Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/24

KORRIKA 2007 ARAIA

 

 

K

 

Astearte arratsean

Petoak jantzita

Tontoak bezalaxe

Kotxeari segika

Jendeak esango du

Ika, ika, ika

Konturatu al zarete?

Badator korrika

 

 

O

 

Korrikan parte hartu

Ez egon hizketan

Hori beharrezkoa

Da gure ustetan

Aholku bat emango

Digute benetan

Oraintxe apuntatu

Zaitezte AEK-n

 

 

RR

 

Espainolek egiten

Digute gaur traba

Gure bizitzan dugu

Kristoren algara

Laster hitzegingo da

Araian euskara

Erre ke erre denak

Saiatzen bagara

 

 

 

I

 

Batetik ikurriƱa

Bestetik laburu

Baina Euskal Herrian

Zerbait falta zaigu

Gure hizkuntzak behar du

Laguntza seguru

Ikasten ta irakasten

Hasi beharko dugu

 

 

K

 

Euskarak behar luke

Izan nahiko diru

Korrikan parte hartu

Ta dirua bildu

Euskara ikasteko

Gu gara testigo

Kostatuko zaizue

Baina merezi du

 

 

A

 

Korrika egitea

Dugu guk atsegin

Ez gara nekatuko

Nahiz euria egin

Nahiz ta batzuk agian

Euskara ez jakin

Aita ta ama guztiak

Etorri gurekin

 

 

 

Araiako bertso-eskola 2007

Nork: Laube.2007/03/24
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.