Hemen duzue jolaserako proposamen berri bat. Kopla handia da. Kriston montajea izan zen Bertso Jazza baina seguru guk medio gutxioagorekin zeozer polit polita egin dezakegula. Musikari faltagatik ez da izango! Momentuz blogean eta laster eskenatoki batean (edo olbean ze arraio!).
2010/07/20 00:14:29.781 GMT+2
Bertso jazza
Nork: Laube.2010/07/20 00:14:29.781 GMT+2
Etiketak:
bertsoak
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (11)
| Errenferentziak: (0)
Bisitak




Erantzunak
Nun arraio da Monotema
doinu berritan abila?
ez al duzu idatzi behar
bertso-eskolako gindila?
Zalduondoko Artzaia ere
dabil erabat galduta
Kañabera eskutan eta
ordenagailua ahaztuta
Ta Zeledon, gure zeledon
berriro joan da hirira
krisiari aurre egiteko
txapelak saltzen hasi da
Zalduondoko Markitos ere
Isilik dago aspaldian
Harriekin maiteminduta
hautsontziaren herrian
Kafesbakek ez du aurkitu
gure blogera bidea
Bizikleta ta telebista
nahikoa ditu ordea
Txote dago ingresatuta
Zainketa berezietan
10 urte zahartu zaigu
astebukaera honetan
Auskalo ta Opiumekoak
bere munduan dabiltza
eta oraindik ezin zaie eman
Bertso-eskolako giltza!
BKN berriz ondartzan
turista pijoen erara
ostiralean azalduko ote
da norbait bertso-eskolara?
NO WOMAN NO CRY....
Nork: andereño no cry.2010/07/20 16:56:54.710 GMT+2
entzun behar dena enfin
araian ez zeuden eta
bertso honak ezin egin
ostiralean ez naiz juango
baina izango da mundiala
bertso-konferentzia dago
ta jada gauza normala
asteburu honetan ez
zara eskapatuko
bakaikura goaz denok
ta tregua ez duzu eukiko
Nork: BKN TXAPEL(A)DUN.2010/07/20 19:00:41.447 GMT+2
Hantxe nengoen lehenengo filan
igande arratsaldean...
abandonatu behar al nauzu
berriro ostiralean?
Bertso-eskola doinu honetan
Izango da ta ze osti!
Konferentzia egingo dugu
musikari eta guzti!
Nork: Andereño.2010/07/20 19:52:32.911 GMT+2
Etxera heldu bezain laster
internet ta bloga piztu,
betiko martxan! zenbat mezu!
hola behar da jarraitu!
zenbat bandera egon den han
ikurriñarik batere.
oroitzapenak hala esan zidan:
"lasai, iritsiko da hori ere!"
basamortutik bertso-eskolara
etxean nago ni lasai,
ostiralean han egongo naiz,
beraz, andereño no cry!
Nork: Markitos.2010/07/21 19:34:14.776 GMT+2
Ongi etorri! Markitos jauna
hemen zaude... hau da poza!!!
Ostiralean bertso-eskolan
daukagu plan aproposa:
Mikel dator edo gu goaz
Milenen ta lokalera
doinu hontan irailerako
azterketa prestatzera!
Nork: Andereño.2010/07/22 09:22:25.458 GMT+2
hogeita hamar mila sarrera
ni kanpoan nengoela,
argi dago behintzat denbora
aprobetsatu duzuela.
ni banoa ba bertso eskolara,
agian goaz gu bakarrik.
gainontzekoek lana dute ta,
edo beste historiarik.
Bertsokalera etorriko da
Mikel Goikuria jauna.
Irailean bi azterketa ditut
prestatu behar dut garuna.
bertso-marroia da azterketa,
geofisika bestea.
zuk berriz hogeita hamarrean,
hobe duzu ba hastea.
Nork: Markitos.2010/07/22 11:16:10.781 GMT+2
Neskak eta Opiumekoak
igual etorriko dira
hogeitamar mila sarrera!!!
botilak hustu behar dira...
Esan diet doinu honetan
izango dela mobida
pianoa kitarra eta
bateria egongo dira...
Monotemak dio printzipioz
bera be badatorrela
Amonaren belarrak ere
berarekin datozela...
Nork: Andereño.2010/07/22 20:44:57.532 GMT+2
Betiko legez mobida hasi
zen lokal txiki batetan...
Ta ondoren, a ze saioa!
Araiako piztinetan
Aupa! aupa! bertso eskola!
hau da daukagun sasoia
Ze nolako inbentu ona
Bertso-reagge herrikoia
Nork: Andereño.2010/07/24 13:34:18.068 GMT+2
Zalduondon afaldu ta gero
joan ginen Bakaikurantza.
Poteak garesti zeuden sakanan,
ta ez zekiten ondo dantza.
Horregatik joan ginen gero
Olazti bisitatzera,
ta bide batez, bertso-librismo
pixkatxo bat egitera.
ta Gasteiztarrak, zer moduz hortik
blusa ta neskaz jantzita.
zuen txanda da, badakizue,
egin zazue zuen kronika.
Nork: Markitos.2010/07/25 13:04:07.017 GMT+2
Ba ondo baina, guk berakatzik
ez genuenez aldean
Espiritu txarrak han zeuden..
Hobe zeundeten ohean!
Bestela zera, blusen jantziak
oso dotoreak noski!
Etiketa jarri ta gero
Zeledonek pertsonalki
Nork: Gasteiztar ohia.2010/07/25 19:44:16.279 GMT+2
Bertsolari, musiko, aktore
eta dantzariak hara!
Akelarre bat montatzeko
Bihar elkartuko gara !
Horregatik gogoratu behar
berriz ere bertso-jazza
bertso-eskola izango al da
hau egiteko kapaza?
Nork: Andereño kizkurne.2010/08/23 22:10:27.720 GMT+2