Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/26 16:19:36.518 GMT+2

Lautadako haurren BERTSO TOPAKETA

 

Aguraingo Lope de Larrea ikastolako eta Dulantzi eta Araiako eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek egundoko bertso-festa eskaini dute gaur goizean Aguraingo Harresi aretoan. Ikasturte osoan bertsolaritza eskola ordutan landu eta gero urte osoko fruituen erakustaldi bikaina egin dute. Batzuk urduri, beste batzuk lasai... baina denak irrifartsu. Giro goxo eta euskaldunean ondo pasatu, bertsoak entzun, eta elkar apurtxo bat ezagutzeko aukera bikaina izan dute.

Dulantziko haurrak izan dira oholtzara igotzen lehengoak eta Famatuei buruzko kopla umoretsuak eta Dulantzi Herriari buruzko bertso-sorta polita eskaini digute. Ondoren Araiakoen txanda heldu da  Dortoka eta Erbiaren ipuina eta beren herriari buruzko bertso-sorta ederrarekin. Aguraingoen txanda izan da azkena. Bertso antzerki bana eskaini digute 6. mailakoek eta Oporretarako gonbidapena luzatu 5. mailakoek. Barre eta txaloak ugari izan dira.

Zorionak talde guztiei egindako lanagatik eta segi horrela!

Nork: Laube.2010/05/26 16:19:36.518 GMT+2
Etiketak: argazkiak berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru