Edo Josefinaren semea eta robinsoncruso... hau andereñorentzat oparia. Doinua: Sorterriko koplak
1999/05/26
SORTERRIKO KOPLAK (Mikel Laboa- Joseba Sarrionaindia)
Ohianeko pagoak blai
aideratuz hiru elai.
Ostadarraren harian dira
hirurak pausatu nahi.
Larrosak dira gorriak
edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
neskatilaren irriak.
Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena ez da bedatsa.
Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.
Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.
Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean.
Isiltasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.
Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkata.
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.
aideratuz hiru elai.
Ostadarraren harian dira
hirurak pausatu nahi.
Larrosak dira gorriak
edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
neskatilaren irriak.
Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena ez da bedatsa.
Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.
Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.
Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean.
Isiltasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.
Hurrun gauhontzak uluka
zakur deslaiak zaunkata.
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.
Bisitak




Erantzunak
Eneeee! hau ilusioa... Eskerrik asko!
Aizue, hemen bakarrizketan ez naiz arituko ez pentsa... zera esan nahi nizuen kopla hauetan oso ondo ikusten dela kopla zaharraren teknika:
Lehen bi puntu motzetan naturaren aipamena eta azken puntuan mezua...
Norbait animatzen bada koplatan egin dezakegu hemen, Josefinaren semea eta Robinsoncrusoerekin... baina gogoratu puntu bat erantzun gabe dagoela Udako bertso-eskolaren txokoan... Homerren izozkia urtu egingo zen honezkero!
Nork: andereño.2010/06/29 23:17:52.632 GMT+2
Hementxe nago berriro,
botako dizut enbido:
idatzizak zerbait Josu Kampo!
gero Herrikora igo.
Nork: Markitos.2010/06/30 12:25:05.460 GMT+2
Hontza gauetan itzarrik
ez da falta saguzaharrik
batzuk blogean ez dute idazten
kuxkuxeatu bakarrik
Nork: Andereño.2010/06/30 19:03:45.797 GMT+2
ta zuek nirekin sartzen:
idatzi dut bazen garaia
ea zareten ixiltzen.
Nork: Monotema.2010/06/30 20:56:32.963 GMT+2
Kobazuloan barrena
agertu da monotema
Artzaia da orain aitzaki gabe
estrenatu behar dena
Nork: andereño.2010/06/30 22:54:57.638 GMT+2
Bueno ba hementxe nago,
hor zaudete eta hordago!
zorionak Josu, eta besteoi:
saia zaitezte gehiago.
Nork: Markitos.2010/07/01 10:30:04.007 GMT+2
Saguzaharrak ta artzaina,
monotemaren mingaina,
klabean dago dena eta:
lagunduko Josefina?
Nork: kuxkuxeroa.2010/07/01 13:45:08.093 GMT+2
dena klabean blogean
esateko azkenean...
Lan egiteko gogo gutxikin
gabiltzala uztailean
Nork: Josefina.2010/07/01 15:19:25.239 GMT+2
sekulako erritmoa
andereño noizerako dugu
gure pala partidoa?
Nork: Monotema.2010/07/01 15:38:36.312 GMT+2
nik asteburu honetan
palista bat dut bistan:
Larunbatean... farolapean
Eta Araiako jaietan?
Nork: Andereño.2010/07/01 15:41:20.084 GMT+2
nik frontoian dut nahiago:
tokiaz gain behar ditugu
behintzat bi lagun gehiago.
Nork: Monotema.2010/07/01 16:08:52.568 GMT+2
Arrazoi daukazu berez
Zalduondon adibidez
Mingaina oso zorrotza dute...
bai, baina pelotarik ez!
Nork: andereño.2010/07/01 21:29:51.897 GMT+2
Oihane erantzun ti-ta:
nork egingo du igandeko
poteoaren kronika?
Nork: Monotema.2010/07/01 23:05:13.355 GMT+2
galdera ona da hori !
palaz galtzen duenari
kamara emango diogu, eta
izendatu kazetari?
Nork: andereño.2010/07/02 00:46:53.871 GMT+2
Nork: Monotema.2010/07/02 01:19:45.567 GMT+2
egi bihurtzen ari da:
nire ustez aproposenak
kafesbake ta artzai dira.
Nork: .2010/07/02 01:20:51.736 GMT+2
Nork: Zeledon.2010/07/02 09:03:24.518 GMT+2
Nork: Euskal Herriko artzaia.2010/07/02 12:14:27.005 GMT+2
Artzainak zenbat apuru...
Birginitatea galdu du
Gaur bertsokalen txanpainarekin
ospatu beharko dugu
Nork: andereño.2010/07/02 12:20:40.293 GMT+2
Nork: zalduondoko artzaia.2010/07/02 12:27:07.722 GMT+2
artzai ez izan hain bizkor
lehendabiziko gauza dugu
hozkailua jartzea hor
Nork: Monotema.2010/07/02 22:22:08.956 GMT+2
Hozkailua ta posterra
hori panorama ederra
bertsotan gutxi ta juerga asko
gu bai kuadrila alferra.
Nork: Markitos.2010/07/03 11:58:45.710 GMT+2
Hamabitan geratuta
ta inor ez konektauta,
ohean gordeta al zaudete
goxo-goxo ezkutauta
Nork: Markitos.2010/07/03 12:09:51.780 GMT+2
Nork: ur epeleko artzaia.2010/07/03 13:23:43.713 GMT+2
Ai, ai nire eztarria..
hau kokakola egarria!
