Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/22 21:03:16.448 GMT+2

Loretxoa, jatorrizko bertsioa

ARKAITZ ESTIBALLESEN bertso hauekin ikusi zuen argia doinu polit horrek. Loretxoaren doinuaren moldaketa bertsotarako Unai Ormaetxearena da (Alex Sarduiren laguna).

«Etxean zagoz bakarrik. Atea giltzaz itxi eta ohean sartu zara. Hala ere, ez zagoz lasai».

Abokatuak deitu berri dit

bi lagun dira erori

filtrazio txiki bat egon da

nahi duzunerako tori

zure izena atera ei da

ta beste hainbat istori

zu lasai egon inkulpatzeko

nahikoa ez baita hori.

Eskegi diot atea itxi

ohean sartu naiz grogi

orain daukadan ezinegona

ez diot opa inori. (BIS)



Mila zalantza, milaka beldur

etortzen zaizkit burura

erropak jantzi kotxea hartu

eta zeharkatu muga

edo bestela egin dezaket

ez dakidanan itxura

bertan gelditu baina horrek ere

kendu behar dit logura

zenbat polizi ze atxiloketa

sufrimendu ta tortura

lagun arteko ametsa zena

amesgaizto bihurtu da. (BIS)



Bateriarik eta txip barik

hortxe utzi dut mobila

esan zidaten egiten dela

horrela jarraipen pila

eskilaretan pausuen hotsak

jaunak a ze iskanbila

laugarrenekoa izango zen

berriro dena isila

etor daitezela polizia

ertzaintza guardia zibila

entregatzeko asmorik ez dut

etor daitezela bila. (BIS)

BERTSOAK ENTZUN

Nork: Laube.2010/05/22 21:03:16.448 GMT+2
Etiketak: bertsoak | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Larrosak laister zimeltzen dira

desagertu, fuera, punto.

baina bihotz barruan dudan hau

ez da inoiz zimelduko.

 

Aupa Manex!

andereño, mila esker doinuagatik!

Nork: Markitos.2010/05/25 21:48:57.565 GMT+2

Erromantiko hutsa zara!

Aizu, larunbatean 9 goaz lautadatik, markitos eta Kafesbake bakarrik faltako zarete... oseakeeeee.

Gauean lekutxo bat egingo dizuegu ala?

Nork: Andereño jauna.2010/05/25 22:02:14.854 GMT+2

aupa!

Ba kafesbakerekin hitz egin behar dut, baina uste dut bere bizikletarekin eta nire brujularekin Ubidera heltzeko modua aurkituko dugula, sikiera bisitatxo bat egitera...

ondo pasa!

Nork: Markitos.2010/05/26 20:13:49.575 GMT+2

Ori da denok joan behar gara, eta bonboa ere noski gurekin etorriko da. Bueno ba larunbaterarte.

Nork: Markitos.2010/05/26 20:59:23.928 GMT+2

ze, identitateak lapurtzen hasi gara ala??

ta andereñok ze ondo pasatzen duen e... han ta hemen umeekin bertsotan egun osoa... antza gaurkoan Beñat ere engainatu duzu haurren bertso topaketan abesteko... haur nagusitxoa iruditzen zait, baina bueno.

Nork: Markitos (originala).2010/05/26 21:42:46.971 GMT+2

Hori, hori... Markitos bat eta bakarra dago, usurpaziorik ez!... Jon Unai (nolaezpa!) eta Kafesbake ere engainatu ditu Andereño Jaunak gaur goizean, eta Kafesbakerenak dira argazki dotore horiek. Eskapadatxoa bizikletaz eta bokatarekin egingo omen du larunbatean... Asike, sentitzen dut bainaaaaa, Antiguedadeek itxaron beharko dute apurtxo baten

Ai, ai... Andereñok zuei nahi duzuena ematen dizue, edo hobeto esanda naranjei bezala zukua ateratzen dizue ta ederki pasatzen du bide batez... kar, kar... Earra izango da larunbatekoa!

Nork: Sorgiña piruliña.2010/05/26 23:08:47.320 GMT+2

aupa gazteak!

Zuen arteko elkarrizketa hauek ulertzeko ikastaro labur bat eman beharko dit andereño jaunak: kafesbake, brujula, bizikleta, bomboa... dena klabean.

Atzo Beñat eta Jon Unaik sasi-eskola, eta kulpantea andereño jauna. hau da hau marka! Larunbatean egurra! Baita andereñori ere!

 

Nork: agropunki bat.2010/05/27 08:35:20.576 GMT+2

Ui, ui, ui... Ea aitzakia on bat bilatzen dudan...

Probetxusko gizon-emakume bilakatzeko batzutan SASIESKOLA egin behar da... Dena ez baita eskolan ikasten...

Ta ze ondo pasatzen duzun zuk gure elkarrizketak deszifratzen eh! Aspaldi idatzi ezer idatzi gabe ta gerrera etorri zara gero...

Nork: Andereño jauna.2010/05/27 10:28:39.268 GMT+2

Ba, bai. Arrazoi duzu. Probetxuzko pertsonak  BERTSOESKOLA egin behar du, dudarik gabe.

Nork: AGROPUNK.2010/05/28 08:04:28.592 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru