Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/24 16:03:57.572 GMT+1

Zapatuko iñauterik 2012

Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere, zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen aldetik.

ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu legazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta batez ere kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen numeritoak erdi prestatuta… hitz batean, denon artean gaia zabalduta eta eta talde bezala aurrera eramaten inplikatuz. Ez dugu kalejira karrozara eta bertan daudenei mugatu nahi, herri osoan ibiltzen bait gara eta askoz gehiagorako potentziala dugula dakigulako.
Aurretik esandakora mugatzen jarraitu ezkero ez diogu bizitza luzerik ikusten egun honi.

Karrozaren idea garatzeko, kalejirari buruz hitzegiteko eta egun honi beste bultzada bat eman diozaioken edozer gauzataz hitzegiteko, arratsalde gehieneatn biltzea espero dugu karroza egiteko utzi diguten pabiloilan. Aurretik ekonomatoan egingo genuela esan bagenuen ere, azken orduko arazo bategatik ezin izango bertan egin. Arazoa ekonomatoa uzten digun pertsona berak konpondu digu beste pabiloi txiki baten leku bat utzi bait digu, hemendik eskerrak eman besterik ezin dugu egin, bere laguntza gabe ezinezkoa bait dugu karroza bat antolatzea (ordaindu ezin dugun prezio bat ordainduta ez bada)

Lokal berria aitxuri ondotik txillida lekura doan kailejoiaren bukaeran dago, lnagintza enpresaren ondoan hain zuzen ere.

Horregatik egun hortarako berriz ere mundu guztia animatu nahi dugu, batez ere kuadrillak, bertan lanak garatzea errazagoa dela ikusten dugulako eta gazteriaren antolaketan talde garrantzitsuenak direlako.

Laster egitaraua (printzipioz tipikoa) argitaratuko dugu eta bazkarirako tiketak salgai jarri. Edozein proposamen edo dudatarako gazte asanbladarekin kontuak jarri zaitezkete, edo atsalderen batetan karroza egiten ari garen lekutik pasata.

OLATU HAU PASATZEN EZ DEZAGUN UTZI!

Nork: legazpikogaztetxea.2012/01/24 16:03:57.572 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/15 14:44:54.837 GMT+1

Zapatuko iñauterik

Aurreko bilera saiakeraren ondoren, tsunamia itsaso bare batetan geratu dela esan daiteke, 3-4 pertsona azalduta ezin direlako erabaki asko hartu inauteriak bezalako egun batetan dagoen lan guztia kontutan harturik.
Hala ere, lehen bilera saiakerarekin soilik geure burua itotzeko intentziorik ez dugunez, hurrengo asterako beste bilera bat deitzen dugu, jende gehiago animatuko denaren esperantzaz, eta hortaz, zapatuko inauteriekin jarraitzeko intentzioz. Bigarren bilera honetara berriz ere oso jende gutxi azalduko balitz, orduan bai, zapatuko inauteri eguna bertan behera uzteko erabaki zaila hartu beharko genuke.
Beraz animatu, lagunei komentatu, oharra konpartitu… ea aurten ere legazpi zapatuan mozorrotu dezakegun!
Bilera asteartean izango da, hilaren 17an, arratsaldeko 7retan, hau ere ekonomatoan.
ANIMO LA OSTIA!!!

Nork: legazpikogaztetxea.2012/01/15 14:44:54.837 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/18 16:15:43.134 GMT+1

Hator, hator, mutil/neska Gaztetxera!

Olentzerok oparik ekartzea nahi badezue, txintxok izan, ta gabon gaueko bezperako LGAn bilerara etorri, atsaldeko 7tan.
Bertan ihauteriei buruz hitzeingo deu, beheko lokaleko lanekin jarraitzeko egun eta orduak zehaztuko ditugu ta 15. urteurrenai buruz hitzeiten jarraituko deu. Animau la ostia, merezi dola! Zabaldu mezue ahal dezuen gehiena ta gogorau guztiz irekie dala.

Nork: legazpikogaztetxea.2011/12/18 16:15:43.134 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/10 12:42:40.353 GMT+1

TXIKITERO EGUNA 2011

Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!

 

Iazko egitarau berbera:

12:30tan poteoa gaztetxetik

14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren, salbesekienpueda!

Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai, 15 eypo

Epemuga: abenduak 23

Erosi epe barrun dedio!!!

Aurtengo kantaldiek arrakasta handia izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar.

No me sean chingones y venganse a mojar el gaznate cabrones!! 

Nork: legazpikogaztetxea.2011/12/10 12:42:40.353 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/10 12:38:44.024 GMT+1

TXIKITERO EGUNA 2011

Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!

 

Iazko egitarau berbera:

12:30tan poteoa gaztetxetik

14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren, salbesekienpueda!

Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai, 15 eypo

Epemuga: abenduak 23

Erosi epe barrun dedio!!!

Aurtengo kantaldiek arrakasta handia izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar.

No me sean chingones y venganse a mojar el gaznate cabrones!! 

Nork: legazpikogaztetxea.2011/12/10 12:38:44.024 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/04 17:18:12.508 GMT+1

Gaztetxeko beheko lokaleko txukuntzea

Ostiralean egindako bileran gaztetxeko beheko lokaleko txukuntze lanekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Horretarako astelehen honetan, abenduaren 5ean atsaldeko 4 terdietan eta asteartean 5etan gelditu gara gaztetxean bertan. Denon laguntza eskertzekoa eta beharrezkoa da. Animatu! Edozein ideia ongietorria izango da.

Bestalde, txapak egiteko tailer edo ikastaro bat hasi dute; eta aste honetan errepikatzeko asmotan daude. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, tailer gehiago egin nahi dira eta.

Hurrengo ostiralean beste bilera bat egingo da ohiko orduan, 7etan. Etorri bildurrikpe.

Nork: legazpikogaztetxea.2011/12/04 17:18:12.508 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/01 21:30:45.184 GMT+1

Legazpiko Gazte Asanbladaren indarberritzea

Aupa lagun!

Azken asteotan jakitera eman dugun bezala, LGA indarberritzeko asmotan gaude eta horretarako bilerak antolatu eta ekintza-dinamika bat sortzen hasiak gara. Adibidez, gaztetxeko beheko lokala auzolanean txukuntzen hasi gara ahalik eta erabilera anitzena emateko intentzioarekin.
Beraz, gaztetxean egiten diren gauza guztien berri emateko jarri dugu berriz ere abian zaharkitua zegoen Blog hau. Ahalik eta eguneratuen egon dadila saiatuko gara. 

Gainera, 2012. urtean gaur egungo Gaztetxeak (garai bateko hiltegiak) 15 urte beteko ditu eta LGAri martxa berria emateko aitzakiarik aproposena iruditzen zaigu.

Gogoratu: Bilera eta ekintza guztiak guztiz irekiak dira; denontzako  lekua dago eta denok egin dezakegu gure ekarpena!

Ostiral honetan, abenduaren 2an, atsaldeko 7etan gaztetxean bertan egingo dugu hurrengo bilera. Animatu dedioo!!!


Nork: legazpikogaztetxea.2011/12/01 21:30:45.184 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/15 13:49:32.189 GMT+1

BERTSO BAZKARIA



  • BERTSOLARIAK:

    • Fredi Paia

    • Xabier Silbeira

    • Jokin Uranga

  • NOIZ: Martxoak 7, larunbata, 14:00etan

  • NON: Gaztetxean

  • MENUA:

    • Paella

    • Haragie saltsan

    • Postrea

    • Kafeak eta kopak

  • PREZIOA: 18 €ypo

EROSI TXARTELAK KARIBE ZAHARREAN EDO GAZTETXEAN, MARTXOAREN 1A BAINO LEHEN

OHARRA!! Martxoaren 1etik aurrera ez da txartelik salduko.

Nork: legazpikogaztetxea.2009/02/15 13:49:32.189 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/09 18:58:03.662 GMT+1

ESKUZ BINAKAKO III. HERRI TXAPELKETA

Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa:



Nork: legazpikogaztetxea.2009/02/09 18:58:03.662 GMT+1
Etiketak: pelota | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/05 23:06:03.160 GMT+1

Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!

Azkenik aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri dira. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke.



Astelenean, Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia utzi ziguten jabe bazkideek, beraz, aurrena,  eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genuke.

 

Bertan bilera egin zen dena martxan jartzeko, jakinda lehen egunetan kosta egingo zitzaigula martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako zirelako, baina denen artean lanean arituta eta orain artekoa ikusita, dena ondo ateratzea espero degu.

 

Hemendik aprobetxatu nahi dugu ere jendea bertara gerturatzera animatzeko, ze naiz eta karrozak prestatzeko lana bideratua egon, gainontzeko denaz hitzegiteko, proposamen berriak egiteko, eguna antolatzeko eta zenbait eginbeharren ardura banatzeko, jendea beharrezkoa da.

 

Oraingoz konpontzeko daukagun arazo larriena desfilerako musika animazioarena da; urteko egunik okerrena omen da ihauteritako zapatua txaranga bat, (edo beste zeozer) lortzeko, eta ahaleginak egin badira ere, oraingoz arazo hau konpondu gabe daukagu. Lagungarri izan daitezkeen proposamen denak ongietorriak izango dira, baina mesedez igo “mangos”era proposatzera edo gaztetxeko web orriko foroan bota.

Honekin batera ere, jendeak zein mozorro aukeratu duen azaltzea eskatu nahiko genuke, denetarik egon dadin, baina sanferminero txurigorriak gehiengo zabala izan daitezen.

Gogoratu bazkarirako txartelak salgai daudela 12 euroren truke, karibe zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Txartelak erosteko azken eguna otsailak 15a izango da; erosi mesedez txartela eparen barruan bazkarian arazorik gerta ez dadin, eta horretaz gain, saldutako tiket kantitatearen arabera ikusiko delako zer bazkaldu eta non bazkaldu.

Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!










Nork: legazpikogaztetxea.2009/02/05 23:06:03.160 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)