2008/05/30 19:04:52.002 GMT+2

Hizpide ugari eman du honezkero, eta gehiago emango du aurrerantzean ere, Eusko Jaurlaritzak 2008ko ekainaren 28ko bileran onartu eta ekainaren 29an Legebiltzarrera bidali zuen Lege-egitasmoak:
Bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat
irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko
herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzeko Lege-egitasmoa.
Eztabaida politiko sutsua piztu da, alde batetik, pentsa zitekeen bezala: nazio-nortasun desberdineko euskal herritarron artean berezkoa baita gure herrialdearen statusari buruzko eztabaida
eta Espainiarekiko uztardura juridikorako aukera desberdinen gatazka politikoa. Hala da eta hala izango da luzaroan. Eta gaitz erdi, horrek gure herria, gure nortasuna bizirik dagoen seinale izango baita.
Baina orri honetara ekartzeko arrazoia ez dagokio politikaren esparruari, zuzenbidearenari baizik. Zuzenbidea, Espainiako politikagintzan ohikoa den bezala, politikaren luebaki besterik ez bada ere.
Eztabaida juridiko bat baino gehiago dago mahai gainean. Laburrean:
1.- Zer da, galdeketa/kontsulta ala erreferenduma?
2.- Ondorioz, deitu al daiteke Ministro Kontseiluaren baimenik gabe?
3.- Legebiltzarraren Lege batek deitu al dezake?
4.- Zein hauteskunde-legeria zaio ezargarri?
Hasi berri den eztabaida horretan aipatu dira, besteak beste,
Espainiako 1978ko Konstituzioaren 149.1.32 artikulua,
Euskal Herriko 1979ko Autonomia Estatutuaren 9.2.e) artikulua, eta
Kataluniako 2006ko Autonomia Estatutuaren 29.6 artikulua.
Ahaztu gabe, noski,
Eusko Legebiltzarraren AraudiaEztabaida luze eta aberatsa ikusiko dugu datozen hilabeteetan. Ez da beti maila altukoa izango, baina legezaleok ziur gaude ikasteko eta zuzenbidean eta demokrazian sakontzeko balioko digula.
Nork: legegile.2008/05/30 19:04:52.002 GMT+2
Etiketak:
galdeketa
euskal_herria
erabakitzeko_eskubidea
erreferenduma
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/12 23:55:06.409 GMT+2
Beste bi lege aurkitu daitezke
euskal legezalea web gunean euskaratuta:
-
2/1979 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, eta
-
29/1998 Legea, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena.Garrantzi haundiko bi lege hauek Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde multidiziplinar batek euskaratu ditu, kalitatezko testu bi eskainiz. Hona hemen taldekideak:
JUAN INAZIO UGARTEMENDIA EZEIZBARRENA
MAITE ZELAIA GARAGARZA
IRENE ALDASORO KATARAIN
PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
ANTTON ELOSEGI ALDASORO
JUAN GARZIA GARMENDIA
JOSÉ ÁNGEL TAMAYO ERRAZQUIN
eta
CARMEN AGOUES MENDIZABAL
JASONE URKOLA IRIARTE
IRENE ALDASORO KATARAIN
PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
ANTTON ELOSEGI ALDASORO
JUAN GARZIA GARMENDIA
JOSÉ ANGEL TAMAYO ERRAZQUIN
Aurrerantzean ere EHUren lege-testuak eskaintzeko aukera izan nahi genuke.
Nork: legegile.2008/05/12 23:55:06.409 GMT+2
Etiketak:
konstituzio-auzitegia
administrazioarekiko_auziak
administrazio-zuzenbidea
legeak_euskaraz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/05 21:13:13.274 GMT+1
XIX. mendeko euskal foruen galerak hiru zedarri izan zituen lege mailan:
-
1839ko urriaren 25eko Legea, euskal probintzien eta Nafarroaren foruak berretsi zituena baina, "monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe" berretsi zituenez, azken batean foru-eraentzaren amaiera ekarri zuena.
-
1841eko abuztuaren 16ko Legea, "Lege hitzartua" deitua, Nafarroako foruen eraldaketa onartu zuena eta Nafarroako eskuinaren eta Amejoramenduaren oinarri bihurtu dena.
-
1876ko uztailaren 21eko Legea, hiru euskal probintzien foruak deuseztatu zituena eta kintak eta kontribuzioak sartu zituena.
Hiru legeok eta beste dokumentu historiko batzuk
euskal legezalea web gunean aurkitu daitezke euskaraz.
Nork: legegile.2008/03/05 21:13:13.274 GMT+1
Etiketak:
euskal_foruak
autogobernua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/13 11:57:09.904 GMT+1
39/2006 Legea, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa eta balorazio-baremoa jasotzen duen
504/2007 Errege Dekretua euskal legezalea web gunean daude euskaraz.
Nork: legegile.2007/12/13 11:57:09.904 GMT+1
Etiketak:
legeria_euskaraz
mendetasun_legea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/04 21:32:58.903 GMT+1
Zuzenbide erromatarrean oinarri-oinarrizkoa den "XII Taulen Legea" euskaratuta argitaratu da
euskal legezalea web gunean:
XII Taulen LegeaHorrekin ematen zaio hasiera
Testu historikoak sail berriari. Zuzenbidearen testu historikoren bat euskaratuta baldin baduzu, helarazi guri itzulpena ala, gutxienez, esteka.
Nork: legegile.2007/11/04 21:32:58.903 GMT+1
Etiketak:
zuzenbide_erromatarra
hamabi_taulak
legeak_euskaraz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/29 14:17:09.838 GMT+2
Arnaut Oihenart (1592-1667)
Euskal legelarien katalogo biografikoa jarraitzeko, Oihenart zuberotarra dakargu oraingoan.
Prestakuntzaz eta ogibidez legelaria dugu Oihenart, idazle gisa historia, olerkigintza eta paremiologia landu bazituen ere. Baina Euskal Herrietako kondaira aztertzerakoan eta auziak askatzerakoan argi baino argiago ikusiko dugu, historiagilearen lumaren gibelean, abokatuaren burua eta pentsakera, legegizonaren argudioa eta zorroztasuna.
Arnaut Oihenart 1592an jaio zen
Maulen. Hugonoteek zituzten eskubideengatik protestatzeko
Mauleko hiritarrek diputatu hautatu zuten, "Silbiet"-eko sindiko izan
zen (1623 - 1627). Nafarroako kantzelariordearen alarguna zen 1667an Joana
d'Erdoy noble aberatsarekin ezkondu eta horri esker, Nafarroako noblezian sartu
zen. Enrike II.aren garaian Nafarroako Parlamentuko abokatu eta Agramunteko
dukearen prokuradore izan zen.. 1653an alargun geratu eta 1667an
hil egin zen Donepaleun.
Bere azken hogei urteak historia ikertzen, auziak
konpontzen eta auzi horietaz idazten eman zituen: Baigorri, Erro bailara, Luzaide
eta Baztanen arteko muga-arazoak konpondu zituen (1660) eta Baionako
apezpikuaren eta Orreagako priorearen arteko ondasun-banaketa erabaki zuen
(1665).
Oihenart eskolatua eta ikasia zen; lehen euskal
idazle zuberotarra izateaz batera, apaiz ez zen lehen kritikari, historialari
eta idazlea da. Euskal Herriko historiari buruzko bilduma egiten ari zela hil
zen; bildutako dokumentu eta oharrekin hogei mila orrialde osatu zituen, baina
gehienak desagertu egin dira.
Bere obrarik garrantzitsuenak
hauek dira:
- Notitia Utriusque Vasconiae,ibericae tum aquitanicae
[Euskal Herri bien berri, bai Iberiakoa eta bai Akitaniakoa] (1638) Hiru liburutan
banatuta dago: lehena, 14 kapitulukoa, Hitzaurrea; bigarrena, 17
kapitulukoa, Nafarroako antzinako historiari buruzkoa; eta azkenik, 13
kapituluko lana, Baskoniari buruzkoa.
- Les proverbes Basques
recueillis par le Sr. d´Oihenart. Bi zati ditu:
- Atsotizac edo Refrauac: guztira 706 poema,
frantsesera itzulita daude.
- Oihenarteren gaztaroa
neurtitzetan amodiozko poemak dira, oso landutako estiloarekin. Obra honekin,
euskaraz poesia ezin dela landu dioen ustearekin amaitu nahi du, arau
horiek kalte egiten ziotelako euskarari.
- L'art Poéthique. Ez zen bere garaian argitaratu, eta Lafittek egin
zuen, XX. mendean, bi ataletan bananduz: poesiaren erregela orokorrak eta
erregela horien aplikazioa euskaran.
