eskerrik asko Oihane hau da pixka bat drama pasatu den uda hau utziko dugu aztarna ez dugu ongo pasako begiratuz iragana zuek beti zaudete hor ta berdin da panorama Oihane beti gu gatik hematen duzu dana horregatik justu zara gure bigarren ama!
Nork: Saski-meloia.2010/09/08 23:05:02.562 GMT+2
"utziko digu aztarna"
Nork: Saski-meloia.2010/09/08 23:06:42.577 GMT+2
Uda hondarrarekin zenbat
ozpin zaporeko muxu!
Baina laster izango zara
berriz zu, eta berriz SU
batzutan on egin nahi eta
hostiak jasotzen dituzu
baina besteetan bizitzak
berak harritzen zaitu zu
Hemen dena eman behar da
hortan arrazoi daukazu
neri bezala, zuri ere
bueltan etorriko zaizu!
Nork: Andereño.2010/09/09 00:00:18.098 GMT+2
ooooooo ze polita!
"no, no, no, he dicho bertso:"
Zenbat marroi pasatu ditugun
ez diot opa inori
apendize, bihotz eta txori
ta beste hainbat istori
itxaropenari gogor eutsi
ez garelako erori
ekaitza pasatu dugu behingoz
nahi duzunerako tori
hemen egongo garela beti
ez ahaztu inoiz hori
ta lagunek maite zaiuztela
esaiozu edonori!
Nork: Markitos.2010/09/10 12:57:08.633 GMT+2
hori bai bertso polita da
zuk orain egin duzuna
apendizerik ez dut orain
baina badaukat garuna
jarraitu behar dugu aurrera
hori egin oiertxo jauna
farraz farra joan behar gara
hauxe egin behar duguna
ez dakit ona naizen baina
batzutan naiz oso astuna
eta zerbait behar baduzu
hortxe naukazu laguna
Nork: Artzaia.2010/09/10 16:42:17.687 GMT+2
ai ze bertso hunkigarriak
idatzi dituzuen hara
uda pasatu egin da bai
oporrak ere bai iada
eta norbait argalagoa
sentituko beharbada
antropologoa izan nahi eta
etorri naiz Donostiara
nere gela txiki honetan
faltan botatzen lautada
ostiralean autobusez
joan bertso-eskolara
Nork: zeledon.2010/09/14 08:27:35.489 GMT+2
Gure kaja eta bonboa
ez ditugu ikusten asko
Bolognako zurrunbiloak
irentsi dituelako
blogean sarri sartu ohi dira
eta zenbat negar malko!
Bertso-eskola bat astean
gutxi da beraientzako...
bertso trena gal ez dezaten
hemen ipini beharko
Ofizio bat gure bi lagun
herbesteratuentzako
Goizeko 3etan atea jo dute MARKITOS zure etxean. Jaiki eta ireki duzunean ohartu zara ZELEDON bizilaguna dela, preserbatibo eske datorkizuna. Markitos hasita, ahal duzuen doinu eta neurrian.
Nork: Andereño.2010/09/15 00:12:42.708 GMT+2
"Eskilaretan pausuen hotsa
jaunak a ze iskanbila"
ohetik altsa, zapatak jantzi,
itsuka piztu bonbila
atea zabaldu dudanean
jarri naiz horren zurbila
hara ze sorpresa tipo honek
atea jo kondoi bila
Nork: Markitos.2010/09/15 21:55:01.988 GMT+2
Nork: publikoa.2010/09/15 22:16:54.968 GMT+2
lolorololo lolorololo...
Nork: publikoa.2010/09/16 08:33:09.351 GMT+2
kaixo zer moduz bizilaguna
zure aurrean naukazu
derrepentean gertatu da ta
hasieran eman dit musu
orain etxera inbitatu dut
kondoi bat emaidazu
zuk ez dituzu erabiltzen ta
kadukatuko zaizkizu.
Zeledonen azken bertsoaren zain, eta hirugarren epailea noiz agertuko...
Nork: Epaile taldea.2010/09/17 15:51:42.803 GMT+2
dut horrelako egoera ona
ta prest daukat eskopeta
oso kontentu iritsi etxera
ta bueltatuko erreta
hementxe bertan bukatu egin da
orain arte nuen festa
nahi baduzu joan berarekin
kondoiak ez dauzkazu eta
Erantzunak
Garaitezinak gara baina
beti ez da izaten jai...
Irribarrez uda osoa
pasatu eta gero aiiii...
sufrimendu malkorik ez dut
matrailean ikusi nahi
Izango gara aldapatxo hau
ere eskalatzeko gai
Laster egongo gara berriz
osaturik eta alai...
Apendizea edo bihotza
falta ba zaigu ere bai!
falta ba zaigu ere bai!
Nork: Andereño.2010/09/07 12:33:57.474 GMT+2
hau da pixka bat drama
pasatu den uda hau
utziko dugu aztarna
ez dugu ongo pasako
begiratuz iragana
zuek beti zaudete hor
ta berdin da panorama
Oihane beti gu gatik
hematen duzu dana
horregatik justu zara
gure bigarren ama!
Nork: Saski-meloia.2010/09/08 23:05:02.562 GMT+2
Nork: Saski-meloia.2010/09/08 23:06:42.577 GMT+2
Uda hondarrarekin zenbat
ozpin zaporeko muxu!
Baina laster izango zara
berriz zu, eta berriz SU
batzutan on egin nahi eta
hostiak jasotzen dituzu
baina besteetan bizitzak
berak harritzen zaitu zu
Hemen dena eman behar da
hortan arrazoi daukazu
neri bezala, zuri ere
bueltan etorriko zaizu!
Nork: Andereño.2010/09/09 00:00:18.098 GMT+2
ooooooo ze polita!
"no, no, no, he dicho bertso:"
Zenbat marroi pasatu ditugun
ez diot opa inori
apendize, bihotz eta txori
ta beste hainbat istori
itxaropenari gogor eutsi
ez garelako erori
ekaitza pasatu dugu behingoz
nahi duzunerako tori
hemen egongo garela beti
ez ahaztu inoiz hori
ta lagunek maite zaiuztela
esaiozu edonori!
Nork: Markitos.2010/09/10 12:57:08.633 GMT+2
hori bai bertso polita da
zuk orain egin duzuna
apendizerik ez dut orain
baina badaukat garuna
jarraitu behar dugu aurrera
hori egin oiertxo jauna
farraz farra joan behar gara
hauxe egin behar duguna
ez dakit ona naizen baina
batzutan naiz oso astuna
eta zerbait behar baduzu
hortxe naukazu laguna
Nork: Artzaia.2010/09/10 16:42:17.687 GMT+2
ai ze bertso hunkigarriak
idatzi dituzuen hara
uda pasatu egin da bai
oporrak ere bai iada
eta norbait argalagoa
sentituko beharbada
antropologoa izan nahi eta
etorri naiz Donostiara
nere gela txiki honetan
faltan botatzen lautada
ostiralean autobusez
joan bertso-eskolara
Nork: zeledon.2010/09/14 08:27:35.489 GMT+2
Gure kaja eta bonboa
ez ditugu ikusten asko
Bolognako zurrunbiloak
irentsi dituelako
blogean sarri sartu ohi dira
eta zenbat negar malko!
Bertso-eskola bat astean
gutxi da beraientzako...
bertso trena gal ez dezaten
hemen ipini beharko
Ofizio bat gure bi lagun
herbesteratuentzako
Goizeko 3etan atea jo dute MARKITOS zure etxean. Jaiki eta ireki duzunean ohartu zara ZELEDON bizilaguna dela, preserbatibo eske datorkizuna. Markitos hasita, ahal duzuen doinu eta neurrian.
Nork: Andereño.2010/09/15 00:12:42.708 GMT+2
"Eskilaretan pausuen hotsa
jaunak a ze iskanbila"
ohetik altsa, zapatak jantzi,
itsuka piztu bonbila
atea zabaldu dudanean
jarri naiz horren zurbila
hara ze sorpresa tipo honek
atea jo kondoi bila
Nork: Markitos.2010/09/15 21:55:01.988 GMT+2
Nork: publikoa.2010/09/15 22:16:54.968 GMT+2
lolorololo lolorololo...
Nork: publikoa.2010/09/16 08:33:09.351 GMT+2
Nork: zeledon.2010/09/16 13:31:47.862 GMT+2
Nork: publikoa.2010/09/16 21:55:44.181 GMT+2
Gabon, zu hor zaude bero-bero
eta nik berriz dut hotza
nik ez dudala txortan egiten,
bai zera, zakurran putza!
eske nik ez dut kondoi beharrik
barrabilak ditut hutsak.
eta galdera bat dut zuretzat,
non galdu duzu zuk lotsa?
Nork: Markitos.2010/09/16 22:04:23.118 GMT+2
Nork: Markitosen ikontzientea.2010/09/16 22:05:39.888 GMT+2
Nork: Saski-meloia.2010/09/16 22:08:45.368 GMT+2
zure galdera erantzungo dut
lotza galdu dut nonbaiten
baina ez dakit non izan zen ta
horregatik nago hemen
benga kondoia eman zaidazu
mesedez otoi ta arren
zeren eta neska bitartean
dago niri itxaroten
Nork: zeledon.2010/09/17 12:28:13.088 GMT+2
Nork: publikoa.2010/09/17 15:28:29.490 GMT+2
Esan dizut, ez daukat kondoirik,
edo iwal gorra zara?
ederra da haren begirada
horrek sortzen dit zirrara
horren polita, horren ariña
usoa edo enara
ni joango zaiz zure neskarekin
eta zu segi lotara
Nork: Markitos.2010/09/17 15:40:55.151 GMT+2
Nork: Epaile taldea.2010/09/17 15:51:42.803 GMT+2
Nork: zeledon.2010/09/20 17:03:20.960 GMT+2
Nork: Zeledonen inkontzientea.2010/09/20 17:49:03.025 GMT+2
Batek ei gauzka kadukatuta
ta besteak faltan... tira!
mesanotxetik salto egin ta
goazen bi hoien herrira
rosko erdia proba dezaten
gixarajoek sikira...
Larrua jotzen bertsotan baino
hobeak izango al dira?
Nork: hirugarren epailearen mesanotxeko bizilagunak.2010/09/20 19:44:36.335 GMT+2