Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/06

Asier Otamendi Txapeldun berriz ere

Historiako finalik jendetsuena jokatu zen atzo

 Printzipal Antzokian

(Argazkiaren iturria: ABE. Argazkilaria: Edorta Sanz)

Printzipal Antzokia lepo bete zen, ia 700 pertsona, Arabako Bertsolari txapelketako final handiaz gozatzeko. Pankartak, txalo sutsuak eta giro beroa egon zen benetan.

Asier Otamendi izan zen onena, esperientzia baduela erakutsiz, erregulartasunez eta zenbait unetan goia joz osatu zuen finaleko lana. Manex Agirrek bigarren postua eskuratu zuen, txukun egindako lanaren ostean, eta txapelari hurbiletik begiratzeko aukera izan zuen.

Iñaki Viñaspre buruz-burukoan egoteko aukerekin jotzen zuten bertsozale askok, eta ideiaz fresko eta une batzutan distiratsu agertu zen taula gainean: hirugarren postua lortu zuen. Iaz txapeldun izandako Oihane Pereak laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, Zigor Enbeita izan zen bosgarren eta Andere Arriolabengoa seigarren. Azpimarratzekoa izan zen  finalera lehenengo aldiz sartu den emakume Aramaioarraren lan txukuna.

FINALEKO ARGAZKIAK


FINALA BIDEOAN (www.bertsoa.com)


FINALAREN JARRAIPENA PRENTSAN:

Berria  -  Noticias de Alava -  Gara  -  El Correo  - Goiena

Nork: Laube.2008/04/06
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

Erreferentzia: Otamendirentzat txapela, Manexentzat bigarrena - Gorbeialdea bertsotan 2008/04/06 12:26:40.711 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.