Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/20 20:21:22.339 GMT+2

Bertso eskola ONLINE (MARKITOS ETA ZELEDON II)

Testosterona nibelak azken aldian altu xamar dauzkagunez... hona hemen hurrengo ofizioa, terapia moduan ere erabilgarria PROGESTERONA askatzeko, zuen alde femeninoa alegiya... disfrutatu!
OFIZIOTAKO GAIA. Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil-lagunekin. Han hasi dira bi mutilak indarra neurtzeko tramankulu bati ukabilkadaka elkarrekin lehian. Zuek begira zaudete.

Nork: Laube.2010/09/20 20:21:22.339 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

begira ze morrozko

ai ze muskuloa

baina hortara jotzen

dirudi tontoa

sartu dute euroa

eya jo besoa

gu joaz edatera

cariñena ardoa

Nork: zeledon.2010/09/20 21:02:57.919 GMT+2

mailuarekin jotzen

hori da sasoia

nireak katxarroa

apurtu du ia!

tontoak dirudite

hori da egia

billarrean ibiltzea

ez da askoz hobia!

Nork: Markitos.2010/09/20 22:05:46.368 GMT+2

askoz hobea bai da

egingo dizut kasu

baina joku horrekin

aspertu egin nauzu

beti hari zara bai

zu zara hortan maisu

baina gaurkoan ez

galdu egingo duzu

Nork: zeledon.2010/09/21 20:21:26.504 GMT+2

Galdu egingo dudala

duzu itxaropena

ardoa edaten ni naiz

biotan lehena

billarrean duzu zuk

hor zure kondena

eta nire mutila

da sartzen onena

Nork: Markitos.2010/09/21 20:53:02.196 GMT+2

benga utzi dezagun

gaurkoan billarra

bitartean mutilak

probatzen indarra

bi hoiek ikustean

ematen negarra

zure mutila ez al

da ahul samarra?

Nork: zeledon.2010/09/21 21:40:45.644 GMT+2

Ahula ez da mutila

da tramankulua

ontxe apurtu baitu

a ze apurua!

Hau da nire patua

ho(r)i artaburua

horrela galtzen dute

hoiek enkantua.

Nork: Markitos.2010/09/21 22:07:36.637 GMT+2

Aupa mutilak! Ederto ari zarete. Ez da zuen mailara heltzen baina hona hemen 2005eko Txapelketa nagusian AMETS ARZALLUS ETA ANDONI EGAÑAK egindako puntukako saioa. On egin

Nork: Andereño.2010/09/23 08:22:55.684 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru