2010/08/23 14:54:49.046 GMT+2
Piztinetako tabernan, datorren ostiralean...
Nork: Laube.2010/08/23 14:54:49.046 GMT+2
Etiketak:
asparrena
agenda
| Permalink
| Erantzunak (14)
| Errenferentziak: (0)
Bisitak




Erantzunak
Gazteak, prest al gaude
ostiralerako?
Nork: Andereño.2010/08/25 23:07:23.660 GMT+2
Gaiak prestatu ditut
jada zuentzako
Ofizio, tiro pitxoi
eta jolas nahiko
ta musika kontuak
amaierarako!
Prest ote daukazue
Pirata jantzia?
Nork: sorgiña piruliña.2010/08/27 00:09:55.686 GMT+2
denok eman genuen
daukagun guztia,
eta ahaztu zitzaigun
batela, ontzia.
Zelan lupizarrate
portua igotzia?
Nork: Markitos.2010/08/28 12:04:01.235 GMT+2
Beste batzutan baino
askosaz hobeto!
Zenbat gauza daukagun
hemen kontatzeko...
Elaiek emandako
babesa tarteko
Zu, eguzkiak behintzat
ez zaitu erreko
Nork: Andereño.2010/08/28 12:12:19.605 GMT+2
Eguzkiak iwal ez,
baina bai Herriak,
urtero errretzen nau
fama txarra daukat.
Beste norbait piszinan
kiskali al zen bart...
Bihar San Juan suan
erreko da hainbat!
Nork: Markitos.2010/08/28 17:51:36.448 GMT+2
Igerilekutan da
hamaika genero
Likidoek ere jarri
gaitzakete bero
Gure aingerutxo bat
dabil jo ta fuego
Orain poxpolua da
Handitan metxero
Errez hartzen du sua
Txispa piztuz gero
Nork: Andereño.2010/08/28 19:27:37.280 GMT+2
Badugu monotema,
ta balonzestoa,
"kirolaria" eta
antropologoa,
ligoia, sukaldari
ta geologoa...
ahaztu gabe noski
gure andereñoa.
baina noizko lautadan
bertsoglifikoa?
Nork: Markitos.2010/08/29 17:47:21.212 GMT+2
Ezetz asmatu hau!
Blogarientzat oharra: Bertsoglifikoak egiteko Googlen behar dituzuen irudiak bilatu, kopiatu eta zuen erantzunean pegatu
Nork: Andereño.2010/08/30 23:51:16.103 GMT+2
Inspirazioa heldu zait orain,
ta beste hainbat histori:
jirafaren lepo okertua
hortxe jausi naiz ni grogi,
gerraren jainkoa omen da Ares,
sua sua, dago gori...
Oier Suarez, a ze sorpresa!
nire izena da hori.
Bertsozaleekin hasi garela,
hementxe duzue tori:
aspaldian ez duzu idatzi,
ta zu zeu zara berori.
Nork: Markitos.2010/08/31 16:04:51.689 GMT+2
Nork: Andereño.2010/09/02 21:00:40.940 GMT+2
Nork: Saski-meloia.2010/09/03 03:41:10.950 GMT+2
Batzutan zoratu egiten naiz
mezua norena ote?
Orain meloia galduta dabil
ze alaba ta ze dote!
Andereñok Amaia zentroan,
fitxaz beteta lau pote,
izen-deiturak eskura ditu,
nahiz famatu nahiz arlote.
Informazio asko dutenek
aise igartzen diote
Nork: .2010/09/03 12:39:52.334 GMT+2
Nork: agropunk.2010/09/03 12:40:35.093 GMT+2
Bertsoglifiko bat izan leike
perfilerako eskakizun
Mendi edo ta itsasaldean
beti gartsu, beti lizun...
Nahiz erantzuna eskura izan
ez dut nere eginkizun
Oporretatik ongi etorria
ondo eman nahi genizun:
Ispiluari begiratu ta
ea zer esaten dizun!
Nork: Andereño.2010/09/03 14:25:25.147 GMT+2