Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/27 17:11:53.819 GMT+1

KORRIKA 2009 kantua

 

Kaixo lagunok!

Gaurko bertso-eskolako etxeko lana hauxe izango da, kanta hau ikasi eta letra aldatzea, letra autoktono bat egitea, patxanga erritmora Agurainen kantatzeko KORRIKA dela eta.

Gaur hitzegingo dugu eta berririk bada hemen jarriko.

">

Nork: Laube.2009/02/27 17:11:53.819 GMT+1
Etiketak: bertsoak helduen-txokoa bideoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

se nagusi xarete.eeeeeeeeeeeeee????????????????

Nork: ????????¿¿¿¿¿¿¿.2009/03/04 21:33:40.186 GMT+1

Kaixo lagunok

 

Hemen duzue aurreko ostiralean bertso-eskolan Korrika kantuaren gainean egin genuen bertsioa. Denon artean froga moduan egin genuen bertso hura kendu dut eta besteak, zuek banaka egindakoak jarri.

 

Eman begiratutxo bat...

 

 

 

ONGI ETORRI, LAGUN!! (LAUTADAKO BERTSIOA)

 

Hauxe da gure kondena

Euskara nahi eta ezin

Txikitatik entzun eta

Banuen nahiko jakin min

Hainbeste urte pasata

Elkartzea dugu atsegin

Mila kilometro eginda

Euskara beti gurekin

 

 

Herriz herri pasatzen da

Bai goizetan bai gauetan

Korrikak utzi du hemen

Euskara gure ezpainetan

Poliki, gelditu gabe

Atsedena dago bueltan

Eta ez baduzu ikusi

Zai dago euskaltegietan

 

 

Karriketan korrikan

korrika karriketan

doa euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Ongi etorri Aitor

galdu zuen ta bila dator

ongi etorri Sarai

heldu arren korrika darrai

 

Kantatu dezagun

Ongi etorri lagun!

Euskara herrira

Zure herrira zatozena!!

 

Agurainen ere euskara

Bide onean badugu

Herriko jendea baita

Indartsu eta seguru

Korrika dator gurera

Ez hiztegi ez liburu

Denok ongi baitakigu

Altxor handiak ditugu

 

Piratak etorri ziren

Euskaldunak laguntzera

Denok bat egin genuen

Gure korrika hauxe da

Agurain berriro euskaraz

Aek-n duzu aukera

Igandeak autobusez

Ta gasteiz okupatzera

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa Euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa Mundua... uhoo

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa Euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Bidaia zugan bada

eta bidea zeu bazara

mundua da euskara

zatoz mundu bat Korrikara

 

Kantatu dezagun

Ongi etorri lagun!

Euskara herrira

Zure herrira zatozena!!

 

Nork: Oihane.2009/03/05 08:55:51.564 GMT+1

Aupa zuek! Piper gehiegi egin dut azken aldian baina  ikusten dut ez zaretela geldirik egon. Mundialak bertsoak!

 

Nork: miren.2009/03/06 17:13:12.576 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru