MOMENTUA BIZITZERIK IZAN EZ GENUENONTZAT... Hona hemen oparitxo bat... ikusi ez da ezer ikusten baina entzun bai eta bestea imaginatu dezakezue... lololororo lololororoooo!
2010/07/06 17:47:47.301 GMT+2
Lautadaaaa! Araiako dantza plaza amaieran
Nork: Laube.2010/07/06 17:47:47.301 GMT+2
Etiketak:
bertsoak
asparrena
audioak
| Permalink
| Erantzunak (14)
| Errenferentziak: (0)
Bisitak




Erantzunak
Araiako malekoia
ez zegoen ez bare
Azken eguna izan arren
jai usainez goi ta behe
loroloro amaitzeko
blusa mozkorren pare
Nola ausartu zineten
andereñorik gabe???
Nork: falta zena.2010/07/06 18:02:18.181 GMT+2
aitortu beharra
baina bakarrik utzi ta...
horrelakoak gara
bertsotan hasi eta
azkenean algara
gurekin bueltatu zinen
jaizalea baitzara
Nork: BKN TXAPEL(A)DUN.2010/07/07 00:37:28.511 GMT+2
JOTAFA baldin badago
beraien inguruan
lotsagabe handiagorik
ez da izango munduan!!!
jaizalea izan arren
ez nengoen orduan...
kontatu behar didazue
IKUSTEKO moduan!
Nork: andereño.2010/07/07 08:22:55.809 GMT+2
Araiako arkupean
inor ez han isila.
JOTAFA ta betikoak
egiten iskanbila,
eta jendea animatzen
Lautada da abila.
Ostiralean nor dator
Bob eta gure bila?
Nork: Markitos.2010/07/07 16:52:15.928 GMT+2
Bertso txat berria dugu
uda hontako joko
Berdin zaigu errimatu,
poto ala ez poto
Lupizarrate gustora
dut berriro igoko
Markitos maleteroan
eta Bob kopiloto !
Nork: andereño.2010/07/07 17:21:06.758 GMT+2
elkartu garenean
potetxoren bat hartzea
genuen burmuinean
hozkailua itxaroten
lokal aldamenean
bertsokalaren giltzak gu
ditugu azkenean!
Nork: Monotema.2010/07/07 23:34:02.574 GMT+2
Nork: Monotema.2010/07/08 23:59:30.363 GMT+2
inork idazten ala
bertso dantza plaza izan
behar da mundiala
bertsokalera sartu ta
ze sorpresa aibala
esan beharra daukagu
hozkailua doala!
Nork: Monotema.2010/07/09 00:03:18.551 GMT+2
Azkenean nola egin
zareten giltzen jabe
Hozkailuaren atea
zabaldu parez pare
Araurenbat ipiniko
dizuet hala ere:
Ezingo da ezer hartu
Bertsorik bota gabe!
Nork: andereño.2010/07/09 00:12:25.725 GMT+2
grabazioa entzun dut
jendea bero-bero,
bonboa gogor astinduz
lo loro loro loro,
ez da zaila imajinatzen
zer gertatu zen gero,
baina afinatzen nota
izan duzue zero!
Nork: epaile anderea.2010/07/09 09:26:16.303 GMT+2
"Garaitu nahi gaituzue!"
lehen abordajea
Domestikatu gabeko
estilo salbajea
Bertsokalari aldatu
behar diogu trajea
Beraz gaur tokatzen zaigu
bertso-brikolajea!
Nork: andereño.2010/07/09 15:00:48.973 GMT+2
Txartel gorri agropunka
geratzen zen polito,
ate gainean jarrita
dotore, peto-peto.
Zensura etorri da ta
ikurrak fuera, kito!
Beste bat egingo dugu,
letra handiz hobeto!
Nork: .2010/07/10 12:27:07.085 GMT+2
gendun autozensura
pintura beltzakin ondo
marraztu gendun zura
orain rekapazitatzen
datorkit bai burura
zergatikan zensuratzen
dute gure kultura!
Nork: Monotema.2010/07/13 00:49:20.812 GMT+2
Jende gazte euskalduna
zenbat indar ta kemen!
Gaztetxe baten itxura
hartzen omen zioten.
Ikur horiek hor jartzeak
auskalo zer dakarren!
Aurreiritzi eta beldurra
besterik ez da hemen!
Nork: agropunk.2010/07/14 10:39:26.298 GMT+2