Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/08/06 16:41:52.867 GMT+2

Abuztuak 5 Matxeten ere... Lautada presente

 

 

 

Nork: Laube.2010/08/06 16:41:52.867 GMT+2
Etiketak: argazkiak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Matxete plazan aulki txuriak

ta lau tipo barregarri

Gero Sebastian eta Andoni

egurra ematen elkarri

Bertso-eskolako kumeak beti

bertso gose ta egarri

Nahiz ta mikroa izan daiteken

batzuetan tentagarri...

Hobe eskua, disimuloan

beste leku baten jarri!

Nork: Andramari zuria.2010/08/06 19:12:21.989 GMT+2

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO EGIN KLIK

Nork: Argazkilari anderea.2010/08/06 21:03:59.976 GMT+2

Gasteizen bertsolariak zeuden
baina hori ez zen nahikoa
hiru globozko ezpata eta
txapela batean lastoa.
oholtza gainean berriz mikroa,
bertsoa ta tabakoa
lehenengo filan lautada
ikusten goiko jokoa
baina bertsosaioaren onena
Antonioren "kulikoa".

Nork: BKN TXAPEL(A)DUN.2010/08/07 01:01:03.235 GMT+2

Bai argazkiei begiratuta

bada nahiko kontakizun

Tiro pitxoia izan zen gero

zuk zeinen ondo dakizun...

Bertsoa festa da guretzako

ez bakarrik ikuskizun

Izan daiteke erromantiko

serio, umoretsu, lizun...

Gauza guztiak bezala, segun

nondik begiratzen duzun!

Nork: Andereño.2010/08/07 13:35:19.916 GMT+2

Zurito-minuto egitera

gindoazen txosnetara,

tabladu gainean Amaiur

edo agian Ganbara?

baina Oihanek eta Iratxxxek

egin zuten eskapada.

Egunsentiarekin kantari

txolarre eta enara,

batela ematen zuen oheak

joan ginenean lotara.

Nork: Markitos.2010/08/08 22:17:17.237 GMT+2

Gasteiza soilik ezin da joan

Ganbara alokatzera,

ta komulgatu nahiean goaz

egunero matxetera!

Lehorrean be bada batela,

eta piraten bandera!

Gaur naufragoak eraman ditut

gasteizko nire uhartera...

hurrengoan zu be etor zaitez

bertso-siesta egitera

Nork: Andereño.2010/08/08 22:27:43.912 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru