Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/06/14 15:10:35.065 GMT+2

EH eskolarteko finala AGURAINEN larunbatean

De Buzón
Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finala izango da larunbatean. Herrialde guztietan eskolarteko bertsolari txapelketak jokatu ostean datorren larunbatean, ekainaren 18an, jokatuko da Euskal Herriko finala Aguraingo Harresi aretoan. Goizeko 11:00etan 14 urte artekoen saioa izango da eta 14 gaztetxok hartuko dute parte: Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka), Beatriz Moritorena (Doneztebe). Arratsaldeko 15:30ean izango da 14-18 urte bitartekoena. Bertan izango dira: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea).

Nork: Laube.2011/06/14 15:10:35.065 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Finala iritxi zaigu

jada Agurainera

bertara joango gara

gu animatzera

egun osoko plana

daukagu gainera

animatuko al gara

bokatak jatera?

Nork: Markitos.2011/06/15 15:58:58.161 GMT+2

Errepikatzeko prest/ nago plan berdina/ larunbtata iristeko/ badaukagu grina/ nahiko konpleto eguna/ a ze egun fina/ Zeledon bazkaltzera/ joango da jakina

Nork: Zeledon.2011/06/15 18:22:14.702 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru