euskal legezalea

Ikasturte berriari begira, asmo berriak
Ikasturte berria hasi eta asmo berriekin dator euskal legezalea, bloga eta web gunea.

Txoko digital hau baliagarriagoa eta erabilgarriagoa egin nahi dugu, azken batean: ikasleentzat, bulegoentzat, itzultzailentzat eta, orohar, legea eta euskara uztartuz diharduten -diharduzuen- guztiontzat.

Irakurleon laguntza eske gatoz oraingoan euskal legezalea egiten dugunok, lan-orduetatik kanpo, gure borondatez eta inongo ordainik gabe egin ere.

Hona, bada, gure eskaria: bidali guri txoko hau aberastu eta osatu dezakeen eduki oro: Parlamentu eta Batzar Nagusietan onartutako arauak, zuzenbide-gaietako artikulu edo idazlanak, zuzenbideko apunteak, dokumentuak edota estekak.

Ea guztion artean eraikitzen dugun euskal legezalea.

Euskarazko lege-bildumarik osoena
euskal legezalea web orria euskaratuta dauden lege-arauen bildumarik osoena da. Bertan aurkitu daitezkr
- euskaratuta dauden Estatuko lege guztiak,
- euskaratuta dauden Europako arau guztiak, iazko abenduko Lisboako Tratatuak barne,
- euskal lege-bildumarik osoena, euskarazko testu historikoak barne.

euskal legezalea, horrela, tresna baliagarria da zuzenbidearen profesional euskaldunentzat, euskal zuzenbide-ikasleentzat eta euskal itzultzaileentzat.

Hobetzen eta osatzen jarraitzeko konpromisoa dugu. Euskararen eta legearen aurrerapenerako.

"9/2008 Legea, EAEko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa" argitaratu da
Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz.

Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Batuaren babesa du eta Alderdi Sozialista, Alderdi Popularra eta ezker abertzalea ditu aurka, azken honek botu bakarra eman bazion ere Legeari Legebiltzarrean.

Argitaratu den egun berean aurkeztu du Espainiako Gobernuak Lege berriaren aurkako konstituziokotasun-errekurtsoa eta, ondorioz, Legea ahalgabetuta geratuko da Konstituzio Auzitegiak epaia eman arte.

Zazpi lege berri "euskal legezalea"n
Aurtengo lehen sei hilabeteetan Eusko Legebiltzarrak onartu dituen zazpi lege gehitu dira euskal legezalea web gunean.
Honako hauek dira:
-     8/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea         aldatzekoa.
-     7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketarena.
-     6/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruzkoa.
-     4/2008 Legea, ekainaren 19koa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa.
-     3/2008 Legea, ekainaren 13koa, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarrenez aldatzekoa.
-     2/2008 Legea, maiatzaren 28koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen hirugarren aldaketarena.
-     1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzakoa

Horiei, Herri-galdeketa deitzeko eta arautzeko Legea gehitu behar zaie, oraindik argitaratu ez den arren. Lege-egitasmoa leku berean aurkitu daiteke.

Herri-galdeketarako Legea eta eztabaida juridikoa
Hizpide ugari eman du honezkero, eta gehiago emango du aurrerantzean ere, Eusko Jaurlaritzak 2008ko ekainaren 28ko bileran onartu eta  ekainaren 29an Legebiltzarrera bidali zuen Lege-egitasmoak: Bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat
irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko
herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzeko Lege-egitasmoa.

Eztabaida politiko sutsua piztu da, alde batetik, pentsa zitekeen bezala:  nazio-nortasun desberdineko euskal herritarron artean berezkoa baita gure herrialdearen statusari buruzko eztabaida
eta Espainiarekiko uztardura juridikorako aukera desberdinen gatazka politikoa. Hala da eta hala izango da luzaroan. Eta gaitz erdi, horrek gure herria, gure nortasuna bizirik dagoen seinale izango baita.

Baina orri honetara ekartzeko arrazoia ez dagokio politikaren esparruari, zuzenbidearenari baizik. Zuzenbidea, Espainiako politikagintzan ohikoa den bezala, politikaren luebaki besterik ez bada ere.

Eztabaida juridiko bat baino gehiago dago mahai gainean. Laburrean:
1.- Zer da, galdeketa/kontsulta ala erreferenduma?
2.- Ondorioz, deitu al daiteke Ministro Kontseiluaren baimenik gabe?
3.- Legebiltzarraren Lege batek deitu al dezake?
4.- Zein hauteskunde-legeria zaio ezargarri?

Hasi berri den eztabaida horretan aipatu dira, besteak beste, Espainiako 1978ko Konstituzioaren 149.1.32 artikulua, Euskal Herriko 1979ko Autonomia Estatutuaren 9.2.e) artikulua, eta Kataluniako 2006ko Autonomia Estatutuaren 29.6 artikulua.
Ahaztu gabe, noski, Eusko Legebiltzarraren Araudia

Eztabaida luze eta aberatsa ikusiko dugu datozen hilabeteetan. Ez da beti maila altukoa izango, baina legezaleok ziur gaude ikasteko eta zuzenbidean eta demokrazian sakontzeko balioko digula.

Bi lege gehiago 'euskal legezalea' web gunean
Beste bi lege aurkitu daitezke euskal legezalea web gunean euskaratuta:

- 2/1979 Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, eta
- 29/1998 Legea, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duena.

