badirudi aurreko jolasa errazegia izan dela... Apurtxo bat zailagoa jarriko dizuet ea oraingoan zer egiten didazuen...
5 lokuzio jarriko dizkizuet eta ia hiru irudi hauei dagozkienak bereizi eta dagokion zenbakiarekin jartzen dituzuen. Gero adibide grafikoren bat gehitu!
- Mokoroa bildu
- Tipula malkoak izan
- Gaita jotzen hasi
- Afrusa izan
- Txakurra garitan bezala ibili
1.
2.
3. ![]()
Bisitak




Erantzunak
Nork: Sorgiña Piruliña.2010/03/16 22:31:57.136 GMT+1
Sandaliak galtzerdiekin! Hori baino afrusagorik!
Afrusa da, baita ere, giltzak patrikatik kanporaka zintzilik ibiltzen dituena, edo sakelakoa lepotik zintzilik daramana, edo kalean gora eta behera pinganillotik hizketan dabilena. Baina gure kamixetak ez, horiek jator askoak dira, peto-petoak, Sorginetxeko bertsozale guztiak bezalakoak!
Animo, Errioxarako autobusa lortu arte!
Nork: Evaristoren jarraitzaile bat.2010/03/17 09:02:48.919 GMT+1
Irudiko AMONA hori... PATXARAN botilarekin... horrek bai bilduko duela mokoroa! (Mokoroa biltzea mozkortzea izango da)
Burura etorri zaidan lehenengo gauza... nola zioen txapelketa batean bertsolari gazte batek abestutako bertsoak? patxarana eskutan ta bere amonari botatako bertso itzela! Animo Jon Unai!!
Hirugarren irudikoak... ez al dira famili bertso eskolako gurasoak oihuka?? GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUE!! gaitarik ez dute, baina hor dago beti Asierren trikitixa gaita jotzeko prest!
Errioxara juan ta etorria izango dugu dagoeneko ez??
Nork: Markitos.2010/03/17 20:51:40.011 GMT+1
PLAS! PLAS! PLAS!!!!
Errioxara bidaia baduzue bai, gaitajoleak baimena emango digula uste dut. Gasteizera Burundesa airlines eta gasteiztik oionera joanetorria aiarakoekin autobusean...
apuntauta Aguraingo bertso-eskolako gazte guztiak, Jon Unairen amona inklusibe, eta zalduondotik, geolokoa, gorrigobakoarraultza eta langabetuak kaxan dituen Jonpis. Gaitajole batzuk ere animatuko dira behar bada. Hori konfirmatzeko. Bonboa ekarri porsupuesto.
12:00etan bodega bat bisitatu behar omen dugu... hauek lanak, aizue... Ederra harrapatu behar duzue euskal kulturaren izenean: uzta aspaldi bildu zuten errioxarrek, orain mokoroa bildu beharko da eta ZERA harrapatu (txorixoa, zepelina , lehorreko legatza, amurraia, atuna, eperra, katua, perretxikoa...) Alegia, EUFORIA KOLETIBOA!!!
GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUEEEE!
Nork: Sorgiña Piruliña.2010/03/17 22:37:18.944 GMT+1
Ba.... Nik uste dut, gure andereño jaunak ontzat eman arren, konfundituta zaudetela hirugarren irudiarekin. Horiek ez dira famili bertso eskolakoak oihuka, baizik eta ZALDUONDOKOAK TIPULA MALKOTAN, bertso jarriak irabazteko gai izan ez zaretelako.
ja!
GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUE!
Nork: gora evaristo.2010/03/19 00:14:08.440 GMT+1
Bueno bueno ez hasi orain zuzenketetan e!!
Dena den uste dut Jonpis ezin izango dela JOaN, Salamankara doa beste bertso emanaldi batera... baina fitxatuko dugu beste bonbo-jole/adar-joleren bat! (agian Oier II eta Izaskun, lekua baldin badago behintzat).
Nork: Markitos.2010/03/19 11:14:46.444 GMT+1
Trankil hi! 55 plazako autobusa ez da askoz garestiagoa ta... Nik uste konponduko garela... Ez ahaztu kamiseta berdeak! Ah! bertso-sorta berria prestatzeko auzolana jarri dugu blogean...
Uste dut hasierako ideia gustatuko zaizuela... Pues bertsorik edo lelo on bat okurritzen bazaizue... idatzi!
http://www.blogak.com/laube/lautadaaaa-lautadaaaa
Nork: Oihane.2010/03/19 15:30:59.798 GMT+1