2006/09/15 15:33:59.839 GMT+2
Bloggin' HUHEZIn
Joxe Aranzabal lankide eta lagunak akuilatu nau; berak gomendaturiko liburu batek (Will Richardsonen Blogs, wikis, podcasts and other powerful web tools for classrooms), berriz, erakutsi dit zelako gauza mordoa egin daitekeen ikasleekin blogei esker. Elkarrekintzaren aukerak kitzikatzen nau batik bat, partekatzeak, ezagutza denen artean eraikitzeak.
Hori guztia gogoan, aurten HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) emango ditudan bi ikasgaietan (Euskarazko Komunikazioaren Historia lehen lauhilekoan eta Informazio-dokumentazioa bigarrenean) blog hau baliatuko dut ikasleekin komunikatzeko, programak, azalpenak eta enparauak eskegi eta haien iruzkin eta lanak jasotzeko eta beste makina bat kontutarako (besteak beste, bistaratzeko ikasgai horiei buruzko kontuak ez ezik beste gai batzuei buruzko idatzi eta gogoeta zenbait).
Tira, nahikoa gaurkoz, ez baita komeni hasteaz batera jendea asperraraztea. Honezkero, beraz, kantuak dioena gogoratzea baino ez zait geratzen: bidea eta bidaia, luzeak izan daitezela...
Nork: chinook.2006/09/15 15:33:59.839 GMT+2
Etiketak:
huhezi
dokumentazioa
komunikazioa
garapena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat