Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/06/23 23:04:33.615 GMT+2

Udako bertso eskola

Beroari aurre egiteko ez dago bertsoen freskura bezalakorik... Homerrek ere oso ondo daki hori. Horrexegatik ari da zurrupatu, kantatu, zurrupatu, kantatu... Ba horixe...

Lautadako bertso-eskolak ez ditu ateak itxiko udan... bertso-eskolako lagunentzat eta sateliteentzat ateak irekita izango ditu. Lehen zita, uda ofizialki hasi denez (iuju, iuju), OSTIRALEAN, Ekainaren 25ean 17:00etan BERTSOKALen

Nork: Laube.2010/06/23 23:04:33.615 GMT+2
Etiketak: agurain gazteen-txokoa helduen-txokoa agenda | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Iepa Joxepa!

Atzera samar geratu zaigu eta hona hemen Markitosek aurreko batean bidalitako bertsoa kamiseten atzekaldean jarri edo Jere, asier eta konpañiarekin kantatzeko sudurpuntan jartzen zaigunean. Itzela!

ENTZUN MAITE doinua....

 

Lautada non, han bonboa

beti parranda gogoa!

TxorTan lortuko duguna,

Herriaren askatasuna!

Garaitu nahi gaituzue,

ezin izango duzue,

gurekin daude amona,

juerga eta zoriona!

Nork: andereño.2010/06/25 10:50:00.146 GMT+2

Lortu dut!! aupa oi-ek!! jajaja.

Nork: BKN TXAPEL(A)DUN.2010/06/26 12:19:53.770 GMT+2

azkenean lortu egin dut
blog-ean komentatzea!
eta honek lortu egin du
bertso hontan errimatzea!
zorionak oiertxo
nire lagun "txiki" maitea
oihane printzesa ta
zu zara gure printzea!

Nork: BKN TXAPEL(A)DUN.2010/06/26 12:48:02.378 GMT+2

Egun on Euskal Herria!!!

Snif, snif... emozionatu ta dena egin naiz... Erromantiko hutsak zarete!

blogari bertsolari berri bat jaio da... oioioi

 aupa BKN !!!!  

 

Nork: andereño.2010/06/26 13:32:44.617 GMT+2

Kaixo kaixo, iepa iepa!

oaraingoan ere blog-txat hontan hirurok elkartu behar...

en fin, erremediorik eztugu...

zorionak hi! asmatu dek! ta ni ezin ikasi nabilek... zenbakiak garagardo bihurtzen zaizkit, ta fisikaren arau guztiak esaldi batean laburtu daitezke, behin Arkimidesek eta gero Unai Iturriagak esan zuten bezala: iritsi gara eureka!

Nork: Markitos.2010/06/26 13:45:13.761 GMT+2

kaixo guztiei zer moduz hirukote, bertso eskola guztiak horrela amaitzen badira irailerako hilak egongo gara, kar kar

Nork: Zeledon.2010/06/26 15:31:06.274 GMT+2

Bai, bai... baina bueno... gogoratu garaitezinak garela eta guzti hori

eta zuek zer? Araia-Zalduondo ibilaldia ondo?

Gaur txispa afarian kale egingo dizuet... jooooo!... eske txispa gabe nago ... adin batetik aurrera  bateria kargatzeko bi egun behar dira, gutxienez...

Ah! ta zorionak Kafesbake, urte askotako! Ondo pasa eguna parrandero kuadrilla!

Nork: andereño.2010/06/26 17:28:48.553 GMT+2

Gaurko komentarioa idazteko, nahi dudan nehurri eta ERRIMA LIBREAN, hauxe da nire gaia: "bateriarik eta txip barik hortxe dago andereño"

Atzo zerbezarekin / geunden bero-bero.

Ortzi ta Kaskazuri / zarratu ta gero

bateriarik gabe / dago andereño,

erremediorik ez du / horrek, baina beno!

Nork: Markitos.2010/06/26 18:07:29.279 GMT+2

Ahorro energetikoa ona da noizean behin...

Kar, kar... ze ondo pasatzen duzuen zuen andereñokin eta andereñoren kontura... ala... ba orain ez errima ez neurri librea! Diktadura eta kitto. Ea habanera bat  8 oin hauekin nork egiten duen...

HORMONA

NEURONA

ZORIONA

BROMA

DENONA

AMONA

KRISTONA

HONA

 

Animo jeronimo!

Nork: Andereño.2010/06/26 18:23:27.107 GMT+2

Andele andele

Hemen naiz berriro bueltan bateria kargatuta..

Ze inor ez da izango kapaz 8 oinekin bertsoa botatzeko????? Ejem... oraingo hontan pasa egin naiz igual... txungo pastel samar ez ote dizuedan jarri, eske diktadora jartzen naizenean... Bueno neuk egingo dut lehena eta gero zeozer errazagoa ea jartzen dizuedan...

Gauean martxan eduki

arren hamaika hormona

Egunez erdi lo dago

geratzen zaigun neurona

Persiana altxatzera

etortzen bada amona

A ze nolako patxanga,

juerga eta zoriona !

Gaur daukagun erritmoa

ez da izango kristona

ta errezago jartzera

dator andereño hona

PUNTUA hor doa eta

orain ardura denona

Blogeko etxeko lanak

egitea ez da broma!

________________________________

Doinua: Xarmangarria zira..

ZE BERRI ARAIATIK

JUERGISTA KUADRILLA?

 

 

Nork: norizangodaba!.2010/06/27 17:37:21.950 GMT+2

seguru han zegoela

neskatila pila.

Ni ez nintzen han egon

sortzen iskanbila,

bertan egondako bat

anima dadila!

Nork: Markitos.2010/06/27 19:00:54.265 GMT+2

Jopetas! Earra bertsue! lastima atzoko klausurarena.

ANIMO gutxi geratzen dala! bihartik aurrera amnistia!

Aber bertan egondako baten batek zeozer kontatzen duen...

Hoooor doa hurrengo puntu poetiko astronomikoa...

IKUSI AL ZENUTEN

ILARGI BETEA?

 

 

Nork: norizangodaba!.2010/06/27 20:29:58.031 GMT+2

ilargia ez nuen ikusi

ekia bai ordea

eta norbaitek ere

aurkitu lorea

etxera itzultzean pasa

hainbat hektarea

Nork: zeledon.2010/07/01 12:04:19.965 GMT+2

nik ere ez nun ikusi

ilargi beterik

baina bertso eskola

hantxe zen bizirik

pare bat oholtzan eta

behean lau zutik

plazako ixkin batetik

ikusi nitun nik

Nork: kuxkuxeroa.2010/07/01 13:25:23.177 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru