Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/15

Mendiak lau haizetara AUDIOA

Martxoaren 15ean Mendiak lau haizetara plataformak aurkezpena egin zuen Agurainen, hona hemen bertso-eskolak okasiorako prestatutako bertso jarriak. 

                          AUDIOA ENTZUN


 

Nork: Laube.2008/03/15
Etiketak: bertsoak helduen-txokoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"HEMENGO ABERATSAK"
Doinua: Bizkaiko aberatsak
 
-1-
Hemengo aberatsak
dira diru zale
lurren erosle eta
erroten saltzaile.
Mendia bete dute
mila gailu ale
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen baitute
diruaren alde.
 
-2-
Elgean ere egon zen
Arazo berbera
Aerosorgailuak
Nahi dituzte heda
Ez diegu emango
Inoiz be aukera
Errotak jarrita be
Hau doa txarrera
Hau progresoa bada
Goazen etxera

-3-
Haize erroten kontra
Kixoten erara
Protesta egin nahi dugu
Gaur lau haizetara
Zer asmo darabilten
Agerikoa da
Isildu nahi gaituzte
Sartuta ikara
Erraldoiak ekarriz
Iturrietara

-4-
Energi garbi horrekin
Ez jarraitu horrela
Santxo eta Kixotek
Ein zuten bezela
Izago gaituzue
Aurrean bestela
Ez esan haizerrotak
Politak direla....
politagoak dira
Jostailu bezela

-5-
Irratian entzun nuen
Eta min eman dit
Errotak ipini nahi
Oso hurbil hemendik
Ta ez naiz geratuko
Etxean geldirik
Nahiz eta zuek esan
Behar da errotarik
Guk nahiago ditugu
Mendiak bizirik!


LAUTADAKO BERTSO ESKOLA
2008ko Martxoaren 15ean

Nork: Laube.2008/03/16 12:01:38.923 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.