
Apirilaren 19an, Larunbata
Santa Maria plazan
Lehiaketa: “Patata tortilla borobila”
- 18:00 umeentzako auzo-eskulana
- 18:30 tortillak aurkezteko ordua
- 19:30 irabazleari txapela jarri
talde-argazkia
tortilla-pintxoak eta ardoa
txartel mutuetan mezuak
- 20:30 bertsoak
* EGUNKARIAko materiala salgai izango da plazan: kamisetak, liburuak...
EGUNKARIA LIBRE!
Kafe-solasaldia
Kazetariak: Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi
Apirilak 21, astelehena, Kale Nagusiko erakusketa gelan 20:00etan
Bisitak




Erantzunak
Doinua: Gaur forjariak lana utzirik (Oskorri) Zortziko handia. Bertso bana prestatu
LELOA (dinbili danba doinuan)
EGUNKARIA aurrera libre
mintzatu da ja herria
faltsukeriak eta gezurrak
ez digu kentzen irria
Hordago handira, aukeratu
erosi beti BERRIA
Nork: Asierren partez.2008/04/13 19:46:06.798 GMT+2
Zalantzatxo bat...
"mintzatu da ja herria" ez dakit zuzena den.
Ez bada ze beste modu batean esan daiteke 8 silabatan hori?
Nork: Oihane.2008/04/13 19:50:19.440 GMT+2
mintzatu zaigu herria, mintzatu da gaur herria, gaur mintzo zaigu herria, mintzo da Euskal Herria
Nork: miren.2008/04/13 22:01:44.670 GMT+2
mintzo da Euskal Herria gustatu zait gehien.
Asier, zuri zer iruditzen?
Bertso-eskola birtualean bukaera bat jarri dizuet Egunkariari buruz zortziko nagusia entrenatzen hasteko.
Nork: Oihane.2008/04/13 22:15:46.035 GMT+2
aupa,
Leloa ez da hori izan behar. Hoberena izango zen lelo gehiago egitea eta aukeratu. Leloa oso inportantea da, asko errepikatuko dugu.
Mirenek proposatzen dituenak guztiak gustatzen zaizkit.
Ostiralerako abisatuko diot Pablo eta Txabiri, agian ez dakite aldaketa egin dugula.
Pasa den larubateko bertso saioan 100 pertsona inguru egon zirela esan didate, egia??? Aurreskua dantzatu, egia?
Nork: asier.2008/04/15 21:51:43.300 GMT+2
Ba niri lelo hori gustatzen zait, baina bestela ostiralean beste batzuk egingo ditugu ta bat aukeratu zuk diozun bezala. Pablori eta Txabiri abisatzerik baduzu, hobe, eskerrik asko.
Ta larunbatekoa egia da bai. Harrigarria bada ere, 100 lagun bildu ziren, esango nuke ingurukoak zirela entzule guztiak, adin tarte oso anitzekoak (lehenengo, bigarren eta hirugarren adinekoak alegia...) ta oso polita izan zen. Amaieran bertsolariak lotsatu eta guzti egin ziren "omenaldiarekin".
Jerek eta Mirenek bertsoak egin dituzte dagoeneko zortziko nagusian, Helduen txokoan dauzkazu, bertso-eskola birtualean.
( http://www.blogak.com/laube/bertso-eskola-birtuala-1)
Nork: Oihane.2008/04/16 12:25:00.093 GMT+2
Ieup:
Bai, Lurdes eta biok bertso bana egin behar ditugu baina ez dugu momentu bat bilatzen. Azken aste hauetan trinkoak izanten ari dira. Txirrindulari lasterketetan bezala, tropela jarraitzea eta azken postuetan nahiko.
Ea gaur gauean ipintzen dugun.
Bi txirrindulari arnasa hartu ezinik.
Nork: asier.2008/04/17 07:54:13.334 GMT+2
aupa:
Berandu baina esana bete.
Maiteminduta naukazu orain
hau sentimentu larria.
Beste batzuk probatuta dauzkat
baina zu xarmangarria.
Egunero noa zure bila,
sentitu nahi dut herria.
Nola biziko naiz zu gabe
nire bihotza BERRIA.
Nork: asier.2008/04/18 17:18:12.616 GMT+2