2010/11/04 18:31:41.505 GMT+1
Aste berdearen atarikoak
Talde-lanen jarraipena egiten ere badihardugu. Gaur, ebaluazio-irizpideak bergogoratzeaz eta lanaren hezurdurari buruzko argibideak emateaz gain, 7 talderen bide-orria aztertu dugu, eta bihar gainerako 6 taldeen txanda izango da. Gogoratu ardatz hauen inguruan gogoeta egitea dagokizuela:
- Zelan fokatu dugu lana?
- Zer topatu dugu (4 iturri nagusiak)?
- Zein da lanaren aurkibidea/hezurdura?
- Zelan antolatuko gara lana benetako talde-lana izan dadin eta beronen kohesioa berma dezagun?
Ez ahaztu, horrez gain, idatzizko lana aurkezteko epea abenduaren 17ra arte atzeratu dugula. Abenduaren 10, 16 eta 17ko eskolak, berriz, lan hori amaitzeko balia ditzakezue.
Biharko egunari dagokionez, lehenengo ordua azken sei taldeen argibideak entzuten eta haiei feed-back-a ematen igaroko ditugu. Bigarren orduan, aldiz, hurrengo asteko aste berdearen egitaraua azalduko dugu estreina, eta jarraipen-bilera prestatzeko denbora izango duzue hurrena.
Bihar arte, beraz
Nork: chinook.2010/11/04 18:31:41.505 GMT+1
Etiketak:
lan
berdea
aste
aurkezpen
irizpide
ebaluazio
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/15 08:24:21.749 GMT+2
Eragile nagusiez
- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?
- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire Goñiren testuaren harira aipaturiko adibidea?
- Zein kinkatan plazaratu du oraintsu Youtubek 15 minutuko bideoak igotzeko aukera? Zer datorkizue gogora Sarearen neutraltasuna kontzeptua entzutean?
- Zer ondorio izan dezake neutraltasun horren hausturak? Gertu dago une hori? Jarri pare bat adibide.
- Abiadura handiko Interneterako sarbidea, eskubide unibertsala? Ala azpiegituraren mantenuagatik ordaindu behar dugu, telefono-konpainiek gura duten moduan?
Tira, aski da gaurkoz. Ea erantzutera animatzen zareten. Gogoratu, bestalde, arratsaldeko eskolan euskarazko telebistaren historia izango dugula hizpide, eta, horretarako, "EITBren sorrera eta bilakaera" testua irakurrita joan behar duzuela.
Gero arte, beraz
Nork: chinook.2010/10/15 08:24:21.749 GMT+2
Etiketak:
banako
internet
eragile
etxe
nagusi
telefonia
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/08 18:54:19.906 GMT+2
Interneten eragina ikus-entzunezkoetan
Solasaldia izan dugu hurrena, ordu arte ikusitakoari buruz. Hona, sintetizaturik, bertan atera diren ideiak:
- All at once-aren garaian bizi gara (oroit one content, all media leloaz): bideoa, audioa, testua, animazioa... eta hipertestua, bistan denez.
- Hori guztia, gainera... can be taken anywhere, zioen ikusitako bideoetako batek, puntuan Internet geure izatearen parte bihurtu dela eta always conected gaudela gogoraraziz: hots, sarea eta azken gailu teknologikoak (PDA, mp3a, sakelakoak, iPodak...) direla bide, etxea eta taberna ez direla dagoeneko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko leku bakarrak.
- Asteleheneko bideoko beste ideia bat: people with different interests exposing their ideas plaza globalean. Amaitu da mass media zentralizatuen garaia, amaitu dira norabide bakarreko mezuak: feed-back-aren, parte-hartzearen kultura ekarri du sareak; norabide askotatik datoz eta doaz (joan-etorrian) mezuak, information through sharing-aren aroan bizi gara, ezagutza-jario multifokalaren aroan (gomutan duzue prosumer-aren figura?).
- Laster telebistak eta ordenagailu pantailak bat egingo dute. Bitartean, geroz eta jende gehiagok sarera jotzen du ikus-entzunezkoak kontsumitzera. Horrek, besteak beste, nork bere neurrirako autoprogramazioa eraikitzea ahalbidetzen du.
- Telebistak biltegi handiaren tankera hartuko du ordenagailu pantailarekin bat eginikoan (orduan gailenduko da erabat autoprogramazioa). Zuzeneko saioak asko murriztuko direla diote aditu batzuek (kirol emankizunak eta albistegiak izango ei dira zuzeneko emanaldietan nagusi).
- Errealitate mediatiko berria esperientzia pertsonal propioak markatuko du: norberak sarean eginiko nabigatze-saio partikularra, norberak aukeraturiko saioak, norberak bidalitako mezuak eta jasotako erantzunak...
- Ingurumaria konplexu horretan, atomizazioa da nagusi: hedabideena, audientziena, iragarkiena... Ezin ahantzi, era berean, arautu gabeko esparru berriak ari direla sortzen eta horien kontrola bermatzeko borroka latzak izango direla (bai egile-eskubideei dagokienez, bai emisio-baimenei eta beste hainbat arlori gagozkiola).
- Gogoratu Gailentzen ari diren teknologiak + eragile nagusiak blokean dagoen materiala ostegunerako irakurtzeaz (Iban Arantzabal eta Leire Goñiren artikuluak + karpetan dauden telefonia etxeei buruzko hiru idazkiak).
- Gogoratu, era berean, datorren astetik aurrera klasea N.3.6 gelan jasoko duzuela.
Besterik ez. Gozatu asteburu luuuze hau
Nork: chinook.2010/10/08 18:54:19.906 GMT+2
Etiketak:
eragin
internet
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/07 22:39:23.835 GMT+2
Mugarri nagusiak ikus-entzunezkoen historian
Gainerakoan, ikus-entzunezkoen mugarri nagusi batzuei buruzko 5 klip txikitxo ikusiz pasa dugu lehen ordua (telefonoen garapenari buruzkoa lehena, irratiari buruzkoa bigarrena, zinemari buruzkoa hirugarrena, telebistari buruzkoa laugarrena eta Interneti buruzkoa azkena; Mudle plataforman jarri ditut berauen linkak, Mugarri Nagusiak izeneko karpetan). Hona beste bideo interesgarri bat, horien osagarri modura: Bigarren orduan, berriz, asmakizun horien ingurumaria politiko-sozial-filosofikoa azaldu dugu. Horrez gain, datarik garrantzitsuenak eta bakoitzean izaniko aldaketa nagusiak ere aipatu ditugu. Behin puntu honetara iritsita, lehen taldeka erantzun duzuen itaun berbera egin behar dizuet berriro: horietakoren bat aukeratzekotan, zein hautatuko zenukete zuek? Eta zergatik? Saiatu mesedez zuen erantzuna arrazoitzen, eta ea bloga denon artean elikatuz goazen.
Gogoratu, bestalde, biharko irakurgai bi dituzuela (biak ere Mudle-ko ikasgaian, Interneten eragina ikus-entzunezkoetan karpetan): El País, El Mundo, ABC hacia la convergencia testutxoa batetik, eta Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak power pointa bestetik. Irakurtzen dituzuen bitartean, izan ezazue gogoan galdera hau, hausnarketarako akuilu modura: zer eragin izan du Internetek ikus-entzunezko hedabideetan?
Tira, besterik ez oraingoz. Ondo segi eta bihar arte
Nork: chinook.2010/10/07 22:39:23.835 GMT+2
Etiketak:
historia
mugarri
nagusi
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/10/07 22:05:14.104 GMT+2
Mugarri na
Nork: chinook.2010/10/07 22:05:14.104 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/28 14:02:53.216 GMT+2
Aurkezpenen datak eta beste
- Azaroak 18:
- masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak I: telegrafoa, telefonoa (Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria).
- masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak II: argazki makina, zinematografoa (Ander Larrea, Garazi Lertxundi eta Andrea Lopetegi)
- aldaketa teknologikoen ondorioz ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta TBarena) (Beñat Flores, Amaia Garate eta Ainhoa Garcia).
- aldaketa teknologikoen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak (Julene Lopez, Imanol Luque eta Asier Neketan)
- Internet sarearen sorrera eta bilakaera (2.0ra arte) (Yasne Salegi, Luken Soto, Manex Zabala, Janire Zubizarreta)
- Internetek ikus-entzunezko hedabideetan izaniko eragina (Amaia Beldarrain, Imanol Beloki eta Laida Beristain).
- Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak I: irratia (Markel Goikoetxea, Jon Ituarte eta Beñat Irazu)
- Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak II: telebista (Odei Esnaola, Mikel Fernandez eta Eneritz Fernandez).
- Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak III: zinema (Marino Pardo, Jessica Quintana, Maite Solabarria).
- ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak (Maider Juaristi, Naia Laka eta Ander Larrañaga).
- teknologia horien atzean dauden aktore nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak) (Lander Arregi, Maria Aierbe eta Nerea Azkarate)
- ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (Aiala Albarran, Jone Albeniz, Laida Aranburu eta Peru Arana).
- liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan) (Itsasne Bermudez, Iñaki Cacho eta Ruben Cuesta).
1.- Zentratu zuen gaia, nondik helduko diozuen erabaki, enbor nagusia identifikatu eta azpiadarrak zehaztu.
2.- Identifikatu, halaber, gai hori jorratzeko 4 iturri erreferentzialenak.
3.- Last but not least, bilatu telegrafoari eta telefonoari buruzko informazioa.
Ondo segi eta ostiralera arte, beraz
Nork: chinook.2010/09/28 14:02:53.216 GMT+2
Etiketak:
6bigskills
eskema
data
talde-lan
aurkezpen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/24 22:18:44.579 GMT+2
Talde-lanak abian
Gainerakoan, dagoeneko Mudle plataforman eskuragai duzuen ikasgaiaren gida aztertzen eman dugu klasearen zati handi bat (eman lehenbailehen izena Mudleko ikasgai honetan). Garrantzitsua da gida patxadaz irakurtzea, hori izango delako lauhileko honetako zuen bidaia-orria: hor ageri dira ikasgaiaren helburuak, jorratuko diren konpetentziak, ebaluazio-irizpideak, ikasgaiaren tenporalizazioa eta beste zenbait kontu jakingarri.
(Itaun bat baino ez, honenbestez: zalantzarik/iradokizunik bai ikasgaiaren gidaren eta ebaluazio-irizpideen inguruan?)
Behin horiek eginda, talde-lanetarako gaiak esleitu ditugu hurrena. Gaiak arrotz izango zaizkizue beharbada hasieran, baina ez estutu, trankil hartu kontua:
- Lehenbizi, saiatu planteaturikoa ulertzen, gako-hitzak identifikatzen, lanaren eskema posiblea egiten, gaia zeuenera eroaten (zeuen motibazioetatik gertu izan daitekeen adarren batean zentratzen)...
- Ondorengo urratsei gagozkiela, saia zaitezte Big6skills eskema jarraitzen (Mudle plataforman duzue hori ere, Informazio-konpetentziak. 6 pausoak artxiboan).
- Ea datorren asterako gaia zentratzen hasiak zareten eta informazio-iturri nagusiak identifikatuta eta lokalizatuta dituzuen... Gogoratu, hori bai, zeregin horretan oso lagungarri izan ditzakezuela HUHEZIko Komunikazioa guneko irakasleon ekimenez auzolanean sorturiko bi tresna hauek:
- Komunikazioari buruzko glosategia
- Del.icio.us-en daukagun Huheziko liburutegi birtuala: Komunikazioa departamentuko irakasleok hautaturiko hainbat artikulu interesgarri, denon artean etiketatu eta sailkatuak.
Nork: chinook.2010/09/24 22:18:44.579 GMT+2
Etiketak:
lan
gai
ordezkari
skills
birtual
big6
huheziko
liburutegi
glosategi
talde
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/23 16:40:44.348 GMT+2
Ikus-entzunezko hedabideen historia 2010/11: hasi gara
Ikasgaiaren gidan ageri den moduan, blogean parte hartzea ez da derrigorrezkoa, borondatezkoa baizik, baina hori bai, saritu egingo dugu bertan diharduten ikasleen jarduna (puntu bat emango zaie eskoletan zein blogean maiz parte hartu eta euren ekarpenak egiten dituzten ikasleei).
Gaurko eskolan ikasgaia zentratu dugu denon artean, eta taldeak ere zehaztu ditugu. Honako hauek dira:
- 1. taldea: Aiala Albarran, Jone Albeniz, Laida Aranburu eta Peru Arana.
- 2. taldea: Lander Arregi, Maria Aierbe eta Nerea Azkarate
- 3. taldea: Amaia Beldarrain, Imanol Beloki eta Laida Beristain.
- 4. taldea: Itsasne Bermudez, Iñaki Cacho eta Ruben Cuesta.
- 5. taldea: Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria.
- 6. taldea: Odei Esnaola, Mikel Fernandez eta Eneritz Fernandez.
- 7. taldea: Beñat Flores, Amaia Garate eta Ainhoa Garcia.
- 8. taldea: Markel Goikoetxea, Jon Ituarte eta Beñat Irazu.
- 9. taldea: Maider Juaristi, Naia Laka eta Ander Larrañaga.
- 10. taldea: Ander Larrea, Garazi Lertxundi eta Andrea Lopetegi.
- 11: taldea: Julene Lopez, Imanol Luque eta Asier Neketan.
- 12. taldea: Marino Pardo, Jessica Quintana, Maite Solabarria.
- 13. taldea: Yasne Salegi, Luken Soto, Manex Zabala, Janire Zubizarreta.
- Hautatu gelako ordezkariak (Odeik boleto asko dituela ematen du...)
- Eman izena Mudle plataformako Ikus-entzunezko Hedabideen Historia ikasgaian eta irakurri bertan eskegi dudan gida (ikasgaiaren nondik norakoak eta ebaluazio-moduak azaltzen dira bertan). Bihar hitz egingo dugu horri buruz.
Tira, nahiko eta sobera hasteko. Ea denon arteko solas interesgarriak sortzen diren eta, albo-zutabean diogun moduan, apurka-apurka denon artean eraikiz goazen jakintza-arlo honi dagokion ezagutza. Animo eta laster arte, beraz.
P.D.- Esan beharrik ez dago gaurko eskolari buruzko iruzkinak eta aurrera begira egin beharrekoari buruzko iradokizunak beso-zabalik hartuko ditugula.
Nork: chinook.2010/09/23 16:40:44.348 GMT+2
Etiketak:
ikasturte
historia
abian
hedabide
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/19 11:16:52.007 GMT+1
Banakako lanak
* 1. gaia: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan: Ibai Azpeitia, Izar Otter, Aiala Albarran eta Oihan Vitoria
* 2. gaia: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak: Mikel Hernandez, Leire Gonzalez, Mikel de la Fuente eta Kepa Matxain
* 3. gaia: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara): Mikel Blasco de Imaz, Aitor Bereziartu, Jon Ituarte eta Joxe Artetxe.
* 4. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak: Arrate Gonzalez, Aritz Meoki, Marta Prol eta Jokin Uribeetxeberria
* 5. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa): Miren Ormazabal, Natalia Alustiza, Mikel Iraola
* 6. gaia: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak): Ariane Irazusta, Ander Bolibar, Izarne Olano eta Ane Jauregi
* 7. gaia: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak: Maialen Torres, Itxaso Frau, Aitziber Onaindia eta Peio Madrid
* 8. gaia: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista: Ainhoa Zabarte, Maialen Regueiro eta Eli Agirre
* 9. gaia: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan): Olatz Artola, Iñigo Calleja eta Asier Rekalde
Gogoratu lana urtarrilaren 14rako eman behar dela (beranduen jota 17:30erako). Gutxienez zortzi orrialde, azala lanen gidan zehaztutako moduan, eta barruan derrigorrezko elementu hauek: gaia kokatzeko sarrera, gaiaren garapena, ondorioak (hausnarketa eta zailtasunak ere aipatuta) eta baliatutako bibliografia (lanen gidan agertzen diren arauen arabera emana).
Bueno, bada, hori. Animo... eta gozatu oporrak
Nork: chinook.2009/12/19 11:16:52.007 GMT+1
Etiketak:
historia
lan
banakako
hedabide
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/18 13:25:19.073 GMT+1
Talde-lanen aurkezpenak (II)
* 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 18
* 2. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 18
* 3. aurkezpena: Izar Otter, Leire González eta Marta Prol: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara). Azaroak 25
* 4. aurkezpena: Aiala Albarran, Mikel de la Fuente, Jon Ituarte eta Peio Madrid: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak. Azaroak 30
- Abenduaren 2ko eskola Txemak emango du, ni kanpoan izango naizelako. Trukean, abenduaren 9ko Txemaren ordua neuk emango dut.
* 5. aurkezpena: Oihan Vitoria, Kepa Matxain, Joxe Artetxe, Jokin Uribeetxeberria: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa). Abenduak 9
* 6. aurkezpena: Eli Agirre, Maialen Regueiro, Maialen Torres: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak). Abenduak 9
* 7. aurkezpena: Miren Ormazabal, Ariane Irazusta, Ane Jauregi, Iñigo Calleja: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak. Abenduak 9
* 8. aurkezpena: Natalia Alustiza, Ander Bolibar, Itxaso Frau, Olatz Artola: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista. Abenduak 14
* 9. aurkezpena: Mikel Iraola, Izarne Olano, Aitziber Onaindia, Ainhoa Zabarte: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan). Abenduak 16
- Abenduaren 16an, era berean, banakako lanen gai-banaketa + knowledge coffee (zer ikasi dugu?)
Horrela geratzen dira, beraz, kontuak. Barka endreduak, segi gogor lanean eta laster arte
Aitor
Nork: chinook.2009/11/18 13:25:19.073 GMT+1
Etiketak:
hedabideen
ikus-entzunezko
talde-lan
historia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)