Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/20 17:48:51.871 GMT+2

Famili bertso-eskola AGURAINEN

 

Datorren ikasturterako ideia bat darabilgu, helduen bertso-eskola mantendu eta horren barruan FAMILI BERTSO-ESKOLA bat sortzea. Begiralea ere badugu, prest eta gogogotsu. Orain ideia pixka bat borobiltzea ondo legoke, ezta?

HONA HEMEN NIRE PROPOSAMENA:

  • Helduek bertso-eskola izango lukete, eta ez dute haurrik izan behar... noski! Helburuak: Euskara landu, bertsolaritza ezagutu, eta hizkuntzarekin jolas eginez gure memoria, sormena eta irudimena garatu.
  • Bertso-eskolako gurasoen seme-alabek begirale sinpatiko bat izango dute ordutegi horretan. Helburuak: lagunartean euskaraz bizi, musika, hizkuntza eta bertsoekin zerikusia duten ekintza xumeak egin, kantatu eta batez ere ondo pasatzea. Antzerkiak, kantaldiak, bideoak eta jolasak izango dira bitarteko nagusiak.
  • Famili ekintzak burutu, bertso sortak ikasi, kantatu, antzeztu eta kanpora begirako ekintzak prestatu beste familia batzuekin konpartitzeko.

Nork: Laube.2008/06/20 17:48:51.871 GMT+2
Etiketak: helduen-txokoa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso, oso, oso ondo.

Bertso-eskolako gurasoen seme-alabak taldearentzat guraso euskaldun askok interesa izango dute. Kontua da nola motibatu gurasoak bertso-eskolara etortzeko.

Nik dema botatzen dizuet. Baietz gutariko bakoitza aita-ama berri bat ekarri. Horrek ekarriko luke taldea bikoiztea. Benga ba.

Beste egun batean idatzi beharko dut ze argudiok erabiliko ditudan hau saltzeko. Badakizue marketing pixka bat behar da euskara saltzeko.

 

Nork: asier.2008/06/20 23:11:24.548 GMT+2

Nik onartzen dut erronka. Erronka polita iruditzen zait gainera, ze gauzak aurrera ateratzeko horrelakoak egin behar dira. Euskara eta bertsolaritza ezin dira eskaera eta eskaintzaren lege burgesaren esku utzi.... Ia besteek zer dioten

Nork: Oihane.2008/06/22 19:54:15.582 GMT+2

irailaren lehen egunetik bertatik hasi beharko genuke ideia zabaltzen. Txartel batzuk egin eta proposamena luzatu: euskaltegian, eskoletan eta kalean ere bai.

Famili bertso eskola izena eman beharrean Helduen bertso eskola mantenduko nuke nik eta argi utzi guraso direnek haurrentzako begirale bat izango dutela, gainera beraiekin kantuan eta bertsotan ibiliko dena. Bestela gurasoentzako bakarrik dela pentsa lezake norbaitek.

Nork: miren.2008/07/09 17:29:25.652 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.