URRIAREN 24an, LARUNBATA
LARREAKO Aldaia Jatetxean
- 20:00etan ARDO DASTAKETA tailerra (oso aproposa geroko saioa begi onez ikusteko)
- 22:00etan BERTSO AFARIA (20 Euro)
OHARRA: Afaritarako eman izena Barrundiako udalean Urriaren 20a baino lehen.
AFARIRAKO TXARTELA DOHAINIK lortu nahi dutenentzat... erantzun galdera honi



BERTSOLARIAK, Viñaspre, Paia eta Silveira dira, bai. Baina, zertan dute antza hiru bertsolariok?
a) Hirurek dute Xabier izena
b) Nagusitan, herrialdetako txapel bana jantzitakoak dira.
d) Ez dira euskaldun peto-petoak. Jatorri ilunekoak dira, arraza nahasketa arraro bat...
Bisitak




Erantzunak
Nork: miren.2009/10/19 08:06:00.030 GMT+2
Ba bai...
plas! plas! plas! plas! Asmatu duzu!!!!! ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI...
Nork: Oihane.2009/10/21 15:56:18.248 GMT+2
Nork: Xare.2009/10/28 14:15:56.695 GMT+1
Bertsolari horiek balioan duten plusa nahi genuen azpimarratu. Diferenteak izatearen aberastasuna. Kultura askotatik edandako bertsolariak direlako, kultura handikoak direla. Erabili dugun tonua asko baloratzen eta maite ditugulako da. Baina bistan denez bestelako interpretazioetarako bidea eman dezake. Barka ezazue beraz, eta blogetik kentzea nahi baduzue, kenduko dugu
Nork: Oihane.2009/10/29 08:31:52.087 GMT+1
Nork: miren.2009/10/30 08:41:01.316 GMT+1
Gehituko nuke bertsolariei eman geniela jolas honen berri, eta ez zirela mindu inondik inora. Orduan ez dut ondo ulertzen nondik datorren zure haserrea... Eta nahiko nuke ulertu. Eskertuko nuke argibide bat, komunikazio arazo bat egon baita hemen, nire ustez nagusiki. Zer esan nahi genuen eta zer ulertu duzun ez datoz bat, eta horrek kezka pixkat sortzen dit.
Arabarrok askotan konplejua izaten dugu "euskaldun peto-petoak" ez izateagatik, gutako asko hibridoak gara eta. Guk horren alde positiboa nahi genuen azpimarratu, hori horrela baita. Euskaldun zaharrak ez diren pertsona asko iritsi dira euskaldun osoak izatera eta baita bertsolariak izatera ere. Ordun autokonfiantza pixka batekin, besteengandik ikasiz baina gurea emanez euskal munduari eta euskarari ekarpena egin diezaiokegula uste dut. konplejuak gainditu eta ekintzara pasatu, gozatzen hasi. Barrundian izan genituen bertsolariak horren adibide izan daitezke, adibide pozgarri eta aberasgarria.
Debate hau interesgarria iruditzen zait beraz segi dezakegu nahi baduzue...
Nork: Oihane.2009/10/30 09:16:21.782 GMT+1