2010/08/04 12:11:26.262 GMT+2
Itsasoari begira
Nork: Laube.2010/08/04 12:11:26.262 GMT+2
Etiketak:
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Nork: Laube.2010/08/04 12:11:26.262 GMT+2
Etiketak:
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
ITSASOARI BEGIRA
(Ion Maia / Benito Lertxundi)
(Itsasoari begira egindako gogoeta batzuk9
Zazpi mendeko gauean gaude.
Gure lore eta sasi,
irrintzi, oihu, ele ta ulu,
marmario ta garrasi,
haize, enbata, brisa, galerna,
gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan
arrats gozo egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka
zeri so negarrez hasi.
Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz;
sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz hesteak estu helduaz
esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean,
nola malko bat isuritzen den
itsasoaren aurrean.
Nola haizea, ur azalean
eguzkiaren irteran.
Nola kaioak zorabioan
itsas enbata bezperan,
pentsatsen nago gu ere berdin
ibiltzen ez ote geran.
Susmoa daukat gure patua
itsasoa ez ote dan,
libre ta zabal dugu aurrean
baina ezin dugu edan.
Heldu herria sustraietatik,
tira eta gora jaso.
Jarri Kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so,
Ispilu hortan ikus gaitezen
herriz-herri, auzoz-auzo.
Zauriak gatzez itxi ditzagun,
malkoak urez eraso.
Sano ta libre irla ttiki bat
salbatuko gara akaso.
Nork: Benito eta Jon.2010/08/04 12:22:02.029 GMT+2
Gaur Lautadako bertso-eskolak
txangoa dauka hirira
Blusa ta neskak, Egaña eta
Lizaso egongo dira
Gero gauean txoznagunera
ta bertso tiro pitxoira
Baina Markitos kontzientziaren
menpe ipintzen ari da
Azken arnasa eman behar du
apunteei begira..
Nork: Andereño.2010/08/05 10:45:57.927 GMT+2