Agurainen gertatu zen, 15 ordu euskaraz egiteaz gain Arabako eskolarteko txapelketako 1. kanporaketa egin baikenuen San Juaneko BertsoKAL dotorean... lagun arteko giro goxoan. 5 izan ziren azkenean kantatzera ausartu zirenak, Aguraingo bertso-eskolako 3 (Beñat, Bingen eta Jon Unai) eta Gasteizko bertso-eskolako 2 neska (Maialen eta Maite). Azkenean bertso eskola bakoitzetik bana pasa ziren eta hainbestean denak pozik...
Finala Maiatzaren 29an izango da LEGUTION, egun osoko festa hori ere... Hemen etziok treguarik!
ZORIONAK Maialen eta Bingen!!!
Gertakizunak irudi hauek utzi zizkigun, baten bat ez bada publikatzeko modukoa protestatu dezakezue eta konbentzitzen bagaituzue kenduko dugu
Bisitak




Erantzunak
Nork: auskalo.2010/05/18 21:08:29.893 GMT+2
ba lanean guapa, lanean!
baina bueno, hemen nagoela aprobetsatuz ba zeozer jarri beharko dut... Ondo pasa genuen e! eta andereño jauna, nola bukatu ziren propinako ordu hoiek? kar kar!
aber ostiral honetan zer gertatzen den eta Zalduko ordezkariren bat bidaltzen dugun finalera! animo gaztiak! ni zahartzen hasita nago horrelako gauzetarako...
Nork: Markitos.2010/05/18 22:07:48.051 GMT+2
ahhhh! eskerrak! Ia Zeledon txiki ere animatzen den aspaldian ez du ezer idatzi ta...
ze ez dago zu engainatzerik? berehala harrapatzen nauzu sinatzen dudan izenarekin sinatuta ere... kabroia!
Aparteko orduak ederto! pelutxezko hartzekin dantzan baina bueno... besterik ez bada horrekin konformatu beharko. En fin... seko enamoratuta naukazue!!!
Gaur oberbuking izan dugu Bertsokal-en, Zalduondo-Agurain REMIX, hustu ditugu beteta geratutako bi sagardo botilak... Klaro, bero handia egin du eta badakizu... ez desidratatzeko. Gure bi sirenek penitentzia egin behar izan dute txapelketan kale egiteagatik, erratza pasa, mahaia garbitu... kar, kar.
Bestela hiru mosketeroak ondo... eta ummmm! esango nuke gerta daitekeela finalera baten bat pasatzea...
ANIMO NESKA MUTILAK!
Nork: Andereño jauna.2010/05/18 22:53:42.834 GMT+2
Andereño jaunak eskatzen badit idaztea ba zeozer jarriko dizuet.
Aber ze gertatzen den ostiral honetan, desbentaja da esnenatoki gainean abestu behar dela eta bonborik gabe(Jon Unai edo Oier ez badute eramaten klaro) jejeje.
Bueno ba ostiralarte.
Nork: Zeledon.2010/05/19 12:19:31.413 GMT+2
bueno txo! ez da ainbestekoa izango "esnenatokiana" ez? ta bonboarena... pixkat zailago ikusten dut. dena den, bonboarekin edo gabe, lautada paregabe!
ANIMO! GARAITEZINAK GARA! EUTSI GOIARI!
Nork: Markitos.2010/05/19 22:01:54.057 GMT+2
Lasai mutilak!... egongo da objeto kontundenteren bat gaztetxean perkusioa egin eta animoak emateko. Bestela loroloro egiteko ez da beste munduko gauzik behar
Zuek agurra ondo prestatu eta trankil kantatu...
Gaur Viñaspren bertso-eskolan egon naiz espionajea egiten eta eta ikaratuta daude... ji, ji
Lautadakoen boterea sikologikoa da ein handi batean... beraz, badakizue!
Aupa EKIPO! Fermin kaperuzak zioen bezala...
kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!
Nork: Andereño jauna.2010/05/19 22:57:36.528 GMT+2
Aupa gaztiak! Gasteizera joan-etorria egiteko taxia 4.45etan egongo da herrikon. 4 leku libre. Bihar arte
Nork: taxista.2010/05/20 14:07:07.136 GMT+2