Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2002/04/06

Aurkezpena

NORTZUK GARA
 

Legazpiko Bertso Olariak, Legazpiko bertso eskola osatzen dugun taldekideak gara. Astero astero bildu eta bertsotan aritzeaz gain beste hainbat ekitaldi bultzatzen ditugu, besteak beste bertso-saioak eta urtero egiten dugun bertso-antzerkia.

Larunbatero biltzen gara Bertso-Olarien lokalean, hau da, Itxaropengo azkenaurreko lokalean, bertsotan aritu eta ekitaldiei eta beste hainbat gauzi buruz hitzegiteko.

Partaidetza noski librea da, eta edonor ager daiteke bertara.

Web orrialde honen asmoa talde hau mundura zabaltzea da, eta nahiz eta badakigun kazakhstan-en ez digutela kasu zipitzik ere egingo gutxienez gure apurra hemen da.

Denborarekin bertsoak eta antzerako materiala gehitzen joango gara!

Eskerrikasko ta ondo segi!!



HISTORIA
 

Legazpin aspalditik dator bertsoei buruzko zaletasuna. 80ko hamarkadan mundu hau ere bagenuen barneraturik,7ko talde bat zegoelarik IƱaki Azarolak burutua.

90eko hamarkadan berriz,txapel ugari jaso zituen legazpiar bertsolari batek,Nerea Elustondok hain zuzen ere. Bainan hura ez zen izan bertso olarien sorrera, bultzadatxo bat besterik ez zen izan, oraindik inoren buruetan zegoena.

Egia esan, Legazpiko Bertso Olari estola 1998  ko udan Legazpin. Hasera batean helduen taldea ez zen ugaria izan, gazteenak aldiz, partaidetza ugaria izan zuen. Kontua zen, gazte horietako askok ezin izan zutela asko iraun eta 15-16tik 6 besterik ez ziren irten salbu. Hasera batean, haztegi ikastolako gela batean izaten ziren klaseak Joxe Olabideren eskutik, geroago lan hau Nerea Elustondok, Asier Iriondok eta Asier Otamendik hartu zutelarik.

Eskola, aurrerantza zijoan eta helduak gerturatzen ziren heinean gaztetxoak "ihes" egiten zuten mundu honetatik kanpo. Lokala ere berria izan zen denen eskuetara, kultur etxeko gela batean kokatua zegoelarik. Helduen mailakoek, Asier Iriondoren aginduetara zeuden. Geratzen ziren hiru gaztetxoak, 11 urtetakoak ain zuzen ere, Nerearenetan.

Urteak joan urteak etorri, jende berria joan zaigu gerturatzen bi mailetan bainan askok ezin izan dute jarraitu eskolarekin bat. Txapelketak egiten hasten dira Legazpiarron eskutik, afariak ere areagotuz dijoaz, baita saioak ere. Eskolarteko Gipuzkoako txapelketan berriz gutxi izan ditugu tabladuaren gainean eskola hasi zenetik. Hauek Nerea Elustondo eta Ibon Sotil izan direlarik. Antzerkiarekin froga egin zen Santikutz festetan 2001 urtean. "bittor agirreren hilkata" izan zen honakoa eta naiz eta eguraldi oso txarra egon, ez zuen jendea galerazi honuntz gerturatzea.

Bikaina izan zen! errepikatzeko modukoa. Eta esan zen bezalaxe,izan zen. Geroztik, urtero izan dira antzerkiak Bertso Olarien eskutik. Ezkontzak, botoak, txapelketak... izan ditugu hauen barnean. Jendetzari dagokionez, afizioa sortu zuen gazteak animatuz eskolaren oinetara.

Azken urte hontan berriz, asko aurreratu du eskola honek saioak,afariak... areagotuz eta balkoitik balkoirako ohitura zaharra berriro ere gureganatuaz. Bainan azken urte hauetan gehien azpimarratu daitekena, lokal berria da. Eskolako partaidetza nahiko ugaria dugu, gaztetxoen talde berria sortuz eta helduena indartuz. Hala ere animatu egiten zaitugu Larunbatero arratsaldeko 5etan lokalean agertzeko. Han egongo baigara edozeinen zain.


 
HELBURUA

 

Gure elkartearen helburua legazpiko herrian bertsolaritzak duen presentzia areagotzea da, baita haurrei nahiz helduei bertsotan egiten irakastea.


 

FUNTZIONAMENDU ARAUAK

 

Larunbatero biltzen gara bertso eskolako lokalean, 4etan haurrak eta 5etan helduak, edonor agertu daiteke bertara eta parte hartu gure ateak zabalik izango ditu.

 


NON GAUDE

 

Gure helbidea itxaropen 5 da, Sorgintxuloren lokalaren ondoan eta Apatxo baserriaren parean.

Nork: lbo-gu.2002/04/06
Etiketak: aurkezpena | Permalink