Ezin baduzue ikusi porbatu HEMEN
Ezin baduzue ikusi porbatu HEMEN
Nork: Laube.2010/07/03 15:50:37.936 GMT+2
Etiketak:
bertsoak
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Dagoeneko Lekeition
joan da kopla mordoa...
Le puto txef de zumaia
a ze nolako morboa!
Bateria kargatu dut
morala daukat igoa
eta berriro sartu zait
errondarako gogoa
nire borrego kuadrila
bertso-erronka hor doa!
nor ausartzen da dantzatzen
Nirekin gaurko tangoa?
Nork: madam zurito.2010/07/03 16:14:54.264 GMT+2
Ez al duzu deskantsatzen
inoiz andereño jauna?
etxekolanez gainezka
jarri duzu amarauna.
Orain gu dantzan jartzea
da bururatu zaizuna,
irudimenik ez zaizu
sekula falta laguna!
Pala partida aurrena
ta gero tango txukuna,
guk beti egingo dugu
berorrek esaten duna.
Nork: agropunk.2010/07/04 17:55:57.707 GMT+2
ordu onean etxera
gure martxa egin dulako
zure gainean kantera
gu baino beranduago
zoaz lotara gainera
baina maitasunarekin
noa kolpetik kolpera
beitu ezazute bideoan
badaukazue aukera
laugarren minutuan edo
Oihane ateratzen da.
Nork: Monotema.2010/07/04 23:32:37.532 GMT+2
Hantxe zegoen nolaezpa!
Andereño entzule fin
Egaña eta Lizaso
ta Iratxxxe Ibarrarekin
Bista ona daukazu zuk
harrapatu duzu arin
Urtarrilak 22
markatu gorriarekin
Bertso orgasmoa zer den
nahi baldin baduzue jakin
Hurrengo bertso egunera
etor zaitezte nirekin!!!
Nork: madam zurito.2010/07/05 12:43:21.867 GMT+2
Araiako malekoia...
hantxe hasi zen mobida!
Frontoian jo ta dantza,
eta gero tira-bira.
Lautadako bertso eskolak
sortu zuen ikusmira.
Bop esponja lortu eta
gazteak guri begira.
Azken traka ta ondoren
bueltatu ginen herrira,
errepidean zegoen
argi laranja disdira.
Nork: Markitos.2010/07/05 17:44:43.502 GMT+2
urdinak baino hobeak
dira naranjak airean
Bob esponja lortu ondoren
ia tiro bakarrean
Nire heroiak zarete!
zeruan eta lurrean
Ostiralean denetik
eukiko dugu gurean
Konexioa izan dut
Txoterekin ta azkenean
Frigorifikoa dago
bertsokalera bidean!!!
Nork: andereño.2010/07/05 17:53:35.764 GMT+2