Historiaren tabernan sartunez gero...
ez da erreza doinua detektatzen baina hau da:
Kontu barri bat suzedidu da Errebaleko kalean
Errebaleko kalean eta andra gazteen artean.
Historiaren tabernan sartunez gero...
ez da erreza doinua detektatzen baina hau da:
Kontu barri bat suzedidu da Errebaleko kalean
Errebaleko kalean eta andra gazteen artean.
Nork: Laube.2010/08/18 09:47:01.138 GMT+2
Etiketak:
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
3 OI-ak gara blog honetan
idazten dugun bakarrak
GU argi dago hemen gaudela
baina non daude GUTARRAK?
Nork: Andereño.2010/08/18 11:17:47.158 GMT+2
Nork: Zeledon.2010/08/18 15:23:51.023 GMT+2
Arrastiko bostetan bertso-kal
ez da egongo isila.
Maritxu etorriko al zara
iturrira nire bila?
Nork: Markitos.2010/08/19 10:53:25.472 GMT+2
16:20etan beti bezala
saiatuko naiz pasatzen
Zuk bitartean jarri ezazu
Ardo txuria freskatzen!
Nork: Maritxu.2010/08/19 11:17:19.314 GMT+2
Hor egongo naiz ba zure zain,
ardo botila ta guzti.
Herrikon kafetikoa, eta
abestuko dugu ederki.
Nork: Bartolo.2010/08/19 12:05:07.909 GMT+2
Irribarretsu zeunden nere zain
nahiz berandu heldu hara...
ta botila bat esku banatan
aiiiii nire heroia zara!
Gaur dantzaldira dirudienez
ezingo dut eskapatu
Datorren ostiralean ea
zaitzakedan harrapatu!
kar, kar
Nork: Maritxu.2010/08/20 19:22:33.692 GMT+2

BURUZ BURUKOA> UNAI ITURRIAGA / ANDONI EGAÑA , 2005-12-18, BarakaldoAriketa: Binaka, gaia emanda. Neurria: Zortziko txikia. Gaia: Maritxu zara Unai. Zure aitak iturrira bidali zaitu, han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Iturrira iritsi, eta Andoni, Bartolo aurkitu duzu mozkor-mozkor eginda... BERTSOAK ENTZUN
Nork: Andereño.2010/08/21 10:51:20.880 GMT+2