Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/25 10:00:10.205 GMT+2

Udako bertso saioak

Uztailaren 4ean Araiako jaietan eta Uztailaren 11an Herediako jaietan izan ditugu azken zitak. Baina bertso-saio eta perfomanceak gero eta ugariagoak dira gure eskualdean.

Pamuestraunboton esaten denez, Hemen herediako jaietan igande arratsaldean Evaristoren jarraitzaile batek grabatutako bideoa, saioan hartutako lagin txikia... Bezperan gauez bertso hobeak entzun ziren behar bada baina tira... behar bada ez ziren bideoz grabatzeko modukoak



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Herediako jaiak, 2010-07-11, bertsolariak herriko jaietan | Erabiltzailea: abe">

Datorren asteburua eta ondorengo astea nola datozen ikusita... denetarik entzuteko parada izango dugu...

2010-07-30, AGURAIN
Bertso-dantza plazan
Lekua: Andra Mari plaza Ordua: 20:00 Antolatzailea: LAUTADAKO BERTSO-ESKOLA, JOTAFA# EUSKALDUNON TXARANGA Protagonistak: Pereaix, Viñasprix eta Lautadako bertso-eskolariak

 2010-08-01, ZALDUONDO
Zeledon eguna. Bertso-saioa
Lekua: Plaza Ordua: 19:00 Antolatzailea: ZALDUONDOKO UDALA Protagonistak: Zalduondoko Bertso-eskola, Iñaki Azarola, Bittor Agirre, Euxebio Igartzabal eta Alkate

 2010-08-03, NARBAIZA
Jaiak. Bertso-poteoa
Ordua: 18:00 Antolatzailea: NARBAXAKO JAI BATZORDEA Protagonistak: Oihane Perea, Manex Agirre eta Lautadako bertso-eskola 

 


 2010-08-05, GASTEIZ
Bertso-saioa, Gasteizko jaiak
Lekua: Aihotz plazan Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA Protagonistak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

 2010-08-06, GASTEIZ
Bertso-saioa, Gasteizko jaiak
Lekua: Aihotz plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA Protagonistak: Irati Anda, Julio Soto, Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra, Ekaitz Samaniego

 2010-08-07, GASTEIZ
Bertso-saioa, Gasteizko jaiak
Lekua: Aihotz plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA Protagonistak: Sustrai Colina, Juan Mari Juaristi, Anjel Mari Peñagarikano, Felipe Zelaieta, Amets Arzallus Gai-jartzailea: Olatz Bayer

 2010-08-08, GASTEIZ
Bertso-saioa, Gasteizko jaiak
Lekua: Aihotz plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA Protagonistak: Asier Otamendi, Jon Maia, Onintza Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana Gai-jartzailea: Beñat Goitia

 2010-08-08, GASTEIZ
Bertso-pilota
Lekua: Foru enparantzako frontoia Ordua: 11:30 Antolatzailea: ARABAKO PILOTA FEDERAZIOA Protagonistak: Felipe Zelaieta, Oihane Perea

 2010-08-09, GASTEIZ
Gasteizko jaiak. Bertso-saioa
Lekua: Aihotz plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA Protagonistak: Maialen Lujanbio, Jone Uria, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Ander Sorozabal Gai-jartzailea: Idoia Beitia 


2010-08-13, AMURRIO

Herriko jaiak. Bertso-saioa
Lekua: Txozna gunea Ordua: 20:30 Protagonistak: Oihane Perea, Izar Mendiguren, Ainhoa Comas eta Onintza Enbeita 
 

 

Nork: Laube.2010/07/25 10:00:10.205 GMT+2
Etiketak: barrundia agenda bideoak | Permalink | Erantzunak (10) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bertsolibrismo pixkat

egingo al dugu?

Nork: Andereño.2010/07/27 21:05:31.849 GMT+2

Ostiralean Getarian

hori dut helburu.

ta azkenean joango

al gara seguru?

zelako astea hau,

ta ze asteburu!

Nork: Markitos.2010/07/29 10:13:20.155 GMT+2

Kafesbake, zeledon eta ni behintzat bai!

Nork: Andereño.2010/07/29 10:24:25.619 GMT+2

Ba kontatu nirekin,

egingo dugu jai!

 

Nork: Markitos.2010/07/29 10:58:46.015 GMT+2

Bazkaltzeko leku bat

behar da nolanahi...

Nork: Andereño.2010/07/29 11:09:30.174 GMT+2

eta bitartean non

utziko duzu Unai?

Nork: Markitos.2010/07/29 14:55:20.576 GMT+2

Unai lanera eta

ni pasiatzera

Nork: Andereño.2010/07/29 15:40:04.724 GMT+2

getarian txakolina denok edatera

Nork: Zeledon.2010/07/30 10:31:43.365 GMT+2

12:30etan

dugu irteera!!!

Nork: Andereño.2010/07/30 10:54:34.534 GMT+2

Gero Agurainera

bertso-dantzatzera!

Nork: Markitos.2010/07/30 11:01:26.123 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru