Santa Eskea
Ohitura zaharrak berritu nahirik, otsailaren 7an, 17:30etan Monkloatik abiatuta kalez kale ibiliko gara herrian zehar.
Hartu baserritar jantzia eta makila
Animatu eta parte hartu!

HERRIKO BERTSOAK
Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.
Agate Deuna bezpera dugu Euskal Herriko eguna,
Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.
Guraso gazte ta umeak pozik eginez gaurko jarduna
Arrautza ogi ta gazta goxoa saskian daramaguna.
Bisitak




Erantzunak
Nork: Oihane.2009/02/07 15:58:57.595 GMT+1
Ba egia esan, guateke polita atera zen azkenerako, ezta lagunok? Bertso-eskolako gurasoak, ausartak eta lotsagabeak zarete benetan... andeño jaunak eskatu gabe inprobisatzen hastea!!! aupa zuek!!! Ta umeak ere txora-txora eginda lagunekin salto eta brinko, bultza ta kolpe, baina pozik!! autoestima topera eta tripa bete beteta etxera!
Gora gu eta gutarrak!
Nork: Andereño jauna.2009/02/08 20:03:22.468 GMT+1