Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/08/16 15:13:50.339 GMT+2

TXAPELAREN BILAAAAA


Hasi da abentura

bertsoen aro berria

Lautada osoan zehar

txapelaren bila!

Nork: Laube.2010/08/16 15:13:50.339 GMT+2
Etiketak: bideoak | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

JONPIS! (ahaztu zait... )

 

Aizue, ONEPIECE Letra ere lortu dut! kar, kar...

Hasi da abentura
Piraten Aro Berria
Zazpi itsasoetan zehar
Altxorraren bila
ONE PIECE!


Gold Roger kapitaniak
Piraten erregeak
Aspaldi ezkutatu zuen
Altxor bikania
Luffy gaztea
Eta bere lagunak
One Piecen bila joango dira
Zazpi itsasoetan zehar


Zoro gerrari ausarta
Sanji tipo dotorea
Ussop sudurluzea
Eta Nami dira
bere lagun leialak


Hasi da abentura
Piraten Aro Berria
Zazpi itsasoetan zehar
Altxorraren bila


Luffyren ametsa da
Piraten errege izatea
Zabaldu belak
Bidaia hasi da
ONE PIECE!

Nork: andereño kizkurne.2010/08/16 15:23:21.967 GMT+2

piraten bertso-saioa
ostegunean izango da
eta gure kapitaina
joango al da amurriora?

JONPIS!!

Nork: Saski-meloia.2010/08/16 17:04:31.883 GMT+2

Saski-meloia dugu

abordaietan maixu

Amurrioko argazkia

bidaliko al diguzu?

JONPISSS!

Nork: Andereño kizkurne.2010/08/17 10:22:30.294 GMT+2

Lehorreko piratak

izango gara behintzat.

Gure armak: bertsoak,

dantza ta ezpatak!

4BE!!

Nork: Markitos.2010/08/17 10:39:21.952 GMT+2

Gure armen artean

HARRIAK ahaztu gabe

laster egingo gara

altxorraren jabe!

Nork: andereño kizkurne.2010/08/17 11:16:04.754 GMT+2

Karlo Magnoren zitak

dio: "armada izan bedi

zuhaitzak eta harriak,

ta zeruko txoriak".

Nork: Markitos.2010/08/17 11:28:00.364 GMT+2

Orreagako piratak

ze pirata ausartak!

Haien herentzia dira

gure egurrezko ezpatak!

 

Nork: Andereño kizkurne.2010/08/17 13:30:22.389 GMT+2

Abuztuaren 15ean bazelako oroitzeko zerbait, amabirjina baino garrantzitsuagoa. Behin irabaziko eta ezingo dugu ahazturaren eskuetan utzi... 1232 urte pasa omen dira azken gatazka irabazi genuenetik. Pozteko baino negar egiteko modukoa baina bueno...

Hemen olerkitxo bat, dena bertsotan ezin adierazi eta (Kantua ere bada)


ORREAGAKO GATAZKA
(J.A.Irigaray - Benito Lertxundi)

Orreagako gatazka
irabazi azkena
gure ondamendiaren hastapena,
geroztik artizarra galduxe dugu
galduxe kemena
asmamena.
Geroztik beldurti eta
lotsak dabiltza bizitzaren zeharbidetan barna,
Itzaltzuko koblakaria
kantari ari zen
euskaldunak azkonak zorrozten
Indarrak elkartzen
eta Orreagako gatazkan lehen aldikotz
Karloman su dotze pariak galtzaile atera ziren,
Orreagako gatazkan
irrintziak goraka harriak biribilkolika
Euskalerriak erakutsi zuen nor zen,
gero,
etxean gelditu zen aitatxi itsuarekin
Gartxot koblakariaren kanten ametsean

etengabeko dantza luzean lotua
oihan eta zeharbideetan barna
eta oihanean eder fagoa
oroitzapenaren mikatza!
Orreagako gatazkan erakutsi ahala
Orreagako oihanetan, ai! ote galdua?

Nork: Orreaga.2010/08/17 21:09:50.791 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru