Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/20

Egunkariaren alde

                             

Apirilaren 19an, Egunkariaren aldeko jaia egin genuen Aguraingo euskaltzaleok. Haurren aurpegiak eta EGUNKARIA hizkiak mila kolorez margotu eta "Patata tortila borobila" leihaketa egin zen. Tortila karraturik ez zen aurkeztu eta patata tortilarik borobilena eta goxoena bertso-eskolako Mirenek egin zuen, ZORIONAK!

Bezperan atondutako bertso-sorta kantatu genuen gero bertaratutako guztiekin batera. Blogean ere entzungai duzue, entzuteko egin KLIK

Grabazioa boteprontoan eta halamoduz egin bagenuen ere, emaitza oso polita atera zen (Aupa "audioshop" eta gure Jere!)

Mirenentzako eskari bat, patata tortila horren errezeta nahiko genuke zortziko txikian, posible da?

 

Hemen beste argazki polit batzuk

Nork: Laube.2008/04/20
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

aupa Jere soinu productions. Mote-motel, on-ona!!!

Ea argazkiren bat ipintzen dugun. Badago on bat, denok abesten, euria hasi baino lehen.

asier

Nork: asier.2008/04/21 16:51:17.339 GMT+2

Mila esker bidalitako argazkiengatik... Ezetz asmatu Mirenen tortila zein den...

 

Nork: Oihane.2008/04/21 17:02:19.736 GMT+2

Ez erotu, ez da-eta ikusten. Josebak eskuarekin tapatzen duena da.

Nork: miren.2008/04/22 16:24:31.381 GMT+2

Ah! tira, izango dugu berriz ere "ikusteko" aukera dinot nik.

 

Eta errezeta bertsotan, zer?

 serio eskatu dut eh?

Nork: Oihane.2008/04/22 20:13:39.537 GMT+2

Euskaltegirako ez denez, letra batzuk jan ditut. Posible al da?

Eta "ta" bakarrik errimatzerik bai?

 

Patata zurituak
ondo txikituta
goxo-goxo in nitun
pareran onduta.
Arrautza batzuk bota
ondo ondo jota
gatz punttua hartzeko
gero probatuta.

Hogeita bi tortilla
ziren lehiaketan.
Nahiz ta ibili nintzen
ni arineketan,
aise irabazi nun
gure txapelketan
oinarritu bainintzen
aman errezetan.

Nork: miren.2008/04/23 10:31:52.785 GMT+2

Janari kontutan ari garenez, letrak jaten utziko dizut.

Ta Amaren errezetarena oso ona, nik ere beti pentsatu izan dut nire amaren errezeta dela onena. Eta nork ez?

Nork: Oihane.2008/04/23 14:02:25.740 GMT+2

Ezin ulerturik nabil letra erraldoien misterioa. Zer gertatu da? Iratxoak ote?
Gaur  Patxik esan dit Egunkariko jendea ,Martxelo eta Txema, gustura egon zirela Agurainen, gu bezala. Mereziko dute horiek ere zortziko txiki edo haundi bat ezta?
Animo neska-mutilak! Zu ere bai andereño jauna!



Nork: miren.2008/04/23 23:20:16.556 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.