Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/05 23:15:41.022 GMT+2

Txapela Agurainera

 

OIHANE PEREAK JANTZI DU TXAPELA  ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

 

Oihane Perea aguraindarrak 609,5 eskuratu ditu eta Asier Otamendik 588 punturekin lortu du bigarren postua. Bi hauek arituko dira udazkenean hasiko den Eukal Herriko Txapelketa Nagusian.

 

Arratsaldeko bostetarako Printzipal Antzokia jendez lepo zegoen. Pankartak nonahi, eta giroa gori. Lehia parekatua aurreikusten zen baina sorpresak ere izan du lekua: aurten inoiz baino arabar gehiagok jarraitu dute txapelketa  kanporaketatik finalera arte. Idoia Beitiaren agindupean aritu ziren hurrenez hurren Ricardo Gonzalez de Durana, Asier OTamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Juan Mari Juaristi. Saio borobila burutu zuten guztiek, inoiz baino freskotasun handiagoarekin. Honako hau izan da azken emaitza

 


ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2009
Gasteiz (Finala)

BERTSOLARIAK
  • Oihane Perea Perez de Mendiola (609)
  • Asier Otamendi Alkorta (588)
  • Manex Agirre (406.5)
  • Juan Mari Juaristi (385.5)
  • Iñaki Viñaspre (365)
  • Rikardo Gonzalez de Durana (349.5)
Gasteiz
2009-04-04
Printzipal Antzokian
17:00

GAI-JARTZAILEAK
Idoia Beitia
AURKEZLEAK
Rakel Anitua

DOKUMENTUAK

 

Honenbestez sustraiak errotuz kimuak loratu dira.Arabako bertsolari txapelketak datorren urtean ere izango du zer esan eta emana. 

 

 

Nork: Arabako Bertsozale Elkartea.2009/04/05 23:15:41.022 GMT+2
Etiketak: agurain berriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

 

     OIHANE, KRISTORENA ZARA, ONENA ETA ABESLARIRIK ONENA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

     AIO ETA OSO ONDO PASA OPORRAK!!!!!!!!

 

         zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    

Nork: berta .2009/04/06 21:26:10.108 GMT+2

Txapela Agurainera!!!

Kontxo hau kristona da!!

Aupa zu txapelduna!

Nork: asier.2009/04/07 18:11:09.602 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru