Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/19 11:16:52.007 GMT+1

Banakako lanak

Kaixo guztioi. Azken eskolan esaniko moduan, honela geratu dira banakako lanak:

    * 1. gaia: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan: Ibai Azpeitia, Izar Otter, Aiala Albarran eta Oihan Vitoria

    * 2. gaia: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak: Mikel Hernandez, Leire Gonzalez, Mikel de la Fuente eta Kepa Matxain

    * 3. gaia: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara): Mikel Blasco de Imaz, Aitor Bereziartu, Jon Ituarte eta Joxe Artetxe.

    * 4. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak: Arrate Gonzalez, Aritz Meoki, Marta Prol eta Jokin Uribeetxeberria

    * 5. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa): Miren Ormazabal, Natalia Alustiza, Mikel Iraola

    * 6. gaia: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak): Ariane Irazusta, Ander Bolibar, Izarne Olano eta Ane Jauregi

    * 7. gaia: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak: Maialen Torres, Itxaso Frau, Aitziber Onaindia eta Peio Madrid

    * 8. gaia: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista: Ainhoa Zabarte, Maialen Regueiro eta Eli Agirre

    * 9. gaia: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan): Olatz Artola, Iñigo Calleja eta Asier Rekalde

Gogoratu lana urtarrilaren 14rako eman behar dela (beranduen jota 17:30erako). Gutxienez zortzi orrialde, azala lanen gidan zehaztutako moduan, eta barruan derrigorrezko elementu hauek: gaia kokatzeko sarrera, gaiaren garapena, ondorioak (hausnarketa eta zailtasunak ere aipatuta) eta baliatutako bibliografia (lanen gidan agertzen diren arauen arabera emana).

Bueno, bada, hori. Animo... eta gozatu oporrak

Nork: chinook.2009/12/19 11:16:52.007 GMT+1
Etiketak: historia lan banakako hedabide ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/18 13:25:19.073 GMT+1

Talde-lanen aurkezpenak (II)

Kaixo guztioi, eguerdi on. Uste nuen gaur hor zuekin izango nintzela... baina medikuak goizegi dela eta oraindik geldirik egon beharra daukadala dio: 23 arratsalderako eman dit txanda; espero dut orduan bai, orduan senda-agiria jasoko dudala. Hona, beraz, zelan geratzen den aurkezpen egutegia (adi datei, aldaketak daude-eta; lehenengo bi aurkezpenak gaur bertan egingo dituzue; Bea izango da hor eta grabatu egingo dira aurkezpen biak; nik datorren asteazkenean emango dizkizuet gaurko eta asteleheneko aurkezpenen feed-backa):

    * 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 18

    * 2. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 18

    * 3. aurkezpena: Izar Otter, Leire González eta Marta Prol: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara). Azaroak 25

    * 4. aurkezpena: Aiala Albarran, Mikel de la Fuente, Jon Ituarte eta Peio Madrid: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak. Azaroak 30

- Abenduaren 2ko eskola Txemak emango du, ni kanpoan izango naizelako. Trukean, abenduaren 9ko Txemaren ordua neuk emango dut.

    * 5. aurkezpena: Oihan Vitoria, Kepa Matxain, Joxe Artetxe, Jokin Uribeetxeberria: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa). Abenduak 9

    * 6. aurkezpena: Eli Agirre, Maialen Regueiro, Maialen Torres: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak). Abenduak 9

    * 7. aurkezpena: Miren Ormazabal, Ariane Irazusta, Ane Jauregi, Iñigo Calleja: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak. Abenduak 9

    * 8. aurkezpena: Natalia Alustiza, Ander Bolibar, Itxaso Frau, Olatz Artola: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista. Abenduak 14

    * 9. aurkezpena: Mikel Iraola, Izarne Olano, Aitziber Onaindia, Ainhoa Zabarte: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan). Abenduak 16

- Abenduaren 16an, era berean, banakako lanen gai-banaketa + knowledge coffee (zer ikasi dugu?)

Horrela geratzen dira, beraz, kontuak. Barka endreduak, segi gogor lanean eta laster arte

Aitor

Nork: chinook.2009/11/18 13:25:19.073 GMT+1
Etiketak: hedabideen ikus-entzunezko talde-lan historia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/11/10 10:55:02.587 GMT+1

Talde-lanen aurkezpenak (I)


Kaixo guztioi, egun on. Zer moduz doa talde-lanen prestaketa?