Nork: legegile.2007/09/29 14:17:09.838 GMT+2
Etiketak:
katalogo_biografikoa
euskal_legelaria
arnaut_oihenart
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/20 01:28:52.508 GMT+2
euskal legezalea web gunea osatuz doa.
Deustuko Unibertsitateko lanyalde batek euskaratutako zenbaqit lege sartu ditugu berrikitan:
7/1980 Lege Organikoa, Erlijio Askatasunari buruzkoa
1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren
Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari
buruzkoa
9/1983 Lege Organikoa, Bilera Eskubidea Arautzekoa
2/1984 Lege Organikoa, Zuzenketa Eskubidea Arautzekoa
5/1984 Legea, Asilo Eskubidea eta Errefuxiatu Izaera Arautzekoa
6/1984 Lege Organikoa, Habeas Corpus Prozedura Arautzekoa
8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa
2/1997 Lege Organikoa, Informazio Arloko Profesionalen
Kontzientzia Klausula Arautzekoa
4/2000 Lege Organikoa, Atzerritarrek Espainian dituzten
Eskubide eta Askatasunei buruzkoa, eta Atzerritar horiek Gizarteratzeari
buruzkoa
4/2001 Lege Organikoa, Eskariak Egiteko Eskubidea Arautzekoa
1/2002 Lege Organikoa, Elkartzeko Eskubidea Arautzekoa
6/2002 Lege Organikoa. Alderdi Politikoak .
Baliagarri izango zaizkizuelakoan.
Nork: legegile.2007/09/20 01:28:52.508 GMT+2
Etiketak:
lege_politikoak
euskal_legezalea
legeria_euskaraz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/20 22:29:01.123 GMT+2


"euskal legezalea" web gunea sortu dugu, Euskal Herrietan erabili beharreko lege-testuak euskaraz emateko.
Web gune horren helburua zuzenbidearen euskal profesionalei, eragile juridikoei eta itzultzaile-jendeari euskaraz lan egiteko tresna bat eskaintzea da, lanabes baliagarri eta erabilgarria.
Bertan, Europar Batasunaren, Espainiako eta Frantziako estatuen eta Euskal Herriko erakundeen lege-arauak euskaraz aurkituko dituzte, ahalik eta eguneratuen eta ahalik eta osotuen.
Hona helbidea:
euskal legezalea
Nork: legegile.2007/07/20 22:29:01.123 GMT+2
Etiketak:
euskara
euskal_legezalea
legeak
web_gunea
zuzenbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/28 16:43:18.162 GMT+2
Hego Euskal Herriak hainbat ahalegin egin du, foruak galdu ezkero, Espainia barruan autonomia-estatusa lortzeko, lau herrialdeek batera edota mendebaldeko hiruek. Hona hemen ekimen horietako batzuen testuak.
-
Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra (1931), proiektua-
Euzkadiren Berjabetasun Araudia (1936)-
Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (1979)-
Euskadiko Estatutu Politikoa (2005), proiektua
Nork: legegile.2007/06/28 16:43:18.162 GMT+2
Etiketak:
euskal_herria
autonomia
estatutuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/26 18:47:06.690 GMT+2

Xabier LANDABURU
FERNÁNDEZ DE BETOÑO
Político nacionalista vasco (PNV) nacido en
Vitoria-Gasteiz el 5 de septiembre de 1907. Se escolarizó en los marianistas y
se licenció en derecho en la universidad de Valladolid. Su afición publicista
la canalizó en el periódico local «El Heraldo Alavés» desde 1926, año en el que
publica El Padre Vitoria era de Vitoria. Miembro de la Sociedad de
Estudios Vascos fue uno de los organizadores, en 1927, de la sección «Baraibar»
de la que fue designado secretario al año siguiente. Dirigió durante un corto
lapso de tiempo el matutino donostiarra «El día» creado en 1930. Fue letrado
asesor de la Cámara de Comercio e Industria de Álava. Al constituirse la
Comisión de Autonomía de la Sociedad de Estudios Vascos, se le nombró miembro
de la sección alavesa de esa comisión y luego tomó parte activa en la campaña
por el Estatuto del PNV. En las elecciones parlamentarias del 19 de noviembre
de 1933 fue elegido diputado por Álava. Su programa electoral se basó en la
defensa del Estatuto Vasco de Autonomía y eso mismo lo puso de manifiesto en
sus intervenciones en las Cortes. Perteneció a varias comisiones