Berandu baina hementxe gaude
Egun on Euskal Herria!
Nork: andereño.2010/07/03 14:49:23.335 GMT+2
Nork: ur epeleko artzaia.2010/07/03 14:57:27.321 GMT+2
joango naiz zuzenean
Ozaetan geratu beharko
lo egiten azkenean.
Nork: Monotema.2010/07/03 14:58:48.478 GMT+2
ordu txikietan hara
ta gaur berriz Araiara
Martxa honetan iganderako
desintegratuko gara
Nork: andereño.2010/07/03 15:06:41.894 GMT+2
ez larogeitabat aizu
desintegratzen joango gara
baina hobeto pausuz pausu.
Nork: Monotema.2010/07/03 15:16:26.504 GMT+2
Nork: Zeledon.2010/07/05 14:14:09.786 GMT+2
Egin ziren Boben jabe
argirik ito ez... jode!
Andereñok be ez du ulertuko
esplikaziorik gabe
Nork: .2010/07/05 15:35:59.678 GMT+2
oi ai Getaria Getaria
Oihane da gidaria.
Oier, antolatukoa la duzu
biharko bazkaria?
Nork: Markitos.2010/07/29 14:52:44.940 GMT+2
Ondar artean lau katu
Ta mendira begiratu...
Kotxez joan ginen eta ez ginen
batel batean bueltatu
Oi, ai, Aizkorri aizkorri
haitzak eguzkitan gorri
Zer moduz gaurko mendiko festa?
erantzun galdera horri!
Nork: Andereño.2010/07/31 19:08:23.922 GMT+2
bertsolariak bertsotan
zergatik ez dugu berdina egiten
ostegunean bertsokalean?
beraiek bezela
oihane neskatila
ez badugu entrenatzen
nola lortu txapela?
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 06:13:22.127 GMT+2
Gasteizko jaiak akabo!
pilak jarri beharra dago
iruditzen zait badakigula
lehen baino askoz gehiago...
Hasiko al gara lanean
17:00etan ostegunean?
Arrazoi duzu ez da txapelik
lortzen tiropitxoiean !
Nork: neskatilla.2010/08/11 09:38:49.435 GMT+2
gaur bostetan dantzari
eta bihar bertsolari.
beraz, kontatu nirekin eta
hasi gaitezen kantari.
Nork: Markitos.2010/08/11 11:08:21.590 GMT+2
Harri arteko mamuta...
galdera bat dut, apunta:
Ez ote zara bueltan etorri
erromeroaz ahaztuta?
Patrikan nuen gordea
pegatina dotorea
Baina Legairen aurkitu nuen
zuen eguzkilorea
Mamuak sarri kalean
Ez da izango kaltean
Lehortu eta gero jartzea
Bertso-eskolako atean
Nork: sorgiña piruliña.2010/08/11 13:44:36.660 GMT+2
ba ez nekien dedio!
ze ordutan eta nun
geratzen gara berriro.
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 14:50:31.900 GMT+2
tatuajea ai ama!
hasi beharko gara ba
marraki bila laztana.
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 14:56:30.970 GMT+2
16:15 zalduondon
ta zuk herrikon itxaron ?
Bertsokalera 17:00etan eta
ez datozenak hor kopon!
Nork: Andereño.2010/08/11 15:04:39.441 GMT+2
Telefonoa dut akatu...
Oraintxe naiz gogoratu
Kafesbake, Artzaia eta
Monotema abisatu!
Nork: Andereño.2010/08/11 15:11:35.981 GMT+2
ez gara iritsiko kopon!
leku guztitan egon nahi
eta azkenean inon...
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 15:17:11.972 GMT+2
Lehen zeunden berotuta
ta orain estresatuta?
jarri ordua ta joango naiz
Txakolin botila hartuta...
Nork: Andereño.2010/08/11 15:30:09.390 GMT+2
hori gertatzen zait maiz
gainera one piecen
kapitulo bera da berriz
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 15:41:12.689 GMT+2
One piece eta parrandekin...
Ze egun den ere ezin jakin
Horrelakorik ez da gertatzen
benetako piratekin
Nork: Andereño.2010/08/11 15:47:50.521 GMT+2
ta abordatzen piratekin
uste dut daukazula
bizioa nahiko atsegin
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 16:09:18.056 GMT+2
lautadakoen karrerak...
ta bizioa aipatu berak!
Nolako egurra halako EZPATA
esaten du esaerak!
Nork: Andereño.2010/08/11 16:50:28.034 GMT+2
zuek izanda alboan
ez dut berriz tontoarena egingo
hori izan gogoan
Nork: Saski-meloia.2010/08/11 23:26:24.805 GMT+2
te, te, te, te, saski-buru
Tontoarena seguru
Bihar 17:00etan bertso-eskolan
berriro egingo dugu!
Nork: Andereño.2010/08/12 01:32:25.919 GMT+2
ta gainera oso alai
baina andereño maitea
horrela ez nuen esan nahi
Nork: Saski-meloia.2010/08/12 23:41:35.348 GMT+2
Ulertu dut lehen ere bai
zure hobebeharrez, ai....
Baloia zelai hortatik kanpo
baino ez nuen bota nahi
Nork: Andereño.2010/08/12 23:47:41.466 GMT+2
horretan zara abila
nigatik baloia zelai barruan
hobe geratu dadila
Nork: Saski-meloia.2010/08/13 00:20:47.686 GMT+2