Kaixo guztioi. Hona Bingen Zupiriaren power pointa, kontsultatu gura duenarentzat. Oso interesgarria izan zen informazio hori iturritik bertatik (hedabide-talde hori pertsona gutxik bezala ezagutzen duen lagun baten ahotik) bitartekaririk gabe jasotzea. Horren harira, elkarrizketa benetan interesgarriak ari dira sortzen blogean. Oso mamitsuak Arianeren eta Keparen azken ekarpenak. Ariane: funtsezkoa da gauzak egiteko eta oztopoak gainditzeko grina hori izatea (izan ere, geuk muga-jartzen jardun beharrik barik, mugak hor egongo dira, berez ere agertuko zaizkigu bidean). Keparen iruzkinak ere oso pertinenteak dira. Kalitatea/audientzia binomioari dagokionez, uste dut oreka-kontua dela. Jendearengan eragitea bilatu behar du telebista batek, duda barik, baina zabarkerian edota horikerian jausi gabe (hor erantzukizun berezia dute hedabide publikoek) eta beste kontu funtsezko bat presente izanda: ikusleen ohiturak sortu/moldatu egiten direla eskaintzaren arabera, eta audientzia ere hezi egin daitekeela. Zer uste duzue besteok honi buruz? Eta zer iritzi zenioten hitzaldiari?
2009/10/26 10:29:11.454 GMT+1
Euskara ikus-entzunezkoetan (eta II)
Nork: chinook.2009/10/26 10:29:11.454 GMT+1
Etiketak:
euskara
zupiria
eitb
bingen
ikus-entzunezko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...rdpress.com/2010/01/13/6-ekarpena/">6. Ekarpena » 5. Ekarpena By Aiala 5. ASTEA: Urriak 21 eta 22 Euskara ikus-entzunezkoetan (eta II) Kaixo guztioi. Hona Erreferentzia: 5. Ekarpena « Aiala's Blog 2010/01/13 22:56:04.434 GMT+1

Idatzi artikulu bat