parlamentarias, entre ellas la de Instrucción pública y la que estudió el
escándalo Strauss («estraperlo»). Habiéndose presentado también a las
elecciones de 1936, fue derrotado perdiendo el acta. Al producirse la
sublevación en 1936 era miembro del EBB; fue dos veces detenido en Vitoria-Gasteiz
y puesto en libertad. Se manifestó contrario al Frente Popular pero, advertido
de una nueva detención, estuvo escondido hasta septiembre de 1937 en que pudo
evadirse y pasar el Pirineo estableciéndose en Donibane Lohitzune, Laburdi. El
Partido Nacionalista Vasco lo nombró su representante en París y fue también
designado representante del Gobierno Vasco en la Liga Internacional de Amigos
de los Vascos. Al avanzar los alemanes sobre la capital de Francia fue
desterrado a La Rochelle, quedó en zona ocupada francesa y formó parte de la
organización vasca de resistencia -Servicios- en favor de los Aliados. Pudo
escapar a la Gestapo y, al sublevarse París en agosto de 1944, ocupó con otros
compatriotas el edificio de la Delegación del Gobierno de Euzkadi de la avenida
Marceau. Representó al Gobierno hasta la llegada de sus miembros y desde
entonces sigue figurando como delegado de Euzkadi en París. Colaboró
constantemente con el presidente Aguirre y le asistió especialmente en sus
relaciones y trabajos internacionales. Contribuyó al fin de la guerra mundial a
la fundación de varios organismos internacionales y sigue representando al
Partido Nacionalista en los consejos directivos de la Unión Europea de
Federalistas (Movimiento Europeo), la Unión Federalista de Comunidades Étnicas
de Europa y los Nuevos Equipos Internacionales (Unión Internacional de
Demócratas Cristianos). Asistió a numerosos congresos y conferencias europeas e
intercontinentales. En el Congreso de Estudios Vascos de Biarritz (1948) fue
director de la sección de Derecho Vasco y para el Congreso Mundial Vasco (1956)
se le nombró ponente de la sección cultural. Este año aparece su La causa
del pueblo vasco, alegato nacionalista dedicado principalmente a los
jóvenes que, en el interior, manifiestan su impaciencia (tercera edición en
1977). Fue designado vicepresidente del Gobierno Vasco desde 1960, año en que
abandona el cargo J. M.ª Leizaola para ocupar la presidencia que dejó vacante
la muerte de J. A. Aguirre. Sustituyó a Leizaola como consejero del PNV. Muere
el 6 de mayo de 1963 cuando preparaba un libro titulado José Antonio de
Aguirre, forjador de la nación vasca. Posteriormente, sus escritos en la
revista «Alderdi» fueron editados en Bilbao (1980). Considerado como uno de los
principales ideólogos del PNV, su pensamiento, según Koldo San Sebastián, gira
en torno al ideario demócrata cristiano y al europeísmo: «Francisco Javier de
Landáburu es un renovador dentro del Partido Nacionalista Vasco. Muchos de sus
artículos en «Alderdi» van dirigidos en este sentido. Es, probablemente, el
principal defensor del social-cristianismo dentro del PNV. Así, artículos como
«Emmanuel Mounier-Leon Blun», «Patronos cristianos y curas obreros»,
«...Comunismo tampoco», o «¿Debe tener el partido una doctrina social?», marcan
un poco la línea a la que hacíamos referencia». «Gran parte de los artículos
publicados por Landáburu en «Alderdi» durante esa etapa tienen un clarísimo
contenido europeísta: «En torno al Pacto del Atlántico», «La lección de la Commonweath»,
«De Luxemburgo a Estrasburgo», «Marc Sagnier, el sembrador» (Ref. «Muga» n.° 12, 1980, 108-112).
Andoni de ASTIGARRAGA
(Enciclopedia Auñamendi)
http://www.euskomedia.org/aunamendi/84895?op=4&primR=91®s=10&idi=eu&EIKVOGEN=landaburu&pos=92
Nork: legegile.2007/06/26 18:47:06.690 GMT+2
Etiketak:
katalogo_biografikoa
euskal_legelariak
xabier_landaburu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak