Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/19

Bertso udalekuak

EGIN KLIK HEMEN: informazioa eta izena ematea

Nork: Laube.2008/03/19
Etiketak: gazteen-txokoa berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

eman izena!!!

 

LIGI-ATHEREI, ZUBEROA

Adina: 9-12 urte
Lekua: Ligi-Atherei
(Zuberoa), aterpetxea
Txandak:
1. txanda: uztailak 1-6
2. txanda: uztailak 7-12
Prezioa: 150 €
Lagun kopurua: 30

 

Ezaugarriak: Zuberoaren bihotzean kokatua den herri ttipia, Holtzarte eta Kakueta arroiletatik hurbil; frontoia, igerilekutik gertu. Akerbeltz Garagardo Lantegira bisita gidatua.

30 lagun zoro, erditan adar joka, erditan bertsulari handienekin kalakan, bertsutan, pilotan, ez lotan...
Hartu zure lekua bertso paradisuan!


EULATE, NAFARROA

Adina: 12-15 urte
Lekua: Eulate (Nafarroa), aterpetxea
Txandak:
1. txanda: uztailak 7-16
2. txanda: uztailak 18-27
Prezioa: 165 €
Lagun kopurua: 20

 




Ezaugarriak: Nafarroa garaian, Urbasaren magalean kokatua dagoen herri txikia da Eulate. Frontoia eta igerilekua hurbil izango ditugu gure gozamenerako eta Urbasako Mendilerrora txangoa egingo dugu bertan Urederko ur jauzia eta Pilatosen balkoia ezagutuz, Lizarran egun pasa egingo dugu...

Nafarroako Erresumako errege izan nahi baduzu... hauxe duzu aukera paregabea!!


AUBIXA (ELGOIBAR), GIPUZKOA

Adina: 15-18 urte
Lekua: Elgoibar
(Gipuzkoa), aterpetxea
Egunak: uztailak 10-19
Prezioa: 165 €
Lagun kopura: 30

 

 

Ezaugarriak: San Pedro auzotik gora, Aubixa baserrian egingo dugu gure bertso "basetxea". 30 lagun baserri batean bilduta, jolas, kirol, bustialdi, mendi irteera eta bertso saioez gozatzen. Arrate auzora bisita, kostaldera txangoak... eta inguruko bertsolari "handienak" ere etorriko zaizkigu bisitan.

Zatoz Maritxurekin iturrira!

ZUHATZA, ARABA

Adina: 10-12 urte
Lekua: Zuhatza uhartea (Araba)
Egunak: irailak 2-5
Prezioa: 80 €
Kopurua: 70


Ezaugarriak: Ur kirolak, bertso-jolasak, kantaldia, bertso-saioa, gau-bela magikoak, "piropoposta"...

Zuhatzako uhartean bustialdi ederrak hartu nahi badituzu, zatoz! "Mac Giverrek" eta "Superwomanek" ere dar-dar egingo dute bertso-abentura honetan!

IZENA EMATEKO EPEA: 2008-05-05

Nork: Laube.2008/03/05
http://www.bertsozale.com/udalekuak2008.htm

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.