Puntuka zortziko txikian egingo al dugu?
Nork ez du harrapatu
katarrorik aurten?
Puntuka zortziko txikian egingo al dugu?
Nork ez du harrapatu
katarrorik aurten?
Nork: Laube.2008/01/02
Etiketak:
helduen-txokoa
| Permalink
| Erantzunak (32)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
katarrorik aurten?
birus txarren bat dabil
bazterrak nahasten
denak eztulka dabiltz
ez dakit zer duten
azken aldi honetan
ez da giro hemen
Nork: miren.2008/02/16 11:53:39.471 GMT+1
Birusa izango balitz
arazo bakarra..........
Nork: Laube.2008/02/16 20:52:49.522 GMT+1
aukera kaxkarra
baina azken honetan
dena da liskarra
Euskal Herrian dugu
panorama txarra
Nork: miren.2008/02/17 18:38:40.483 GMT+1
Baina bagara eta
hori ez da gutxi...
Nork: Laube.2008/02/17 19:31:31.604 GMT+1
Baina bagara eta
hori ez da gutxi
betidanik hemen
eutsi eta eutsi.
Ta garena garela
nahi dugu erakutsi
ta izan nahi duguna
oso argi utzi.
Nork: asier.2008/02/18 23:00:38.133 GMT+1
Hori duk eta! hasi gara trankilloa hartzen kontuari. Ia beste bat
Argi utzi dezagun
Izan nahi duguna
Nork: Laube.2008/02/19 09:27:03.630 GMT+1
Argi utzi dezagun
izan nahi duguna
hemengo herritarrok
badugu erresuma
euskara gure hizkuntza
gustatzen zaiguna
Euskal Herri maitea
bihotzez kuttuna.
Nork: lurdes.2008/02/19 17:25:31.746 GMT+1
Mendian erraldoiak
jarri nahi dituzte
Nork: Laube.2008/02/19 17:35:24.204 GMT+1
ingurua salduaz
erraz eta merke,
baina makarra hoiek
zer pentsatzen dute
gure ama natura
behar dugu maite
Nork: miren.2008/02/19 17:50:29.309 GMT+1
Kijoteren antzera
erraldoien kotra
Nork: Laube.2008/02/19 18:02:17.007 GMT+1
Saiatzea da kontua eta badoa:
Kijoteren antzera
erraldoien kontra
horren ibilgailua
ez zen opel astra
zaldiaren izenak
bazitun lau letra
ez naiz ondo oroitzen
akaso zen Petra.
Nork: miren.2008/02/19 22:30:52.096 GMT+1
Ez zen erreza errima horren zorrotz hartuta zentzuzko zerait egitea, ez. Baina nahiko itxura txukuna du, grazia eta guzti. Gainera gai interesgarria atera duzu. Euskaraz horren bakana den errima izanik malguago jokatzerik badago, eta behar bada komeni da
Letren ordena aldatuz: INPORTA, SORTA, DATOR TA...
Traba egiten duten bi letrak kenduz eta hoskidetasuna erabiliz: : KONTA, BOTA, MOTA, SOKA, TOPA, OPA.
Kasu honetan dominantea O-T-A da fonetikokiNork: Laube.2008/02/20 09:00:00 GMT+1
Ia beste bat, RRIK errima lantzeko
Sarri pentsatu arren
ez gaude bakarrik
Nork: Laube.2008/02/23 21:17:46.815 GMT+1
Ez dakienak galdetzen du:
-rrik rimatzeko -rri balio du? Ken daiteke azkenengo kontsonantea? ETORRI
-rrik rimatzeko -rik balio du? RR=R? DIRURIK
Sarri pentsatu arren
ez gaude bakarrik
baina denak batera
behar dugu etorri
Horiek ez daukate
amalur beharrik
Ez dira konformatzen
ez bada dirurik.
Nork: asier.2008/02/26 10:51:23.257 GMT+1
Aupa
Azkeneko kontsonantea mantentzea komeni da, nahiz eta bertso zaharretan eta badagoen horrelakorik. Printzipioz nik uste hobe dela IK bakarrik errimatzea K kentzea baino.
Errima zaila da, batez ere denak RRIK egitean ia derrigorrez "EZ" jarri behar delako ia puntu guztietan eta baldar samar geratuko litzateke. Horregatik jarri dizuet, buruari eragiteko
Hona hemen beste aukera batzuk
Bat oso praktikoa:
.....ALPERRIK
Atzizkiarekin baiezkoa egin daiteke, indartua:
BADA GAUZA TXARRIK BADAGO BEHARRIK
Sujeto moduan ere erabili daiteke:
AZTORATZEN GAITUZTE
HAINBAT GAUZA LARRIK
Ala ba, segi fin fin
Nork: Oihane.2008/02/26 11:56:06.691 GMT+1
Norbait ausartzen da oinak emanda hamarreko txiki bat osatzen?
INDARRA
ZAHARRA
XAMARRA
ZORITXARRA
BEHARRA
Nork: Laube.2008/02/26 22:00:36.673 GMT+1
Nork: Oihane.2008/02/27 16:25:08.324 GMT+1
Ados, ulertu dut.
Momentuz, hasierako bertsoa txukunduko dut.
Sarri pentsatu arren
ez gaude bakarrik
baina denak batera
bestela alferrik
Horiek ez daukate
amalur beharrik,
ez dira konformatzen
ez bada dirurik.
Nork: asier.2008/02/28 08:12:22.249 GMT+1
Azkenean tresna eraginkorra dirudi honek! Tira, hurrengo ariketa nahi duenaretzat lehen jarritako bera, hamarreko txikia osatzea 5 oin horiekin.
Nork: Oihane.2008/02/28 09:13:06.005 GMT+1
Hau da nekea eta
lan egin beharra
blog honi segitzeko
behar da indarra
azkeneko errima
dugu zail xamarra
martxan jarri beharko
nere buru zaharra
bertsoa bukatu da
hau da zoritxarra
Nork: miren.2008/02/29 00:25:48.476 GMT+1
Ederki ari zarete!
Hemen beste bost oin bertsoa osatzeko
KANTARI
NABARI
ADI
OPARI
ENTZULEGOARI
Nork: Oihane.2008/03/02 20:49:11.345 GMT+1
Gure blog ero hontan
sartu naiz gaur adi
baina mugimendurik
ez diot nabari
hemendik nere partez
entzulegoari
agur bero bat eta
bertsoa opari
Nork: miren.2008/03/14 17:09:23.334 GMT+1
Ondo Miren!!! Kantari ahaztu duzu baina barkatuko dizut
Beste bost:
INGURU
SEGURU
APURU
HELBURU
DITUGU
Nork: Laube.2008/03/15 14:29:58.135 GMT+1
Finala hor dago ta
ai! zenbat apuru
txapela janztea du
Oihanek helburu.
Eskolan pasatuta
bost urte inguru,
hurrengo urtetako
txapelak seguru
Lautadako gazteok
jantziko ditugu.
Nork: miren.2008/03/28 13:44:53.986 GMT+1
Kaixo lagunok, datorren ostiraleko bertso-sorta entrenatzen joateko, hona hemen, AMAIERA bat zortziko nagusian bertsoa osatzeko. Ariketa honen bidez atzekoz aurrerako teknika sakonduko dugula uste dut.
BI HITZ BAKARRIK ESANGO DITUT:
EGUNKARIA AURRERA!
OHARRA: Ez dakit ikusi duzuen, baina Amurizaren hiztegi errimatua digitalean aurkitu dut (ez nekien zegoenik) eta esteka jarri dizuet.
Nork: Laube.2008/04/13 16:05:22.916 GMT+2
Lehengo egunean ere bidali nuen baina ziberespazioan galdu da, nonbait.
Hona nire entrenamenduaren emaitza:
Orain bost urte etorri ziren
Guardia Zibilak gurera
eta eraman Egunkariko
langileak espetxera.
Herri oso bat mobilizatu
eta irten zen kalera
esanez ozen, beldurrik gabe
EGUNKARIA AURRERA!
Egunkari bat herri oso bat
egun batetik bestera
olatu handi ta gaizto batek
nahi zituen urpera??? (s.o.s)
Urak ez dira etorri eta
oraindik bere onera,
esan dezagun ozenkiago
EGUNKARIA AURRERA!
Nork: miren.2008/04/15 12:04:43.251 GMT+2
ESKUAN BERRIZ BERRIA
BATZUEI EMANGO DIEGU
DISGUSTU IKAGARRIA
EGUN BATEAN AGERTUKO DA
ESPERO DUGUN HORRIA
EUSKARA LIBRE TA BETIRAKO
TINTA GORRIAZ JARRIA
Nork: JERE.2008/04/15 12:05:21.421 GMT+2
Aibaaaa! ze bertso-eskola langilea dudan... Ia proposamen batzuk Mirenentzat korrika eta presaka
Itxasontzia bota ziguten
olatu batez urpera
Olatu batek, kosta aldetikeraman zuen urpera!
Balio du?
Nork: Oihane.2008/04/15 13:05:47.106 GMT+2
Mila esker,
biek balio dute, baina itsasontziarena gustatu zait gehiago. ikusiko dugu ostiralean zer egin, ezta? laster arte.
Nork: miren.2008/04/15 17:30:47.443 GMT+2
HORI DA DEMOKRAZIA
EGUNKARIAK IKUSI ZUEN
OTSOAREN JUZTIZIA
ZORITXARREZ OHITUTA GAUDE
BAGENEKIEN ZENTENTZIA:
EUSKALDUNAK IZATEAGATIK
ZIGORRA TA DESGRAZIA
Nork: JERE.2008/04/17 13:22:13.791 GMT+2
Kontxo, oso ondo Jere.
Uste dut sorta polita aterako zaigula...
Nork: Oihane.2008/04/17 18:30:25.671 GMT+2
aupa:
Berandu baina esana bete.
Maiteminduta naukazu orain
hau sentimentu larria.
Beste batzuk probatuta dauzkat
baina zu xarmangarria.
Egunero noa zure bila,
sentitu nahi dut herria.
Nola biziko naiz zu gabe
nire bihotza BERRIA.
Nork: asier.2008/04/18 17:20:58.248 GMT+2