Tira, nik pare bat albiste emateko idatzi dizuet:

- Atzo eguerdian medikuarenean izan nintzen eta beste astebete etxean geratzeko agindu dit. Datorren astelehenerako eman dit txanda, 15:10erako (Bilbon). Horrek esan gura du oso larri ibiliko naizela 16:30erako Eskoriatzara iristeko (txanda itxaron, erradiografiak atera, medikuarenera joan berriro...). Ondo bidean, dena dela, egun horretan bertan emango dit senda-agiria (hori espero dut behintzat; astelehen arratsaldean bertan baieztatuko dizuet hori, e-posta bidez).

- Zer gertatzen da, baina, 16ko lehen aurkezpenarekin? Ba, 18ra atzeratzen dela (har itzazue 16ko bi orduak talde-lana amaitzeko). 18koa, berriz, ez da egunez aldatzen (hots, 18an aurkezpen bi izango ditugula). Talde-lanen idatzizko bertsioak ere, bestalde, 18an jasoko ditut.

Besterik ez oraingoz. Ondo segi, animo lanarekin eta laster arte

Aitor 

Nork: chinook.2009/11/10 10:55:02.587 GMT+1
Etiketak: hedabideen lan ikus_entzunezko aurkezpen historia talde | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/10/29 14:42:34.018 GMT+1

Ikus-entzunezkoak arautzeko bideak (eta II)

Kaixo guztioi, arratsalde on. Atzo amaitu genuen ikus-entzunezkoen esparruaren arautze-ereduei buruzko blokea. Horretarako, Frantziako, Espainiako eta Europako arautze-ereduak izan genituen hizpide lehenengo eta behin.

Ondoren, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidalitako lege-egitasmoari eman genion gainbegiratua, zertzuk berrikuntza dakartzan zehazte aldera.

Gurean eginiko arautze-eredu bat aztertu genuen hurrena. Hona zelan arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dekretu bidez 2007an tokiko telebista digitalen esparrua. Dekretu horren filosofiaren oinarrian hiru zutabe daudela esan genuen: gertutasuna, eduki propioak eta euskararen presentzia. Zer azpimarratuko zenukete bakoitzetik? Oinarri egokiak direla deritzozue? Beste zerbaiten falta sumatzen duzue?

Hona, era berean, zelan geratu zen lizentzien banaketa (EAEn EITBtik aparte ditugun ikus-entzunezko hedabide nagusiei buruzko pistak ematen ditu artikulu horrek). Gogoratu euskarazko telebistei dagokienez (eta EITB bazter utzita beti ere) talde nagusi bi ditugula: batetik Hamaika, eta bestetik Tokiko.

Tokiko telebistez gain, ordea, zelan geratuko da LTDaren panorama oro har? Hemen duzue hori modu egokian azaltzen duen artikulu interesgarri bat.

Arautze-ereduei buruz ari garela, bestalde, ideia nagusi bat azpimarratu genuen: egungo legediak konbergentzia-garaia abiatu baino lehenagokoak dira, eta, hortaz, ez dira egokiak sortzen ari diren errealitate berriak erregulatzeko (Espainiako azken lege-egitasmoak ordainpeko LTDa, mugikortasun TBa eta beste zenbait arlo arautzeko ahalegina egin izana desfase horren erakusle da). Hona Kairoko American University-ko Hussein Amin irakasleak gaiari buruz (hedabideen konbergentzia eta erregulazio berri baten premia) daukan ikuspegia.

Gogoan izan, azkenik, datorren astean kontu hauen inguruan ariko garela:

  • Talde lana: zelan egituratu idatzizkoa, zelan prestatu ahozkoa, ebaluazio irizpideak bergogoratzea, gaia zentratzen laguntzeko tutoretza...
  • Aste berdea-ren plangintza.
  • Jarraipen-taldearen prestaketa
Hori, beraz, datorren asteko plana. Ordura arte, ekin lanari eta asteburu on

Nork: chinook.2009/10/29 14:42:34.018 GMT+1
Etiketak: konbergentzia amin europa espainia arau frantzia tokiko eae telebista erregulazio internet hussein ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (1)

2009/10/27 09:39:28.672 GMT+1

Ikus-entzunezkoak arautzeko bideak (I)

Kaixo guztioi, egun on. Klaseko ordezkariak hautatuz hasi genuen atzoko eskola. Natalia Alustiza eta Mikel Iraola izango dira aurrerantzean zuen ordezkariak.

Streaming
teknologia izan genuen hizpide hurrena, Goienakoek egin duten proba abiapuntu hartuta. Teknologia horri esker, atzo esaniko moduan, nonahitik ikus dezakezu streaming bidez emititzen duen telebista (Goiena TB bera, berbarako, Ameriketatik, Txinatik edo beste hainbat bazterretatik ikusi ahal izango zenukete, nahiz eta aire bidezko seinaleak edota zuntz optikoa haraino iritsi ez), baina hori bai, zuzeneko emankizunak (denbora errealean) baino ez. Internet eta telebista elkarrengandik geroz eta gertuago daudela erakusten duen seinale bat gehiago, bistan denez.

Nor taldekoen testua jorratzen eman genituen hurrengo minutuak. Testu horretan Europako Batasunak, Frantziak, Espainiak eta azken estatu horretako autonomia erkidegoek ikus-entzunezkoen esparrua zelan arautzen duten aipatzen da, Euskal Herrian diharduten enpresa-talde nagusiak identifikatzeaz gain. Gogoratu biharko eskolarako testu horren muina sintetizatuko duen adimen-mapa ekarri behar duzuela.

Biharko, era berean, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidali duen Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorraren Proiektua ere irakur ezazue, mesedez. Lege-proiektu horrek biltzen ditu:

  1. Ikus-entzunezko komunikaziorako oinarrizko araudia
  2. Ikus-entzunezko merkatuaren koordinaziorako eta ordenamendurako oinarriak.
Horrez gain, ikus-entzunezko merkatuan burua agertzen hasiak diren teknologia berri batzuk arautzen ditu: ordainketapeko Lurreko Telebista Digitala (LTD), mugikortasun TBa (telefoniarekin zuzenki lotua), bereizmen handia eta elkarreragina, hain justu. Pasatu nizuen testuak lege-proiektuaren 20 puntu azpimarratzen ditu. Aukeratu ezazue zuen ustez garrantzitsuena dena eta arrazoitu aukeraketaren zergatia.

Pare bat kontu, amaitzeko:

  • Azaletik bada ere, talde-lanak egiteko gidari (Txemak banatu dizuen hori) gainbegiratua eman genion. Hona klasean ikusitako sintesia. Gogoratu, dena dela, datorren asteko eskoletan jorratuko dugula talde-lanen kontua, ebaluazio-irizpideak bergogoratu eta zuen zalantzak argitzeaz batera.
  • Aste honetako ordu ez-presentzialei dagokionez, pare bat ordu talde-lanari eskaini beharrekoak dira, hirugarrena lan-koadernoari eta azkena (gidan besterik jasota bazegoen ere) atzo pasatu nizuen testua (Madrilgo Ministroen Kontseiluaren lege proposamena) irakurtzeari.
Besterik ez gaurkoz. Ondo segi eta bihar arte




Nork: chinook.2009/10/27 09:39:28.672 GMT+1
Etiketak: irrati arau streaming telebista internet telefono goiena ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

2009/10/26 10:29:11.454 GMT+1

Euskara ikus-entzunezkoetan (eta II)

Kaixo guztioi. Hona Bingen Zupiriaren power pointa, kontsultatu gura duenarentzat. Oso interesgarria izan zen informazio hori iturritik bertatik (hedabide-talde hori pertsona gutxik bezala ezagutzen duen lagun baten ahotik) bitartekaririk gabe jasotzea. Horren harira, elkarrizketa benetan interesgarriak ari dira sortzen blogean. Oso mamitsuak Arianeren eta Keparen azken ekarpenak. Ariane: funtsezkoa da gauzak egiteko eta oztopoak gainditzeko grina hori izatea (izan ere, geuk muga-jartzen jardun beharrik barik, mugak hor egongo dira, berez ere agertuko zaizkigu bidean). Keparen iruzkinak ere oso pertinenteak dira. Kalitatea/audientzia binomioari dagokionez, uste dut oreka-kontua dela. Jendearengan eragitea bilatu behar du telebista batek, duda barik, baina zabarkerian edota horikerian jausi gabe (hor erantzukizun berezia dute hedabide publikoek) eta beste kontu funtsezko bat presente izanda: ikusleen ohiturak sortu/moldatu egiten direla eskaintzaren arabera, eta audientzia ere hezi egin daitekeela. Zer uste duzue besteok honi buruz? Eta zer iritzi zenioten hitzaldiari?

