Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/29 11:46:16.236 GMT+2

KORRIKA Agurainen

Gaur estrenatu dugu Aguraingo inbento berria: BERTSO-TXARANGA-KALEJIRA. Ez dira izango asko izango horrelako zerbait duten herriak! Aupa gu! giro aparta eta esperientzia zoragarria.

Gaur ateratako argazkietako batzuk jartzen dizkizuegu hemen, tabernetakoak ilun samarrak atera dira, baina beste hauek oso politak dira, ezta?

Hurrengo hitzordua: APIRILAREN 1ean, 17:00etan.


2009-03-29ko bertso-txaranga kalejirako argazkiak

 

Nork: Laube.2009/03/29 11:46:16.236 GMT+2
Etiketak: argazkiak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ONGI ETORRI, LAGUN!! (LAUTADAKO BERTSIOA)

 


Hauxe da gure kondena

Euskara nahi eta ezin

Txikitatik entzun eta

Banuen nahiko jakin min

Hainbeste urte pasata

Elkartzea dugu atsegin

Mila kilometro eginda

Euskara beti gurekin

 

 

Herriz herri pasatzen da

Bai goizetan bai gauetan

Korrikak utzi du hemen

Euskara gure ezpainetan

Poliki, gelditu gabe

Atsedena dago bueltan

Eta ez baduzu ikusi

Zai dago euskaltegietan

 

Karriketan korrikan

korrika karriketan

doa euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Ongi etorri Aitor

galdu zuen ta bila dator

ongi etorri Sarai

heldu arren korrika darrai

 

Kantatu dezagun

 

Ongi etorri lagun!

Euskara herrira

Zure herrira zatozena!!

 

Agurainen ere euskara

Bide onean badugu

Herriko jendea baita

Indartsu eta seguru

Korrika dator gurera

Ez hiztegi ez liburu

Denok ongi baitakigu

Altxor handiak ditugu

 

Piratak etorri ziren

Euskaldunak laguntzera

Denok bat egin genuen

Gure korrika hauxe da

Agurain berriro euskaraz

Aek-n duzu aukera

Igandean autobusez

Ta gasteiz okupatzera

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa Euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa Mundua... uhoo

 

Karriketan korrika

korrika karriketan

doa Euskara... uhoo

karriketan korrika

korrika karriketan

doa mundua... uhoo

 

Bidaia zugan bada

eta bidea zeu bazara

mundua da euskara

zatoz mundu bat Korrikara

 

Kantatu dezagun

 

Ongi etorri lagun!

Euskara herrira

Zure herrira zatozena!!

 

LAUTADAKO BERTSO-ESKOLA

2009ko martxoa

Nork: .2009/03/29 22:32:09.361 GMT+2

Aupa:

Primeran pasatu genuen atzo. Bertsolariak mundialak. Txarangakoak oso gustora eta giro oso ona.

Asteazkenean berriro. 17:00etan euskaltegian.

Nork: asier.2009/03/30 14:57:09.744 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru