Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/03

Santa Eskea

Ohitura zaharrak berritu nahirik, otsailaren 9an, 17:30etan Monkloatik abiatuta kalez kale ibiliko gara herrian zehar.

Hartu baserritar jantzia eta makila

Animatu eta parte hartu!

 

Nork: Laube.2008/02/03
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

kaixo laubekoak:

otsailaren 9an, 17:30etan Monkloan. 20:00ak aldera merendola egingo dugu musika eskolako erakusketa gelan (kale nagusian)

Nork: asier.2008/02/04 18:47:07.949 GMT+1

Kaixo Asier

Posible duzu kantatuko ditugun koplak (Sarrerakoa eta agurtzeko koplak) hemen jartzea? Mila esker

Nork: Oihane.2008/02/04 20:25:48.731 GMT+1

aupa zuek:

Hau da abestuko duguna:

Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz

aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz,

baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.

 

Agate Deuna bezpera dugu Euskal Herriko eguna,

Etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna.

Guraso gazte ta umeak pozik eginez gaurko jarduna

Arrautza ogi ta gazta goxoa saskian daramaguna.

Hauek esker ona eta txara:

ESKER ONA

 

Holako etxe holako andre/gizon

eman diguzu aparte

Eskerrik asko eta bagoaz

pozik eta hurrengo arte

 

ESKER TXARRA

 

Gutxi eskatu, gutxio eman

hauxe ezinezkoa da

Zeken itzelak izan baitira

doazela pikutara

Hau da ibilbidea:

Langarikarako bideko tenis kantxa (behin), Apategi (kanpoan, barrenean), tren geltokitik Errotaldera (behin), Urzabal (behin), Martin Deuna (behin), kale nagusian (behin).

Nork: Asier.2008/02/06 13:52:55.209 GMT+1

LELOA:

HILAREN BIAN KANDELARIO

BOSTEAN SANTA AGEDA

USADIOA GALDU EZ DADIN

KANTARI GATOZ ATERA

Nork: Oihane.2008/02/07 17:29:39.639 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.