2010/11/02 22:21:51.105 GMT+1
BERTXOKO 1. geltokia OZAETA!!!
Nork: Laube.2010/11/02 22:21:51.105 GMT+1
Etiketak:
barrundia
agenda
berriak
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Bisitak




Erantzunak
Ostiral hontarako
dugu plan polita:
5etan bertsokalen
lehenbiziko zita
Ordurako andereƱok
dena erosita
Afaria prestatu
behar dugu ti-ta
Ez ahaztu etortzea
Txindurriz jantzita!
Nork: AndereƱo.2010/11/03 11:35:55.741 GMT+1
erabat aparta
ostirala ozaetan
amurrion larunbata
manifestazioa
baitare pankarta
txindurri kamiseta
hantxe egongo da ta
ozaetan ere bai
utzi behar da "marka"!
Nork: Monotema.2010/11/03 11:49:11.144 GMT+1
Nork: zeledon.2010/11/03 17:46:27.322 GMT+1
Han ibiliko gara
batetik bestera,
goazen ozaetara
guztiok batera,
ta bonboa hartuta
zarata sortzera,
eta betiko eran
gure marka uztera,
goazen ozaetara
txindurrien antzera!!
Nork: artzaia.2010/11/03 18:31:13.983 GMT+1
Bertxoko sariketa
iritsi da beraz
Ozaetara goaz
gu bandereagaz
oi ta gu gara joango
hara bonboagaz
Eguzkian alboan
onrrea jarriaz
gure marka Ozaetan
utziko dugu erraz!
Nork: Markitos.2010/11/03 19:52:56.518 GMT+1
Nork: agro.2010/11/03 22:51:34.574 GMT+1
Kamiseta urdina
aldean hartute,
Bonbo eta txaloak
bertso batzun truke,
txingurri langilea
kuadrilan bertute
baina erratu egin
zarete dut uste:
bertsolariek alper
fama izan dute!
Nork: Bizar zuri bertso josez.2010/11/05 10:07:43.096 GMT+1