Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/28 09:07:55.780 GMT+1

Datozen egunetarako hitzorduak...

ABENDUAREN 4ean,

18:30etan Euskararen eguna AGURAINEN.

1. Behean azaltzen den bertso-sorta Huajaloteen "Mexiko kuba eta" doinuan

2. Tabernaz taberna bertso-poteoa Egun da Santi Mamiña doinuan baina  estribilo berriakin:

Aguraingo kaleetan

beti gabiltza festetan

Gaur euskararen eguna denez

hasi gaitezen kopletan

 

Abenduaren 4ean, 19:30etan Gasteizen

Bertxoko finalera juteko autobusa. Gazteentzat bakarrik, helduak lanpetuta ibiliko gara Aguraingo kaleetan. Itzulerarako lasai... esango diogu autobusari Agurainerako juteko. Baina astearterako edo erantzuna behar dugu eh? Bitartean, entzun, entzun halabedi irratiko kuña hau...

BERTXOKO FINEKO KUÑA!

Nork: Laube.2009/11/28 09:07:55.780 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

EUSKARAREN EGUNERAKO

______________

BERTSO BERRIAK

JENDEA BUSTITZEKO JARRIAK


-         1 –

Hasi gaitezen denok

Gaurkoan bertsotan

Ez zaitezte gelditu

Ixilik ta lotan

Itoko al gara gaur

Pintxo ta ardotan,

Agurainen dagoen

Akelarre hontan?

-  2  –

Hori egin dezakegu

Nahiz joan txokora

Praktikan jarri eta

Gerokoa gerora

Haur, gazte eta zaharrek

Egin behar gustora

Pasatu behar dugu

Ahotik ahora

- 3 -

Zeozer dugu denok

Mingainaren puntan

Ez dugu erabiltzen

Bakarrik batzutan

Atera dezagun ta

Jar dadila sutan !

Edozeinekin eta

Edozein lekutan

 

-4 –

Barrukoa atera

behar da kanpora

zuk egiten baduzu

egin behar gustora

oraingo gazteentzat

sekulako droga

ez baduzu erabiltzen

oxidatuko da

 

- 5 –

Batzuk dute murritza

Besteek zabala

Batzuk gordeta dute

Urrea bezala

Baina lotsarik gabe,

Atera, aibala!

Gure-gurea da ta…

Oso naturala

 

- 6-

Lehenengo lekzioa

eskuina eta ezkerra

Nork nori nork ikasi

“Nik zuri izterra”

Mingaina erabiltzea

da gauza ederra

Zuk ta nik egitea

Nolako plazerra!

 

-   7  –

Ez da birus makala

Jendea ohar dadin

Baina ez da kutsatzen

Behar bezain arin

Lagunek ez badute

Huraxe atsegin

Kalera joan ta beste

Batzuekin egin

2009ko Abenduaren 3an

 

 LAUTADAKO BERTSO ESKOLA

www.blogak.com/laube

 

 

 

 

Nork: Oihane.2009/11/29 09:55:28.451 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru