
Nork: Oihane.2010/01/15 11:17:51.938 GMT+1
Barkatu atzerapena. Oso lanpetuta ibili gara txor eta tan.
Hau da gure produkzioa:
NEGU GORRIAN ARTZAK BEZALA
KOBAZULOAN SARTZEN GARA
LO GUTXI ETA ZIRRI TA ZIRRI
AKELARRE TA ALGARA
ORAIN DAUZKAGU DEABRU TXIKIAK
SORGINAK HEMENDIK HARA
ASMATU DUZU! NEGUKO PLANA,
ERREPRODUKZIOA DA!!
Nork: lur eta asier.2010/01/17 10:15:25.734 GMT+1
Gora produkzioa eta erreprodukzioa!
Nork: Oihane.2010/01/17 10:53:03.331 GMT+1