Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/08/01 23:50:21.140 GMT+2

Zeledon eguna bertsotan

Aupa mutilak! igo gara oholtza hontara ere...Inor ez omen da bere herrian profeta baina zuen kasuan behar bada bai! "Lurrera zaitez eta euskaraz egin" baino "aireratu zaitez eta bota bertsue" hobeto geratzen zaizue... kar, kar. Aupa Zalduondo! ederki ari zarete!! Narbaizan gehiago eta ahal bada hobeto.

 

 

Nork: Laube.2010/08/01 23:50:21.140 GMT+2
Etiketak: argazkiak zalduondo | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zermoduz amaitu zen

Zeledon eguna?

Nork: Andereño.2010/08/03 10:44:24.795 GMT+2

Gure Alkate izan zen

hango txapelduna!

Gorputza sentitu nun

nik oso astuna,

goizetik nuen jada

minduta garuna.

Nork: Markitos.2010/08/03 11:18:59.477 GMT+2

andereño probatu/ al zenuen ardoa?

Nork: Zeledon.2010/08/03 11:21:13.386 GMT+2

Multidiziplinarra

izatea zer den...

Nork: Andereño.2010/08/03 11:22:23.121 GMT+2

andereño probatu/ al zenuen ardoa?

Bai, nahiz eta ez edan

zuekin mordoa

Hantxe piztu zitzaidan

parranda gogoa

Gaur Narbaizara ere

probatzera noa!

 

Multidiziplinarra

izatea zer den...

Nork: .2010/08/03 11:24:43.778 GMT+2

hantxe dantzatu behar/ eta abestu hemen

Nork: Zeledon.2010/08/03 11:28:26.731 GMT+2

polibalentearen

antzekoa omen.

ondo erakutsi dugu

guzti hori aurten.

Nork: Markitos.2010/08/03 11:36:10.512 GMT+2

Ni hemen bertsota ta

Lapikoa sutan...

Nork: Andereño.2010/08/03 11:41:29.980 GMT+2

garbanzoak egiten bainak agian/ bitartean unaitxo/ egongo ohean/ hark sukaldu dezalla/ behintzak gaurkoan

Nork: Zeledon.2010/08/03 11:45:33.419 GMT+2

ez duzu izango ere

batela uretan?

Nork: Markitos.2010/08/03 11:47:20.122 GMT+2

Ez kalabazina da

hau nire ustetan

Lautadakoak beti

gaude lehorretan

eta batzuek dira

Kabroiak benetan

Nork: .2010/08/03 11:50:58.948 GMT+2

Kabroia naizelako

urtero ikara

sutan erretzen naute

ohituran erara.

jendearengan horrek

sortzen du zirrara.

Markitos askatu ta

epaile sutara!

Nork: Markitos.2010/08/03 12:02:29.705 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru