Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/26

Lautadaaaa, lautadaaaa!

 

Bueno, hemen FINALERDIETARAKO Lautadako sortarako jatorrizko doinua eta Asierrek egindako moldaketa

 EGURRA!

Nork: Laube.2010/03/26
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (10) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

8 Dulantzi, Burgelu eta

7 Zalduondo xelebrea

8 Asparrena, Barrundia ta

7 Aguraingo jendea

8 Aldarrikatzera gatoz

7 lautadako "airea"

8 kastako jendea gara

7 konplejurik gabea

 

1- Beste hiru bertso egin behar dira

2- Lema On bat behar dugu!

       LAUTADA, LAUTADA, .................

  • hau da hau harrikada
  • pataten matxinada
  •  agropunkiak gara
  • Garaitezinak gara
  • besterik?

3- Amaierako bertsoan "Lautada gorria" aldarrikatzen badugu... Abantipopolorekin amaitu daiteke sorta jende guztiak abesteko...

 

Nork: Andereño jauna.2010/03/19 15:20:01.593 GMT+1

Oso itxura ona hartzen ari da.

Adarrikatzera gatoz, matxinada, garaitezinak, lautada gorria, avanti populo...

Hurrengo ensaioa Heredian proposatzen dut, Roberto eta Marren etxean. Sindikalista lisiau bat ezin da geratu kanpoan halako abestiarekin. Horrela ere probatuko dugu han dagoen tanbor hori, tinbala. Abesti honetarako oso egokia da.

Aupa kamaradak

Nork: asier.2010/03/20 07:49:14.133 GMT+1

OSO OSO ONA!!

Nire uste apalean, "hau da hau harrikada" gustatzen zait, baina agian deformazio profesionalagatik... badakizue, geo-harrikada... beraz, egokiagoak iruditzen zaizkitik "pataten matxinada" eta "garaitezinak gara", dena den, aurreko bertso sortarekin erlazionatzeko "garaitezinak gara" da gehien gustatzen zaidana!

GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUE!

LAUTADA, LAUTADA, GARAITEZINAK GARA!

Nork: Markitos.2010/03/20 12:32:57.525 GMT+1

Ni markitosekin ados. Baina zalantza dut, ez ote den pittin bat prepotendea...

Bueno, ezagutzen gaituenak badaki gure AIREA bilbotarrena baino sanoagoa dela... kar, kar..

Hurrengo entsaioa Heredian, eta egurra!

Nork: Andereño Jauna.2010/03/20 12:58:37.626 GMT+1

Aizue, hemen uste dut lanak banatzen hasi behar garela. Eta lehenengo lana bertsoetarako ideiak antolatzea:

1. Bertsoa listo kalisto.

Leloa: Lautada, Lautada... garaitezinak gara. Inork ez badu hoberik esaten horixe bera.

2. bertsoa: Gure izaerari buruz. Rurala baina iraultzailea, erdaldundua baina euskaltzale eta abertzalea, Auzolanean ohitua, Musikazale eta festazalea, Agropunkia, mahoizko prakak, kuadrodun alkandora, belarritako inpareak eta txotxa ezpainetan... Bulebarrerara ere mendikobotekin joaten den espezie domestikatugabea... 

3. bertsoa: Gure inguruneari buruz, eholika, tentsio altua, autopista, trenbidea, baina guztien gainetik bizirik jarraitzen dugula. "garaitezinak gara"...

4. bertsoa: lautada gorriari aipamen eginez.

Ea, nork hasten duen erronda! ANIMO!

Nork: potosa.2010/03/20 21:07:53.725 GMT+1

Beste bukaera bat zerrendarako:

Lautada, Lautada, denok bat matxinada.


Nork: bizarrik gabekoa.2010/03/21 08:37:21.245 GMT+1

hementxe doa lehenengo saiakera (ordena aldatzea ere pentsatu dut, Euskal Herri... hasi eta agropunki izaera... bukatu) Iradokizunik?

batzutan lanean baina
ia gehienetan jai
agropunki izaera
ez baitaukagu salgai
Euskal Herri erdi-erdian
bizi gara gu lasai
erdaldunak jaio ginen
baina euskaldun bizi nahi

Nork: agropunki bat.2010/03/23 00:03:49.759 GMT+1

Hemen iradokizunen bat edo beste

Buelta ematen badiozu amaierari niren ustez beste egosialdi bat eman beharko litzaioke. "Ez baitaukagu salgai" horrek aldez aurretik esan duzun zeozerren ondorioa izatea eskatzen du, baina ez da errez ulertzen KAUSA-ONDORIOA, ordun zeozer garbiagoa jarriko nuke RI-RAU ulertzeko moduan. "Eta ez gaude salgai" forrexanpol...

beste amaieran... "erdaldunak jaio ginen" hori... ez dakit ba... Irakurtzean bortitz samarra egin zait. Bukaera izateko behintzat bai. Goian hobeto? Ba horixe, iradokizunak baino ez. Barkau pixkat tikismikisa banaiz, baina eske galdetuz gero, sopasenkaldero

Nork: Andereño jauna.2010/03/23 22:18:38.923 GMT+1

Arrazoi zenuen, andereño jauna, fuerteegia zen erdaldunak jaio garelako kontu hori.

Hona beste saiotxo bat.

Eta besteok zer? lanpetuta al zabiltzate txor eta tan? Eta bertsoak?

Honelakoxea dugu
Lautadako jendea
jaiak egiten trebea
ta musikazalea
auzolanean ohitua
eta abertzalea
domestikatu gabeko 
espezie xelebrea

Kapitalera bisita
egiten duenean
ez da zaila antzematen
lehen begi kolpean
alkandora koadroduna
eta txupa soinean
mendiko botekin dabil
lasai Bulebarrean

Nork: .2010/03/24 23:05:12.804 GMT+1

Oraintxe konturatu naiz, lehenengo bertsoa berriz irakurri ondoren, errima bera erabili dudala (eta oin berak ere bai)

Bihar saiatuko naiz berriro, beste errima batekin. Berandu ibiltzeak ekartzen ditu despiste hauek.

aiooooooooooo

Nork: miren.2010/03/24 23:55:25.232 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru