Larunbat honetan, maiatzaren 14an, ospatuko da Zalduondon Arabako eskolarteko txapelketako 2. kanporaketa. Merienda itzela izango da Zeledon-Toki txokoan. 14 urtetik beherakoek lehengo abestuko dute, Araiako bertso eskola Vs Zalduondoko bertso eskola, beraz, derbi interesgarria. Geroago, honako gazteek abestuko dute: Amaia Lasaga, Maite Solozabal, Maria Izaga, Beñat Zalakain eta Lautadakoak diren Jon Unai Axpe eta Egoitz Iradier. Zorte on guztiei eta animo!
2011/05/10 22:48:10.181 GMT+2
Hemen da ESKOLARTEKOA!!!
Nork: Laube.2011/05/10 22:48:10.181 GMT+2
Etiketak:
gazteen-txokoa
agenda
berriak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Bisitak




Erantzunak
Zermoduz atzo gauez
gure monotema?
Nork: Andereño.2011/05/14 13:21:24.180 GMT+2
Izarran barrena
finalera pasatu baina bigarrena
Mandragorin da orain
neronen izena.
Nork: Mandragorin.2011/05/14 15:50:50.017 GMT+2
izugarri ibili zen
gure mutikoa,
ideiak onak eta
euskara petoa.
ahots ta doinu onez
beterik kolkoa
ederki moldatu zen
Mandragorakoa.
Nork: epaile anderea.2011/05/16 23:40:09.064 GMT+2