Garrantzi haundiko bi lege hauek Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde multidiziplinar batek euskaratu ditu, kalitatezko testu bi eskainiz. Hona hemen taldekideak:

JUAN INAZIO UGARTEMENDIA EZEIZBARRENA
MAITE ZELAIA GARAGARZA
IRENE ALDASORO KATARAIN
PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
ANTTON ELOSEGI ALDASORO
JUAN GARZIA GARMENDIA
JOSÉ ÁNGEL TAMAYO ERRAZQUIN

eta

CARMEN AGOUES MENDIZABAL
JASONE URKOLA IRIARTE
IRENE ALDASORO KATARAIN
PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
ANTTON ELOSEGI ALDASORO
JUAN GARZIA GARMENDIA
JOSÉ ANGEL TAMAYO ERRAZQUIN

Aurrerantzean ere EHUren lege-testuak eskaintzeko aukera izan nahi genuke.

Euskal foruen galera legeetan
XIX. mendeko euskal foruen galerak hiru zedarri izan zituen lege mailan:
- 1839ko urriaren 25eko Legea, euskal probintzien eta Nafarroaren foruak berretsi zituena baina, "monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe" berretsi zituenez, azken batean foru-eraentzaren amaiera ekarri zuena.
- 1841eko abuztuaren 16ko Legea, "Lege hitzartua" deitua, Nafarroako foruen eraldaketa onartu zuena eta Nafarroako eskuinaren eta Amejoramenduaren oinarri bihurtu dena.
- 1876ko uztailaren 21eko Legea, hiru euskal probintzien foruak deuseztatu zituena eta kintak eta kontribuzioak sartu zituena.

Hiru legeok eta beste dokumentu historiko batzuk euskal legezalea web gunean aurkitu daitezke euskaraz.

Mendetasun Legea euskaraz
39/2006 Legea, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa eta balorazio-baremoa jasotzen duen 504/2007 Errege Dekretua euskal legezalea web gunean daude euskaraz.

XII Taulen Legea euskaraz
Zuzenbide erromatarrean oinarri-oinarrizkoa den "XII Taulen Legea" euskaratuta argitaratu da euskal legezalea web gunean:

XII Taulen Legea

Horrekin ematen zaio hasiera Testu historikoak sail berriari. Zuzenbidearen testu historikoren bat euskaratuta baldin baduzu, helarazi guri itzulpena ala, gutxienez, esteka.

Euskal legelarien katalogo biografikoa: Arnaut Oihenart
Arnaut Oihenart (1592-1667)

Euskal legelarien katalogo biografikoa jarraitzeko, Oihenart zuberotarra dakargu oraingoan.

Prestakuntzaz eta ogibidez legelaria dugu Oihenart, idazle gisa historia, olerkigintza eta paremiologia landu bazituen ere. Baina Euskal Herrietako kondaira aztertzerakoan eta auziak askatzerakoan argi baino argiago ikusiko dugu, historiagilearen lumaren gibelean, abokatuaren burua eta pentsakera, legegizonaren argudioa eta zorroztasuna.

Arnaut Oihenart 1592an jaio zen
Maulen. Hugonoteek zituzten eskubideengatik protestatzeko
Mauleko hiritarrek diputatu hautatu zuten, "Silbiet"-eko sindiko izan
zen (1623 - 1627). Nafarroako kantzelariordearen alarguna zen 1667an Joana
d'Erdoy noble aberatsarekin ezkondu eta horri esker, Nafarroako noblezian sartu
zen. Enrike II.aren garaian Nafarroako Parlamentuko abokatu eta Agramunteko
dukearen prokuradore izan zen.. 1653an alargun geratu eta 1667an
hil egin zen Donepaleun.

Bere azken hogei urteak historia ikertzen, auziak
konpontzen eta auzi horietaz idazten eman zituen: Baigorri, Erro bailara, Luzaide
eta Baztanen arteko muga-arazoak konpondu zituen (1660) eta Baionako
apezpikuaren eta Orreagako priorearen arteko ondasun-banaketa erabaki zuen
(1665).

Oihenart eskolatua eta ikasia zen; lehen euskal
idazle zuberotarra izateaz batera, apaiz ez zen lehen kritikari, historialari
eta idazlea da. Euskal Herriko historiari buruzko bilduma egiten ari zela hil
zen; bildutako dokumentu eta oharrekin hogei mila orrialde osatu zituen, baina
gehienak desagertu egin dira.

Bere obrarik garrantzitsuenak
hauek dira:

Notitia Utriusque Vasconiae,ibericae tum aquitanicae
[Euskal Herri bien berri, bai Iberiakoa eta bai Akitaniakoa] (1638) Hiru liburutan
banatuta dago: lehena, 14 kapitulukoa, Hitzaurrea; bigarrena, 17
kapitulukoa, Nafarroako antzinako historiari buruzkoa; eta azkenik, 13
kapituluko lana, Baskoniari buruzkoa.

Les proverbes Basques
recueillis par le Sr. d´Oihenart. Bi zati ditu:

Atsotizac edo Refrauac: guztira 706 poema,
frantsesera itzulita daude.

Oihenarteren gaztaroa
neurtitzetan amodiozko poemak dira, oso landutako estiloarekin. Obra honekin,
euskaraz poesia ezin dela landu dioen ustearekin amaitu nahi du, arau
horiek kalte egiten ziotelako euskarari.

L'art Poéthique. Ez zen bere garaian argitaratu, eta Lafittek egin
zuen, XX. mendean, bi ataletan bananduz: poesiaren erregela orokorrak eta
erregela horien aplikazioa euskaran.