
Familia handi bat gara lautadan, eta txapelketara goaz! gure eskualdearen pabilloia altu uztera... 6 izango dira kantuan baina atzean ekipo zabal bat, sorgin eta deabru txiki eta guzti...
Otsailaren 27an, 14:00etan bazkaria dago zalduondoko Zeledon txiki elkartean. Izena emateko deitu 675707971 telefonora edo idatzi mezu bat araba.sustapena@bertsozale.com helbidera asteazkena baino lehen.
Lautadako larreetan hazitako arkume goxoa izango dugu dastatzeko... eta bazkalostean, sekulako festa: Postre potentearekin hasiko gara, Bertso sorta lehiaketa, "zalduondoko txispak", " txor eta tan taldea" eta "aniturri institutuko gazteak" bakoitza bere herriari buruzko bertso sorta martxosoarekin. Musikaz lagunduta, pooooorsupuesto! Lautadan 3 urteko haurrek ere instrumenturen bat jotzen dutelako. Gure espezialitetatea, adarra jotzea.
Ondoren, giroa berotuta, Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketako ALE ligako lehen saioa: ERRIOXA vs LAUTADA... Argi ibili, Lautadako taldean denetatik dugu ta.
Gure zerbitzu sekretuek, SORGINETXE taldearen entrenamendu batetako irudiak lortu dituzte. esklusiba LAUBE BLOGEAN! Nor den nor ez dizuegu esango... zuek erabaki... kar, kar
Bisitak




Erantzunak
ARAMAION zer gertatu zen jakin nahi baduzue, hemen duzue informazioa:
http://www.blogak.com/gorbeialdea-bertsotan/hasi-da-eta-nola-hasi
Nork: Oihane.2010/02/21 15:41:07.403 GMT+1
Nork: miren.2010/02/22 08:43:35.483 GMT+1
eta baleteko dantzaria? Jonpi edo Oier?
Nork: ez dakit....2010/02/22 22:40:03.660 GMT+1
Nork: nik ere ez dakit....2010/02/24 19:05:01.876 GMT+1
Nik uste txerria sariak banatzeko aproposa dela... Bec-en ere holakoxeak egoten dira ezta?
Nork: Lehenego ezjakina.2010/02/24 21:45:46.795 GMT+1
Eta bertso jarrien lehia zer?
Gaztetxoek uste dute gailenduko zaizkigula, baina garaitu nahi bagaituzte, jai daukate horiek ere!
Nork: Evaristoren jarraitzaile bat.2010/02/25 09:19:19.469 GMT+1