Nork: chinook.2009/10/26 10:29:11.454 GMT+1
Etiketak: euskara zupiria eitb bingen ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/10/22 11:17:07.607 GMT+2

Euskara ikus-entzunezkoetan (I)

Kaixo guztioi, eguerdi on. Asteko ordu ez-presentzialen plana aipatuz abiatu genuen atzoko eskola. Gogoratu honela banatuta daudela aste honetako 4 ordu ez-presentzialak:
  • 2 talde lanerako
  • 1 lan koadernorako
  • Azkena, gaur banatuko dizuedan testua (datorren asteko gaiari buruzkoa) irakurtzeko
Euskarazko irratigintzak eginiko bideari buruzko mapa osatu genuen gero (mapa hori Mudle plataformako Artxiboak karpetan eskegita daukazue dagoeneko: Irratia euskaraz da bere izena). Pozik geratu nintzen, ikusi nuelako zuetako askok irakurrita ekarri zenituztela aurreko eskolan banaturiko testuak.

Telebistaren arlora pasatu ginen gero, eta zenbait lekukotza ikusi/entzun genituen ondoren (ez dago horien artean Ipar Euskal Herriko lekukotzarik, baina gogoratu Maite Barnetxe izan zela telebista batean -frantses telebista publikoan- euskarazko edukiak modu jarraitu batean sartu zituen lehen komunikatzailea; aurrez Jose Mari Iriondok pilota partidu bi euskaraz emanak zituen, 1965 eta 66an, TVE1en):

- Jose Ramon Belokirena (24 orduak euskaraz)
- Jose Mari Iriondorena (frankismopeko giroa + euskararen lehen agerraldiak telebistan)
- Telenorteko Euskalerria telesaioa (Joan Mari Torrealdairi elkarrizketa eta Pinpilinpauxa izeneko umeen atala).
- Ramon Labaien (ETBren sorrera garaiak)
- ETBren lehen emisioa (1981eko abenduak 31)
- ETBren lehen albistegia (1982ko martxoa)

- Orain, galdera pare bat:
  1. Nola irratiari hala telebistari dagokionez, zerekin harritu zineten gehien (baldin eta esanikoen artean datu berri eta azpimarragarririk jaso bazenuten behintzat)?
  2. Arratsaldeko eskola girotzeko: zein ingurumariatan sortu zen ETB?
Tira, ea fin zabiltzaten bai erantzunetan (lan-koadernorako ere baliagarri izango zaizue idatzitakoa), bai ondoren Bingen Zupiriari (informazio interesgarria doa esteka horretan) egin beharreko galderetan.

Ondo segi eta gero arte


Nork: chinook.2009/10/22 11:17:07.607 GMT+2
Etiketak: euskara telebista irratia komunikazioa ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (1)

2009/10/16 17:15:37.267 GMT+2

Lurreko Telebista Digitala eta euskarri berriak

Kaixo guztioi.

Ikusezazu.com-ekoen aurkezpen laburrarekin hasi gara gaur. Hemen bisita dezakezue webgune hori. Ordainpeko lurreko telebista digitalari buruzko informazioa (beti ere Espainiako kasuaz ari gara), berriz, hemen topatuko duzue.

Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak eta Telebista eta telefonia gaiei buruzko aurkezpenak, berriz, Mudle plataformako Artxiboak karpetan dituzue. Datorren asterako irakurri beharreko testu biak ere (Euskarazko estreinako irratsaioak mugaz alde bietan eta EITBren sorrera eta bilakaera) bertan topatuko dituzue.

Besterik ez, beraz. Asteburu on eta gogoratu datorren astean asteazkenean (16:30-18:30) eta ostegunean (13:30-15:30) izango direla eskolak.





Nork: chinook.2009/10/16 17:15:37.267 GMT+2
Etiketak: berri telebista irratia internet eragile telefonia | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (3)

2009/10/08 10:23:19.308 GMT+2

Teknologia eta eragile berriak (II)

Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.
Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta teknologia berrien inguruan jardun genuen gero; Interneten sortzen ari diren telebistak izan genituen hizpide lehenik, eta Iban Arantzabalen testu hau eta Leire Goñiren beste hau baliatu genituen horretarako.
Internetez gain, ordea, beste eragile garrantzitsu bat ere agertu da ikus-entzunezkoen jokalekuan: telefonia. Pare bat bideo ikusi genituen hor izan den bilakaera ilustratzeko. Bi hauek, hain justu:

Amaitzeko, datorren asterako (gogoratu aipatu genuen aldaketa: eskola urriaren 16an izango da, 13:30etik 15:30era) lau testu labur irakurri behar dituzue:
- Lurreko Telebista Digitalaren kontua eta itzalaldi analogikoa zertan diren jakiteko, honako hau
- Telefonia mundu honetan izaten ari den eraginaz hausnartzeko, beste bi: hau eta hau (azken lotura hori sartzen ez bazaizue, joan helbide honetara: http://www.enriquedans.com/2008/03/finalmente-un-estandar-aprobado-para-la-tv-movil-europea.html)
- Telefoniak zinemagintzan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko, azken hau
Tira, besterik ez. Ondo segi eta gozatu asteburu luzea

Nork: chinook.2009/10/08 10:23:19.308 GMT+2
Etiketak: informazio kazetaritza komunikazio teknologia sakelako telebista irratia prentsa internet eragile telefono ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2009/10/08 10:02:11.956 GMT+2

Teknologia eta eragile berriak (I)

Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).
Gogoratu Salaberriak aipaturiko ideiez gain beste zazpi hauek ere azpimarratu genituela:
  1. All at once-aren garaian bizi gara (oroit one content, all media leloaz): bideoa, audioa, testua, animazioa... eta hipertestua, bistan denez.
  2. Hori guztia, gainera... can be taken anywhere, zioen astelehenean ikusitako bideoak, puntuan Internet geure izatearen parte bihurtu dela eta always conected gaudela gogoraraziz: hots, sarea eta azken gailu teknologikoak (PDA, mp3a, sakelakoak, iPodak...) direla bide, etxea eta taberna ez direla dagoeneko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko leku bakarrak.
  3. Asteleheneko bideoko beste ideia bat: people with different interests exposing their ideas plaza globalean. Amaitu da mass media zentralizatuen garaia, amaitu dira norabide bakarreko mezuak: feed-back-aren, parte-hartzearen kultura ekarri du sareak; norabide askotatik datoz eta doaz (joan-etorrian) mezuak, information through sharing-aren aroan bizi gara, ezagutza-jario multifokalaren aroan (gomutan duzue prosumer-aren figura?).
  4. Laster telebistak eta ordenagailu pantailak bat egingo dute. Bitartean, geroz eta jende gehiagok sarera jotzen du ikus-entzunezkoak kontsumitzera. Horrek, besteak beste, nork bere neurrirako autoprogramazioa eraikitzea ahalbidetzen du.
  5. Telebistak biltegi handiaren tankera hartuko du ordenagailu pantailarekin bat eginikoan (orduan gailenduko da erabat autoprogramazioa). Zuzeneko saioak asko murriztuko direla diote aditu batzuek (kirol emankizunak eta albistegiak izango ei dira zuzeneko emanaldietan nagusi).
  6. Errealitate mediatiko berria esperientzia pertsonal propioak markatuko du: norberak sarean eginiko nabigatze-saio partikularra, norberak aukeraturiko saioak, norberak bidalitako mezuak eta jasotako erantzunak...
  7. Ingurumaria konplexu horretan, atomizazioa da nagusi: hedabideena, audientziena, iragarkiena... Ezin ahantzi, era berean, arautu gabeko esparru berriak ari direla sortzen eta horien kontrola bermatzeko borroka latzak izango direla (bai egile-eskubideei dagokienez, bai emisio-baimenei eta beste hainbat arlori gagozkiola).
Post hau amaitzeko, eta Salaberriak iradokitako talde handien multimedia-konbergentziari eginiko azken orduko ohar modura (harena duela sei bat urteko testua baita), hona Ignacio Ramonetek aurten bertan idatzitako artikulu batetik entresakaturiko esaldia: "El recurso de construir grandes grupos multimedia internacionales, como se hizo en los años 1980 y 1990, ya no sirve frente a la proliferación de los nuevos modos de difusión de la información y del ocio, vía Internet o los teléfonos móviles." Testua osorik, hemen.
Beste mezu bat eskegiko dut berehala blogean, bigarren orduan ikusi eta landutako bideo eta artikuluen estekak pasatzeko eta datorren asterako lanak gogorarazteko.Oraintxe arte, beraz 
 

Nork: chinook.2009/10/08 10:02:11.956 GMT+2
Etiketak: irrati informazio kazetaritza komunikazio teknologia sakelako telebista prentsa internet eragile telefono ikus-entzunezko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)